Leticia Canales: Surflari espainiarra

Leticia Canales Bilbao (Bilbo, Bizkaia, 1995eko martxoaren 2a - ) bizkaitar surflari profesionala da.

Sopelan bizi da. 2021ean surfeko Europako txapelduna eta zortzi aldiz Espainiako txapeldun absolutua -horietako lau kategoria horretan-. Munduko Txapelketan ere aritu da.

Leticia Canales
Leticia Canales: Biografia, Kirol-ibilbidea, Palmaresa
Bizitza
JaiotzaBilbo1995eko martxoaren 2a (29 urte)
HerrialdeaLeticia Canales: Biografia, Kirol-ibilbidea, Palmaresa Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSopela
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraksurflaria
Pisua60 kilogramo
Altuera172 zentimetro

Biografia

Gurasoak Mercedes Bilbao Guarrotxena eta aita Jose Canales Sagarminaga kirolaria dira. Leticia eta Loiola ahizpa bikiek ahizpa nagusiagoa dute, Victoria. Bikiek txikitan borrokatxo asko izan bazuten ere, nagusitan elkarri laguntza handia eman diote.

Leticia Canalesek hasierako LH ikasketak Zipiriñe eskolan DDH eta Batxillergoa Aixerrotan. 2016. urtean, surfetik urrundu zen, eta Deustuko Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Gradua ikasten hastea erabaki zuen. Oso ondo etorri zitzaion Kirolaren Psikologia irakasgaia ezagutzeko eta kirol-psikologiako profesionalekin lanean hasteko. Lesioa gehiegizko entrenamendu baten ondorioz izan zuela konturatzeko ere balio izan zion. Eta beste poztasun bat ere izan zuen: lehiatu gabeko denbora horretan, hobetu, berritu eta eboluzionatu egin zuen surf-teknika.

Haren aitak eta ahizpa nagusiak surfean hasi zituzten Leticia eta Loiola ahizpa bikia. Surfean aritu izan ez balitz, belar-hockeyko jokalaria izango zen, bere bigarren grina eta kirola, 14 urte bete arte, surfean aritzeko utzi zuenean. Bizitza osoa kirolari lotuta egon da. Eskalada izugarri gustatzen zaio eta ukelelea jotzea.

Loiola ahizpa bikiaren arabera:

Leticiaren ezaugarri onenak automotibazioa, iraunkortasuna eta irmotasuna dira; izan ere, bere helburua oso zaila izanik ere, bidea aurkitu eta lortu egiten du. Batzuetan desordenatua da, baina Leticiak berak dioenez, “bere desordenean ordena du.” Txikitatik musika gustoko izan du: Rod Stewart. Green Day, Dua Lipa, Izaro, Smile... Surflari indartsua da, maniobra ugari eta harrigarriak egiteko gai da. Eskalada ere maite du. Arteari buruzko kezkak ere betidanik izan ditu, amak Arte Ederrak ikasi eta horretara bultzatu ditu eta.

Kirol-ibilbidea

Hasierak

2003an, Lear to Surf ekitaldian parte hartu zuten Leticiak eta haren ahizpa bikiak (Loiola). Zortzi urterekin, Sofía Mulanovich, Adelina Taylor eta beste surflari profesional batzuk ezagutu zituzten, eta lehiaketa aurreko surfean hastea erabaki zuten. 2005ean, 10 urterekin, nazio mailan bidaiatzen eta lehiatzen hasi ziren.

2006an, 11 urte zituela, Espainiako Federazioak Portugalgo Caparica Junior Sub18 Munduko Txapelketara joateko deitu zion. Aitak esan zion artean gaztea zela, baina hamaika urte zituela izan zuen lehen Munduko Txapelketa.

11 urtetik 14 urtera teknifikazio zentroan egon zen. 14 urte zituela, brontzezko domina irabazi zuen Espainiako selekzioarekin Europako selekzioan, 18 urteko surflariekin. Une horretan, konturatu zen surfean aukerak izan zitzakeela serio hartzen bazuen, ez bakarrik joko bat balitz bezala.

2009an, bi ahizpak lehian ari ziren Europan Pro Junior zirkuitu osoa egiten, zirkuitu nazionaleko, Bizkaiko zirkuituko eta euskal zirkuituko proba batzuetan eta marka desberdinek Estatuan edo nazioartean antolatutako lehiaketa enblematikoetan parte hartuz.

Surflari profesionala

16 urte zituela, Munduko Sub 21erako sailkatu zen Leticia, eta orduantxe hasi zen entrenatzen atletak sortzen ehuneko ehunean aritzen den entrenatzaile batekin, eta 18tik aurrera profesional egin zen.

2014ko abuztuaren 4an lesio larria izan zuen eskuineko belaunean. Lehiaketara itzuli ondoren, garaipenak eta emaitza onak lortzen hasi zen, eta, horri esker, WQSko (World Qualifying Series) TOP 25 txapelketan sartu zen, ordura arte Espainiako rankingik onenean.

2015. urtean, bigarrena izan zen Pantinen, eta berriz ere brontzezkoa Europako Open txapelketan. Brontzearen ondoren medikuarengana joan zen eta laguntza bilatzen hasi zen, bere lotailua hautsita baitzegoen, baina ez zen ezer ikusten, ezta erresonantzietan ere.

2016ko ekainean, alboko lokailu gurutzatua hautsi zitzaion El Salvadorren proba baterako entrenatzen. Lesio horri esker, asko ikasi zuen urtebetez surfean ibili gabe. Gainditu eta lehiaketetara itzultzea lortu zuen.

2018an Taharako Munduko Txapelketan, 25. postuan amaitu zuen, eta Aloha Cup (taldekako lehiaketa) irabazi zuen konbinatuko kide bat izan zen. 2019an, Miyazakiko Munduko banakako txapelketan parte hartzea hobetu zuen, 15. postua lortu zuela.

2020ko martxoaren 13an, COVID-19 pandemiarengatik, lehiaketa gelditu aurretik, Espainiako emakumezkoen surfaren historiako emaitzarik onena lortu zuen: hirugarren postua Sydney Surf Pro txapelketan, eta hamargarren postua lortu zuen QS munduko rankingean. 2020. urtearen amaieran, aldakan lesio konplikatu bat izan zuen, eta ebakuntza egin eta hiru hilabeteko errehabilitazioa eginda indarberritu zen.

2021ean, Europako surf-txapelduna izan zen, Women’s Qualyfing Series-en kontinente-tituluarekin, ABANCA Pantín CLassic Galicia Pro 2021 lehiaketaren 34. edizioan, Oviñon (Coruña).

Palmaresa

Zenbait garaipen, eta hainbat garaipen eta polen estatuko eta nazioarteko probetan.

Banakakoa

Espainiako txapelduna zortzi ediziotan.

2013

  • 2013 Pro Junior ASP Canarias.

2015

  • 2015 Sopela Aldeko Junior Txapelduna.
  • 2015 Bigarrena, Pantín Classic Galicia Pro lehiaketan.
  • 2015 Hirugarren postua Europako Surf Txapelketan - Casablanca (Maroko)

2015

  • 2015 Sopela Juniorren Aldeko Txapelduna.
  • 2015 Bigarrena, Pantín Classic Galicia Pro lehiaketan.
  • 2015 Hirugarren postua Europako Surf Txapelketan - Casablanca (Maroko)

2020

  • 202010. postua QS munduko rankingean.
  • 2020 Hirugarren QS Sydney Surf Pro (Espainiako emakumezkoen surfaren historiako emaitzarik onena).

2021

  • 2021 Europako Surf Txapelduna - ABANCA Pantín CLassic Galicia Pro, Coruña.

Selekzio nazionala

Espainiako selekzioa Europako eta Munduko selekzioetan ordezkatzeko talde nazionaleko kidea da.

  • 2009
    • 2009 Brontzezko domina Espainiako Selekzioarekin Europan, 18 urteko surflariekin.
  • 2018
    • 2018 Espainiako selekzioaren urrezko domina Aloha Cup-en (ISA Surfing Games).

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Leticia Canales BiografiaLeticia Canales Kirol-ibilbideaLeticia Canales PalmaresaLeticia Canales Sariak eta aintzatespenakLeticia Canales ErreferentziakLeticia Canales Kanpo estekakLeticia Canales1995BilboBizkaiaEspainiaEuropaMartxoaren 2SopelaSurf

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Newtonen legeakErromatar arkitekturaIritziOsasunImmanuel KantAzalaSaharaTreborLuzia UrigoitiaEsku-huskako pilota1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAntzinako ErromaAida Fernández RíosEuskal dantzakBertsoEdurne AzkarateUroilo arruntPopBartholomaeus Bruyn ZaharraBakartxo TejeriaSchool TiesBalletIratzeLinguae vasconum primitiaeEskubaloiBertsolari Txapelketa NagusiaJamaat al-Tawhid wal-JihadHartutako Immuno Eskasiaren SindromeaKaze (MC)EnergiaSantimamiñeFrantziaPál LosoncziArabaItziar Murua UriaZuhatza uharteaEstalinismoKoldo Garcia EtxebarriaTaigaAndoni IruretagoienaIzaro Andres Zelaieta2020Pop ArteaWilliam ShakespeareEkiloreLatasa eta Luxiaren arteko aizkora apustuaGizakiEusko (Euskal Moneta)Lehen hizkuntzaElikaduraItxaso AtutxaLurraren atmosfera2001SkabideanHerri BatasunaTxistu (musika tresna)AramaioDemokraziaAma (eskultura multzoa)Michael JordanJasangarritasunUnidad AlavesaTxinako Herri ErrepublikaSortuAntartikaFrantziako IraultzaBerotegi-efektuaMusika barroko🡆 More