Lergako Hilarria: Erromatar garaiko inskripzioa eta hilarria

Lergako hilarria, Lergako estela, Lergako idazkuna, Lergako inskripzioa edo Narhungesen epitafioa, erromatarren garaiko hilarri bat da, 1960an Lergan (Nafarroa Garaian) aurkitutakoa, euskal itxurako aztarna epigrafikoak dituelako nabaria; izan ere, Umme Sahar izen itxura argiki euskaldunekoa irakurtzen da.

Egun, Nafarroako Museoan dago.

Lergako hilarria
Lergako Hilarria: Aurkikuntza, Erliebeak, Irakurketa
Jatorria
Sorrera-urteaII. mendea
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ekoizpen lekuaHispania Citerior
Aurkikuntza lekuaSanta Barbara baseliza (Lerga)
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak125 (altuera) × 69 (zabalera) × 32 (sakonera horizontalean) cm
Hizkuntzalatina, eusko-akitaniera eta akitaniera
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Kokapena
LekuaNafarroako museoa
Hispania Citerior
BildumaNafarroako museoa
HerrialdeaLergako Hilarria: Aurkikuntza, Erliebeak, Irakurketa Euskal Herria
ProbintziaLergako Hilarria: Aurkikuntza, Erliebeak, Irakurketa Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia
Koordenatuak42°49′10″N 1°38′47″W / 42.8195°N 1.6464°W / 42.8195; -1.6464

Idazkunean agertzen diren beste bi pertsona izan (antroponimo) euskararekin erlazionatuta daudela uste da: Abisunhar eta Narhunges, H (asperena) baitute, eta letra hori ez da agertzen ez iberiar testuetan ez eta zeltiberiarren artean ere. H ahoskatua euskalki guztietan zabalduta zegoen duela zenbait mende arte.

Aurkikuntza

1960an aurkitu zuten, Lergako Santa Barbara baseliza zaharraren hormetan sartua zegoelarik. Lerga Eslabatik 5 km. exkaxera dago, eta Eslaban Santakriz erromatar garaiko hiriaren aztarnategia, eta Burdin Aroko herrixka (oraindik induskatu ez dena).

Hareharriz egina da 125 zentimetro garai da, eta II. eta III. mendeen artekotzat jotzen da.

Erliebeak

Harriak dituen lau aldetatik, aurrekoak bakarrik du dekorazioa. Goiko frisoan zaldun bat dago bere zaldi gainean, erdian, eszena arkitektoniko bat; bi pertsona bi zutaberen artean eta lerro bateko inskripzioa duen ateburu baten azpian. Erdiko frisoaren azpian, maila bat sakonago dagoen lauki baten barruan idazkunaren zati handiena idatzi zuten.

Irakurketa

Transkripzioa

Alejandro Marcos Pusen arabera, eta Koldo Mitxelenak ontzat emana:

« VM . ME . SA . HARFI

NAR . HVN . GE . SI . A . BI

SVN . HA . RI . FI . LIO

ANN . XXV . T . P . S . S

»


Proposatzen diren irakurketak, laburdurak osatuta:

Epigrafistek estelako testua honela analizatu eta itzuli dute:

« 1) Ume Sahar(i) fi(lius)
Narhungesi Abi
sunhari filio
ann(orum) XXV T(itulum) p(osuit) s(umptu) s(uo)
»


« 2) Umme Sahar(i) fi(lius)
Narhungesi Abi
sunhari filio
ann(orum) XXV t(estamento) p(osuit) s(obrino) s(uo)
»


Proposatzen diren itzulpenak

« 1) Um.me, Sa.hari-ren semeak
Nar.hun.ge.si, Abisun.ha.ri-ren
25 urteko semeari. Bere bizkar eskaini zuen epigrafea.

»


« 2) Umme, Saharren semeak
monumentu hau jarri dio bere lehengusuari
Narhungesi, Abisunharren 25 urteko semeari
horrek bere testamentuan eskatu zuena betez.

»


« 3) “Umme, Sahar-en semeak, bere seme Narhunges Abisunhar-i” (edo “bere seme Narhunges abisunhar-i”, abisunhar ezizena delarik) ........
»


Koldo Mitxelenak azaldu zuen zergatik goiko lerroko testua "Ume, Zaharren semea" gisan irakur eta itzul zitekeen. Orduña Aznar epigrafistak ere bi izen direla uste du, nahiz eta "Sahar"-ek genitiboaren (noren) marka eduki beharko lukeen gramatikalki zuzena izateko. Carmen Castillok, Fernando Fernández Palaciosek eta Joakin Gorrotxategik, besteak beste, izen bakarra dela uste dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Lergako Hilarria AurkikuntzaLergako Hilarria ErliebeakLergako Hilarria IrakurketaLergako Hilarria ErreferentziakLergako Hilarria Kanpo estekakLergako HilarriaAntzinako ErromaHilarriLergaNafarroa GaraiaNafarroako Museoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Afrika Erdiko Errepublikako banderaOzeano BareaUxue AlberdiBizargorri OperazioaEtnozentrismoOrio parkeaAgustin MujikaGas naturalGuggenheim Bilbao MuseoaZatiki (matematika)Ibrahima BaldeIrunBerotegi-efektuaDonibane GaraziLuaCSSIñaki PetxarromanBronisława DłuskaBizenta MogelLoriak udan intza bezelaPiotr Ilitx Txaikovski2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskal Lore JokoakIpar Euskal HerriaGernu-aparatuStephen WilliamsMaria Karolina Borboi Bi SizilietakoaXGIslamEspainiako Bigarren ErrepublikaGatz mineralSua EnparantzaSri LankaFranz LisztSarpenOrreagako gudua (778)TxikipediaMikeleteNerea KortajarenaTxomin AgirreGaratxoYolanda Mosquera FernándezInperioLehoiOdei BarrosoIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaNetiketaGabarraren ospakizuna (2024)UrdaibaiProtistoMetodo zientifikoKobreItsas izarAngelu (geometria)Pello AñorgaDigimonMaitasunBaleikeDikeUrubi arruntLoreMaialen LujanbioErrepublikaSu Ta GarEsklerosi anizkoitzKantauriAnemometroEz Dok Amairu🡆 More