bilaketa

Orri honetan azaltzen da Wikipedian bertan bilaketak nola egiten diren, hala nola beste kanpo-bilatzaile batzuk erabilita, adibidez, Google bezalakoak.

Bilaketa Wikipedian

Artikulu guztietan, goian eskuineko aldean, hau bezalako bilatzaile bat duzu, egokitua.
Kontuz letra larri, artikulu (-a) eta abarrekin.

Idatzi bilatu nahi duzuna bilaketa koadroan (beti dago artikuluetan goian eskuinean), eta ondorengo botoietako bat sakatu:

  • Joan (alegia, lupa ikonoa, edo teklatuko enter): Sartutako hitza izenburu bezala duen artikulura eramango zaitu. Izen hori duen artikulurik existitu ezean, gehien hurbiltzen direnen zerrenda bat azalduko da, Bilatu botoia sakatu izan bazenu bezala.
  • Bilatu: Hitz hori duten artikuluen zerrenda bat azalduko da, zerikusi gehien dutenetatik hasita. Aukera bakoitzaren azpian, aukeraren testu zati baten azpian zehazki, informazio hau azaltzen duen lerro bat azalduko da.

Garrantzia: garrantzia ehunekoetan (%) - artikuluaren tamaina KBetan (hitz kopurua) - azken aldaketa egin zeneko data eta ordua, bot-ak kontuan hartu gabe.

Letra larri, artikulu eta abarrekin kontu izan behar duzu bilaketa arrakastatsu bat izateko.

Bilaketak, hobespenetan zehaztutako izen-tarteetan bakarrik izango du efektua. Lehenetsi bezala, artikuluetan egingo du bilaketa. Beste izen-tarte batzuetan bilatzeko bigarren aukera bat dago hobespenak aldatu gabe. Bilaketaren emaitzak zerrenda batean azaltzen diren orriaren behekaldean Markaturikoetan soilik bilatu: eta gero baduzu aukera izen-tarteak markatzeko.

Kanpo-bilatzaileak

Google

Azpiko loturetatik abiatuta, Googleren bidezko bilaketa erabili dezakezu wikipedian bilatzeko; euskarazko wikipedian edota hizkuntza guztietan. Edozein izen eremurekin egiten du lan:

Googleren bidez sarri egiten badituzu bilaketa hauek, agian komeni zaizu Google Toolbar (lanabez-barra) instalatzea. Googleren lanabez-barra ofiziala Internet Explorer (Windows eta Mac) eta Firefoxekin (Firefoxek lan egin dezakeen sistema plataforma guztiekin dabil, Windows, Linux eta Mac OS X bezalakoak) dabil.

Yahoo!

Azpiko loturatik abiatuta, Yahoo!ren bilaketaz baliatu zaitezke wikipedian bilatzeko; momentuz ezin da euskarazko wikipedian bakarrik bilatu, baina bai beste hizkuntza batzuetan:

LuMriX

LuMrix-ek bilaketa dinamiko bat eskaintzen du. Askotan erabiltzen diren hitzak azalduz doaz idazten joan ahala. Azpiko loturetatik abiatuta, Googleren bidezko bilaketa erabili dezakezu. Momentuz ezin da euskarazko wikipedian bakarrik bilatu, baina bai beste hizkuntza batzuetan:

Wikiwax

LuMrix-ek bezala, Wikiwax-ek ere erabilera arrunteko hitzekin laguntzen dizu. Ingeleses bakarrik bilatzen du, baina emaitza hobeagoekin:

Clusty

Azpiko loturatik abiatuta, ingelesesko wikipedian bilatu dezakezu Clusty erabilita:

Tags:

bilaketa Bilaketa Wikipedianbilaketa Kanpo-bilatzaileakbilaketa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ardi latxJohannes GutenbergMarea-energiaReal SociedadTelekomunikazioIbon MartínPavel TonkovKoebaluazioTimothy McVeighTiraniaZabor-postaProsaDortokaFiteroko monasterioaAntzinako ErromaIpar Euskal HerriaOrreagako kolegiataGonzalo BoyeEpelde eta LarrañagaErliebe (geografia)Kirmen UribeConsuelo OsaZizareAzkonar arruntEkialde HurbilaKarmele UrrestiNederlanderaPirritx, Porrotx eta MariMototsSPrako tranbiaGasteizko gaztetxea1992ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaBolumen (espazioa)Candela PeñaHerri kirolGauerdiko eguzkiScratch (programazio-lengoaia)TeokraziaLiztor arruntIker CasanovaBihotzOxitozinaIsaac NewtonWikiArt Nouveau Euskal HerrianJoan Antonio MogelRamon SaizarbitoriaEuskal Herriko mendiakZatiki (matematika)Pernando AmezketarraEuskal Herriko musikaTxirrindularitzaJose Ignazio AnsorenaMiren Agur MeabeSopuertaMarie CurieConcha Murgia EgañaArrasateAntzinako EgiptoSonia GonzalezEsklabotzaInka InperioaAnariBernardo AtxagaOkilTartaloEuskarazko Wikipedia (webgunea)OlerkigintzaLeonardo da VinciOrioHarri-orri-ar🡆 More