Kuartango Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillako udalerrien artetik iparraldekoena.
Gasteiztik 28 bat kilometro mendebaldera dago.
Kuartango | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | Kuartango | ||||||||||
Alkatea | Miren Meabe Carro (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01430 | ||||||||||
INE kodea | 01020 | ||||||||||
Herritarra | kuartangar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°53′10″N 2°55′39″W / 42.8862°N 2.9275°W | ||||||||||
Azalera | 84,39 km2 | ||||||||||
Garaiera | 594 metro | ||||||||||
Distantzia | 28 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 401 (2023) −20 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 4,55 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013) | -% 2,72 | ||||||||||
Zahartze tasa | % 8,59 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa | ‰ 32,79 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa | % 87,5 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka | % 19,42 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua | % 7,85 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 19,1 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera | % 6.09 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | XVI. mendea | ||||||||||
Webgunea | http://www.kuartango.eus/ |
Udalerriaren izena Quartanicus latinezko izenetik bide dator. Lehendabiziko agerpen idatzian, X. mendean, Quartanigo formarekin ageri da, eta gaztelaniaz gero lehenik Quartango eta geroago Cuartango formak hartu zituen.
Euskararako, Euskaltzaindiak Koartango forma onartu zuen lehenik, 1979an, Euskal Herriko udalen izendegian. Gerora, 1996an, Kuartango formaren alde egin zuen, irizpen baten bidez, eta forma hori dago euskara baturako araututa 2006az geroztik, Euskaltzaindiak emandako 150. arauaren bidez (Arabako herri izendegia). Era berean, Kuartango da Kuartangoko Udalak onartua duen izen ofizial bakarra, hizkuntza guztietarako.
Baia ibaiak eta haren eskuineko zenbait adarrek eratutako haran batean dago udalerria; eskuineko ibaiadar horietatik handiena Vadillo da. Baiak iparretik hegora zeharkatzen du Kuartango, eta Baiaren mendebaldean dago udalerriko lur gehiena. Harana hiru mendilerrok mugatzen dute: Badaiakoak, ekialdean; Arkamukoak, hego-mendebaldean; eta Gibijokoak, iparraldean. Hegoaldean, berriz, Tetxa haitzarteak banatzen ditu lehen bi mendilerro horiek, eta haranera sartzeko bide nagusia da gizakiarentzat. Baiaren mendebaldean dauden Kuartangoko lurren erdialdean dago Marinda mendia (982 m), eta ia udalerri osotik ikusten da haren gaina; hala ere, tontorrik garaiena Repico da (1.188 m), Kuartangoko mendebaldean kokatua, Arkamu mendilerroan.
Udalerriaren ipar-mendebaldeko muturrean dago Nerbioi ibaiaren ur jauzi ikusgarria. Nerbioi ibaia Kuartangon sortzen da, eta ur jauzi horretan Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du (Arabako udalerri batetik bestera, alegia), ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziarekiko muga duela.
Duen kokalekuagatik, Kuartangok trantsizioko klima, landaredia eta fauna ditu, eremu atlantikoaren eta eragin mediterraneo-kontinentaleko lautaden artean. Beraz, Kuartangoko klima klima atlantikoaren eta klima mediterraneoaren artekoa da.
Arabako beste herri askok bezala, bertako espeziez osatutako baso ugariak ditu Kuartangok. Udalerriaren ekialdean eta erdiealdean, erkametza da nagusi; hegoaldeko muturrean, artea; eta ipar-mendebaldean, pagoa. Gainera, Baia ibaiaren ondoan —eta haren adar Basaberen ondoan— ibarbasoa dago. Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, zuhaitz horietako asko lepatuz ustiatu izan dituzte, urte askoan; hau da, lehendabizi —zuhaitza gaztea delarik— bizpahiru metroko garaieran erdiko adarra moztuz, eta gero noizbehinka hortik sortutako albo adarrak moztuz.
Erlojuaren noranzkoan, mugakide hauek ditu:
Kuartangoren eta Gasteiz nahiz Iruña Okaren artean dauden Badaia mendilerroko lurrak Badaiako Sierra Bravako Komunitateak kudeatzen ditu.
Gizakiaren kokalekuak oso antzinakoak dira ibarrean, eta hala frogatzen dute egun oraindik ikusgai dauden aztarna megalitiko eta historiaurrekoek: tumulu zelaiak Sendadianon eta Arrianon; korridore hilobiak Katadianon; eta historiaurrean bizileku izandako kobazuloak Arkamu eta Gibijo mendilerroetan. Haitzulo nabarmenena Jokanoko lurretan dago, eta Brontze Arokoa da. Hor pinturak aurkitu zituzten, silexezko eta hezurrezko hainbat tresnarekin batera.
Erromatarren konkistaren garaian, dokumentuetan ageri ez den gudu bat gertatu zen Kuartangoko ibarrean, Sendadianotik hurbil: Andagosteko gudua. Kristo aurreko 38. urtearen inguruan, 1.200 - 1.800 bitarte erromatar soldaduk osaturiko armada bat Kuartango zeharkatzen ari zen, eta, borroka gogor bat izan zelarik, bertakoek irabazi bide zuten. Segur aski, galdu zutelako ez zuten erromatarrek utziko idatzizko lekukotasunik gudu hari buruz. 1997an aurkitu zituzten guduaren hondakinak, giza hornidurarako ura ekartzeko lanak egiten ari zirela.
Gerora, ordea, erromatarrak nagusitu ziren Kuartangon ere, eta erromatar galtzada garrantzitsu bat igaro zen Kuartangotik, Iberiar goi lautada eta Bizkaiko golkoko kostaldea lotzen zituena. Bide horrek Erdi Aroan ere iraun zuen, eta Santiago de Compostelara zihoan Done Jakue bidearen ordezko ibilbide bilakatu zen.
XIX. mendearen bukaeran, Europako aberatsen artean bainuetxeetara joateko ohitura zabaldu zelarik, Kuartangon ere ezarri zuten halako bat, Zuhatzun, Baia ibaiaren ondoan. Hor dagoen Iturri Beltzari darion ur sufretsua sendagarritzat erabiltzen zuen. Bainuetxeari esker, tren geltokia ere jarri zuten Zuhatzun.
XXI. mendearen hasieran, haustura hidraulikoz —hau da, fracking izenez ezagunagoa den teknika erabiliz— hidrokarburoak lurpetik ateratzeko lanak abiatzeko saiakerak izan dira Araban, Enara Handia ustiagunean. Enara Handian egitekoa zen zuloetako bat, hirugarren zenbakia daramana, Kuartangoko lurretan zegoen. Kuartango Subillako kareharriak deritzon egitura geologikoaren gainean dago; horren iragazgaitasun handiari esker, akuifero garrantzitsu bat dago Kuartangoko lurpean: hedadura eta ur bolumen handiko akuifero bat, alegia. Beraz, haustura hidraulikoak dakartzan kutsadura kalte ezagunen ondorioz, akuifero hori arriskuan zegoen; eta, ondorioz, arriskuan zeuden Kuartangoko ingurumena eta bertako biztanleen osasuna.
Horrek kuartangar gehien-gehienak mobilizatu zituen haustura hidraulikoaren aurka. 2012ko otsailaren 27an, Kuartangoko Udalak erabaki zuen Kuartango fracking gabeko udalerria zela, EAJko hiru zinegotzien eta Bilduko hiru zinegotzien aldeko botoarekin, eta PPko zinegotzi bakarraren abstentzioarekin. Halako erabaki bat hartzen lehen udalerria izan zen, Espainiako Erresuma osoan. Gero, erreferendum bat antolatu nahi izan zuen udalak, baina Espainiako Gobernuak horretarako baimena ukatu zion. Hala ere, galdeketa egin ahal izan zien herritarrei, Arabako Batzar Nagusien babesarekin. Galdeketa horretan zentsuko boto emaileen % 75,8k parte hartu zuten, eta % 98,4 agertu ziren frackingaren aurka; hiru bizilagunek baizik ez zuten eman frackinga erabiltzearen aldeko botoa.
Hamar kontzejutan antolatutako hogei herrik osatzen dute Kuartangoko udalerria (biztanle kopuruak 2017ko erroldakoak dira):
Kuartangoko hamar kontzejuak eta kontzeju bakoitzeko herriak | ||
---|---|---|
|
|
|
XX. mendearen lehen erdian Kuartangok biztanle kopurua mantendu zuen; baina, nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1960 ingurutik aurrera galera iritsi zen. XXI. mendearen hasieran, Kuartangok XX. mendearen hasieran izan zuen populazioaren herena zeukan.
Kuartangoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: Espainiako Estatistika Erakundea
|
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
2023ko hauteskundeen ondorengo Zanbranako udalbatza | |||||
Alderdia | 2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 3 / 7 | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 7 | ||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 7 | ||||
Independenteak | 0 / 7 | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | 0 / 7 | ||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Hauek izan dira Kuartangoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
Jose Martinez de la Pera Zurbitu | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Jose Martinez de la Pera Zurbitu | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Gerardo Martinez de Osaba Ruiz de Zarate | 1987 | 1991 | Independenteak | |
Jose Ramon Salazar Gomez | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ramon Salazar Gomez | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ramon Salazar Gomez | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ramon Salazar Gomez | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ramon Salazar Gomez | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Guillerna Saenz | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Guillerna Saenz | 2015 | 2016a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Eduardo Fernandez de Pinedo Gonzalez | 2016 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Eduardo Fernandez de Pinedo Gonzalez | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Miren Meabe Carro | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
1602an, kuartangarren hizkuntza zen artean euskara. 1802an, ordea, eremu euskaldunen artean ez du Kuartango aipatzen Prestamerok.
2016an % 35,7 euskaldunak ziren, eta euskararen erabilera % 2,2an kokatzen zen.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kuartango, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.