2021 Kabulen Erortzea

2021eko Kabul hiriaren erortzea edo Kabulen erortzea 2021eko abuztuaren 15ean gertatutako talibanen Afganistango hiriburu den Kabul hiriaren hartzeari dagokio, 2021eko taliban-erasoaldiaren testuinguruan gertatutakoa.

Egun berdinean, herrialdeko gobernua –Ashraf Ghani lehendakaria barne–, bai eta Mendebaldeko herrialdeetako enbaxada anitzeko langile herrialdetik joan eta erbesteratu ziren.

Kabulen erortzea
2021eko taliban erasoaldia eta Afganistango gerra (2001-2021)
2021 Kabulen Erortzea
Data2021eko abuztuaren 15a
LekuaKabul, Afganistan
Koordenatuak34°30′N 69°10′E / 34.5°N 69.17°E / 34.5; 69.17
EmaitzaTalibanen garaipena
Gudulariak
2021 Kabulen Erortzea Afganistango Emirrerri Islamikoa 2021 Kabulen Erortzea Afganistango Errepublika Islamikoa
Laguntza ez militarra:
2021 Kabulen Erortzea Ameriketako Estatu Batuak
2021 Kabulen Erortzea Erresuma Batua
2021 Kabulen Erortzea NATO (ebakuazio-laguntza)
Buruzagiak
Afganistango Emirerri Islamikoa Hibatullah Akhundzada
Afganistango Emirerri Islamikoa Abdul Ghani Baradar
Afganistango Emirerri Islamikoa Suhail Shaheen
Afganistango Errepublika Islamikoa Ashraf Ghani (deserrian)
Afganistango Errepublika Islamikoa Hebatullah Alizai
Afganistango Errepublika Islamikoa Sami Sadat
Ameriketako Estatu Batuak Joe Biden
Ameriketako Estatu Batuak Mark Milley
Erresuma Batua Boris Johnson
Erresuma Batua Nick Carter
Indarra
Afganistango Emirerri Islamikoa Talibanak

Afganistango Errepublika Islamikoa ANSF

Negoziaketa bortitzak hasi dira funtzionario afganiar eta talibanen artean; izan ere, lehenengoek botere-alternantzia baketsu bat defendatzen dute, trantsizio-gobernu probisional baten bidez, nahiz eta talibanek Afganistango Emirerri Islamikoa berrezartzeko nahia duten, eta, beraz, gobernu probisionalaren ideiaren aurka posizionatu diren. NATOk, bitartean, zibilen ebakuazioan dihardu, Kabuleko Hamid Karzai Nazioarteko Aireportuan.

Testuingurua

Sakontzeko, irakurri: «2021eko taliban erasoaldia»

Talibanak, beren indar aliatuekin batera, 2021eko maiatzaren 1ean ofentsiba zabal bat hasi zuten, AEBetako tropa-erretretaren testuinguruan gertatutakoa. Herrialdean zehar porrot azkarrak jasotzearen ondorioz, Afganiar Segurtasun-Indar Nazionala kaosean murgildu eta, abuztu erdialderako, soilik ASINko bi unitate zituen aktibo: Kabuleko 201. Gorputza eta 111. Dibisioa. Kabul hiria setiaturik geratu zen taliban-indarrek inguraturik, Mihtarlam, Sharana, Gardez eta Asadabad bezalako hiriak eta ekialdeko eskualdeak eskuratu ostean.

2021 Kabulen Erortzea 
Taliban militanteak 2021eko ofentsiban

Kabulen erortzea baino egun batzun lehenago, Kabulen egoera-proiekzioek okerrera jo zuten; izan ere, AEBetako ofizialek abuztu hasieran Kabulek "hilabete batzuk" jasan zezakeela esan bazuten ere, taliban-indarrek Kabulera ailegatu baino bost egun lehenago hiriburuak "30 egunetik 90 egunera" iraungo zutela defendatzera pasa ziren. Bi egunen ostean, gainera, predikzioak are ilunagoak izatera pasa ziren, publikoki hiria "astean zehar" eror zitekeela esanez.

Ebakuazioa, borroka eta negoziaketa

Ghani Gobernuaren gainbehera

2021 Kabulen Erortzea 
Taliban-indarren Afganistango lurralde-kontrola, 2021eko abuztuaren 15ean

Abuztuaren 15ean, taliban-agindudunek beren indarrei Kabul hiriko ateetan geratzeko agindua luzatu zuten, hiria indarrez setiatzearen aurka agertuz. Halere, taliban-indarraren liderren nahien aurka, taliban-talde ezberdinak hiriko kanpoko hiri-eremuetara sartzen hasi ziren, hiriko kazetariek esan zutenez. Lehen borroka batzuen ostean, talibanek Pul-e-Charhiko espetxea eskuratu eta espetxeratu guztiak askatu zituzten, ISIS zein Al-Kaida-ko militante ezberdinak barne. Gainera, talibanek beren bandera hiriko hamaika puntutan altxatu zuten ere, bai eta hiriko poliziari armamentu-transferentzia eskatu ere. Ostera, talibanen alde erori ziren ere Bagrameko hegazkin-basea eta Bagrameko presondegia, beste 5,000 preso inguru askatuz.

Gutxienez 22 hegazkinek eta Afganistango 585 militar zeramatzaten Afganiar Aire Armadako 24 helikopterok Uzbekistanera ihes egin zuten. Afganistango A-29 Super Tucano batek istripua izan zuen muga zeharkatu ostean, eta agintari uzbekek txosten kontrajarriak egin zituzten. 100 soldadu baino gehiago zeramatzaten Afganistango bi hegazkin militar ere Bokhtar tajik hirian lurreratu ziren.

Afganistaneko Barne-Ministroak garaiko lehendakaria zen Ashraf Ghanik botereari uko egiten ziola deklaratu zuen orduan, talibanek gobernatutako bitarteko gobernu bat sortuko zela onartuz. Honi erantzunez borroka eten egin zen, nahiz eta zibil askok, beldurrez, beren etxeetan jarraitu zuten. 11:17 CETrako, taliban-indarraren negoziatzaileak lehendakari-jauregira ailegatuak ziren, botere-transferentzia burutzeko. Negoziazioak tentsoak izan ziren, gobernuak Kabul talibanei modu baketsuan emateko nahia erakutsi zuen arren, jendarteari bakea mantentzea eskatuz. Al Arabiya telebista-kateak gobernukide-ohia den Ali Jalali-ren buruzagitzapean trantsizio-gobernu bat sortuko zelaren berria hedatu zuen, talibanek ostean ezeztatutako informazioa.

Beranduago, egun horretan bertan, Afganistango eta Indiako albisteek Ghanik Afganistan utzi zuela adierazi zuten, Amrullah Saleh lehendakariordearekin batera; dirudienez, biek Tajikistanera hegan egin zuten, Afganistango jauregi presidentziala, Arg, helikopteroz ebakuatu zutenean. Testuinguru horretan, talibanen sortzaileetako bat, Abdul Ghani Baradar, Kabuleko aireportura iritsi zen gobernu-hartzea prestatzeko.

Ordutegi lokaleko 20:55etan, talibanek Arg-a hartu zutela iragarri zuten, egun horretan bertan Ghani presidenteak hustu zuena. Antza denez, jauregiko gainontzeko langile guztiei, Ghani joan ondoren, alde egiteko agindu zitzaien. Geroago, Al Jazeerako erreportariek Argen sartzeko eta talibanak elkarrizketatzeko aukera eduki zuten. Gutxi gorabehera ordu lokaleko 21:12tan, talibanek Afganistango Emirerri Islamikoa Arg bertatik deklaratuko zutela jakinarazi zuten, 1996tik 2001era bitartean talibanen gobernuaren sinbologia ofizialera itzuliz. 23:00ak aldera, Ghanik Facebooken argitaratu zuen borroka odoltsu bat saihesteko ihes egin zuela eta "talibanek euren ezpata eta pistole[ki]n (...) irabazi" zutela.

Kabuleko Aireportuko ebakuazioa

Sakontzeko, irakurri: «Allies Refuge operazioa» eta «Pitting operazioa»
2021 Kabulen Erortzea 
Amerikako Estatu Batuetako enbaxada-langileak Qatarreko Al Udeid Aire-Basera ailegatzen, 2021eko abuztuaren 15ean
2021 Kabulen Erortzea 
C-17 hegazkin bat, 640 bidaiari inguru Afganestandik ateratzen, 2021eko abuztuaren 15ean
2021 Kabulen Erortzea 
AEBtako armadaren 10. Mendi-Dibisioa, Kabuleko Aireportua babesten, 2021eko abuztuaren 15ean
2021 Kabulen Erortzea 
Kenneth F. McKenzie Jr. jenerala (erdialdean), AEBtako Afganistango eta Ekialde Ertaineko indarren komandantea, Kabuleko Aireportuan, 2021eko abuztuaren 17an

Talibanek mugako pasabide guztiak bereganatu zituztenez, Kabuleko aireportua zen Afganistandik irteteko bide seguru bakarra. Herat erori ondoren, abuztuaren 12an, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Erresuma Batuak, Kabuleko aireportuan beren herritarrak, enbaxadetako langileak eta indar hauekin lan egiten zuten afganiar herritarrak aireportutik irtetea bermatzeko, beren tropen 3.000 eta 600 soldadu, hurrenez hurren, zituztela iragarri zuten. Bertan lan egiten zuten soldadu estatubatuarren hitzetan, 2021eko abuztuaren amaieran Afganistan uztea espero zuten. Abuztuaren 13an, AEBko enbaxadako langile guztiei memorandum bat bidali zitzaien, "enbaxadaren edo agentziaren logotipoak zituzten artikuluak, bandera estatubatuarrak edo propaganda modura erabil zitezkeen artikuluak" murrizteko. Ke-zutabe txikiak ikus zitezkeen enbaxadaren teilatutik gertu, diplomatikoak dokumentu sailkatuak eta bestelako material sentikorrak azkar suntsitzen ari zirela jakinarazten zen bitartean. Suntsitutako dokumentuen artean, bisak eskatu zituzten afganiar zibilen pasaporteak zeuden.

Talibanak Kabulen sartzen hasi ziren bitartean, CH-47 Chinook, UH-60 Black Hawk eta CH-46 Sea Knight helikopteroak ikusi ziren AEBko enbaxadan lurreratzen, ebakuazioak bermatzeko. Blindatutako kirol ibilgailu utilitarioen konboi bat enbaxadatik atera zen ere, eta, jakinarazi zutenez, erasorako helikoptero batek bengalak zabaldu zituen inguruan balizko eraispenetatik defendatzeko. Enbaxadako langileekin batera, 5.000 tropa estatubatuar eta NATOko zenbait tropa mantendu ziren hirian, halere. AEBetako gobernuak, ondoren, Aireko 82. Dibisioko 1.000 tropa gehiago hedatzea baimendu zuen Pentagonoaren bidez, Kabulen tropen presentzia 6.000 arte indartuz ebakuazioak errazteko helburuarekin.

Izua zabaldu egin zen talibanak hiriburua hartzen hasi zirenean, eta herritar asko berehala joan ziren euren etxeetara edo aireportura, NATOren kontrolpean zegoena. Kaosa suertatu zen ihesi zihoazen milaka zibil afganiar Kabuleko aireportura presaka joan zirenean, eta horietako ehunka lurreratze-pistan pilatu zirenean hiritik kanpo zihoazen hegaldiak hartzen saiatzeko; batzuk, banaketa-harresietatik igo ziren lurreratze-pistan sartzeko. Soldadu estatubatuarrek helikopteroak flotarazi zituzten altuera baxuan jendetzak kontrolatzeko, ke-granadak zabaldu zituzten eta, batzuetan, hegazkinetara indarrez igotzen saiatzen ari ziren pertsonak sakabanatzeko abisu-tiroak egin zituzten ere. Bideo-irudien arabera, ehunka pertsona C-17 hegazkin militar estatubatuar baten ondoan korrika agertzen ziren, hegazkinaren azpitik azkeneko hau pistatik mugitzen ari zela; beste batzuk ondoan korrika zihoazen "agurtzen eta oihuka". Gutxienez bi pertsona, itxuraz polizoi-saiakera batean, "aireratu eta berehala lurreratze-trenetik erortzen" agertu ziren bideo-irudietan. Beranduago, beste gorpu bat aurkitu zen C-17ren lurreratze-trenean. Hiru gorpu ere aurkitu ziren, horien artean emakume batena, lurrean, bidaiarien terminalaren eraikinetik gertu, heriotzaren-arrazoi ezezagunarekin, behatzaile batzuk, estanpaketa batean hil ote ziren espekulatzen ari ziren arren. Azkenean, aireportuaren ebakuazio osteko kontaketan, zazpi pertsona hil zirela baieztatu zen; horien artean, bi gizon armatu, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuaren arabera. Marineak ez ziren zaurituak izan eta, bi gizonak, ez ziren identifikatuak izan, militarrek akatuak.

Ordu lokaleko 20:30ak aldera, Estatu Batuetako enbaxada erasotzen ari zela zioten berriak agertu ziren. Enbaxadak adierazpen bat egin zuen orduan, AEBtako herritarrei etxean babes zitezen eskatuz. Antony Blinken Estatu-idazkariak enbaxada aireportuan birkokatuko zutela iragarri zuen; izan ere, militar estatubatuarrek aire-trafikoaren segurtasuna eta kontrola beren gain hartu zuten. Ordurako, beste herrialde batzuek euren enbaxadak ebakuatzeko planak iragarri zituzten; horien artean, Espainia, Alemania, Erresuma Batua eta Herbehereak. Alemaniako Gobernuak A400M Atlas hegazkinak bidaliko zituela iragarri zuen ebakuazio-lanetarako, paraxutista talde batekin, operaziorako beharrezko onespen parlamentarioa eskatuko gehituz, misioa amaitu arte. Italiako Gobernuak bere enbaxadako langileak eta Afganistango 30 langileko familiak Kabuleko aireportura eraman zituela jakinarazi zuen, Carabinierien zaintzapean, ebakuazioa prestatzeko. Indiak C-17 garraio-hegazkinak zituela jakinarazi zuen, Indiako diplomatikoak ebakuatzeko prestatuta, talibanek Kabul hartzeko denbora gehiago beharko zutela aurreikustearen ondorioz denboraz larri. Talibanek diplomatiko indiar talde bat aireportura eraman zuten, eskolta negoziatuz talibanek behin baino gehiagotan Indiako enbaxadatik irteteko pasabidea blokeatu zietenean. Albania eta Kosovok adierazi zuten Estatu Batuen eskaera onartzen zutela, beren burua ebakuatuentzako behin-behineko igarobide gisa jardutea onartuz.

Emirates Airlinesek Kabulera zihoan hegaldi bat desbideratu egin zuten, hegaldia Dubaira itzuliz, eta Flydubai Arabiar Emirerri Batuetako hegazkin-konpainiak abuztuaren 16an Kabulerako hegaldiak bertan behera utziko zituela iragarri zuen. Abuztuaren 16rako, gainerako hegazkin-konpainia gehienek Kabulerako hegaldiak bertan behera utziko zituztela iragarri zuten. Afganistango Abiazio Zibileko Agintaritzak iragarri zuen Kabuleko aire-eremua askatu zutela eta, beraz, "Kabuleko aire-eremuan zeharreko edozein zirkulazio kontrolik gabe" izango zela.

Pentagonoak abuztuaren 16an baieztatu zuenez, Kenneth F. McKenzie Jr. jenerala Qatarko buruzagi talibanekin bildu zen akordio batera iristeko. Antza denez, talibanek onartu egin zuten Kabuleko aireportuko ebakuazio hegaldi estatubatuarrei oztoporik gabe bidea egiten uztea. Abuztuaren 17an berriz hasi zen ebakuatuen nazioarteko hegaldiak, zibilak lurreratzeko pistatik ateratzeko aldi baterako hegaldiak eten ostean, Pentagonoak aireportua hegaldi militar guztietarako eta hegaldi komertzial kopuru mugatu baterako irekita zegoela baieztatu baitzuen. Pentagonoko funtzionarioek gaineratu dutenez, ebakuazio-esfortzuak bizkortzea espero zen, nahiz eta abuztuaren 31ra arte jarraitzea aurreikusiz.

Kabuletik irteten ari zen C-17 estatubatuar batean sartutako 640 errefuxiaturen argazki bat oso partekatua izan zen sare sozialetan. Le Monde egunkari frantsesak adierazi zuenez, argazkia "talibanetatik ihesaren ikur" bihurtu zen. Beste bideo bat biral bihurtu zen ere abuztuaren 17an, non herrialdetik ihes egin nahi zuen gizon batek bere burua eta beste pertsona batzuk grabatzen zituen, C-17 baten kanpoaldera atxirik. Soldadu estatubatuar baten argazki bat agertu zen ere, ebakuazio-testuinguruan Estatu Batuen enbaxadako bandera biribildua hartzen ari zena eta komunikabideek zabaldu zutena.

Abuztuaren 18an, jakinarazi zen Australiako armadarentzat lan egin zuen interprete afganiar batek tiro bat jaso zuela hankan talibanen aldetik, aireportura zeraman kontrol-postu bat zeharkatzen ari zela. Egun horretan bertan, gainera, jakinarazi zen Australiako lehen ebakuazio-hegaldia aireportutik atera zela 26 pertsonarekin bakarrik, hegazkinak 120 pertsona baino gehiagorentzako gaitasuna izan arren. Aurreko eguneko lehen alemaniar ebakuazio-hegaldiak ere ebakuatu-kopuru txiki bat garraiatu zuen, ontzian soilik 7 iheslari aireratuz.

Abuztuaren 19an, Ben Wallace-k, Erresuma Batuko defentsa-idazkariak, adierazi zuen ebakuazio-hegaldiek ezin zituztela bakarrik zeuden haurrak eraman, sare sozialetan argitaratutako hainbat bideok familia etsiak erakutsi ostean, non familiek NATOren soldaduak konbentzitu nahi zituzten euren seme-alabak leku seguru batera eraman zitzaten.

Eragina zibilen bizitzan

Bertako batzuk, batez ere emakumeak, talibanen erregimena berrezartzearen beldur ziren, eta batzuek Ghaniren Gobernuak eta NATOren aliatuek traizionatu eta bertan behera utzi zituztelako sentimendua adierazi zuten. Kabuleko kaleak aireporturantz presaka zihoazen egoiliarrekin trabatuta zeudela jakinarazi zen, eta batzuek autoak utzi eta trafikoaren artean oinez bidea irekitzen zutela. Ilara luzeak izan ziren aireportuaren eta atzerriko enbaxaden aurrean, erortzearen une gorenean, herrialdetik irteteko bisak edo hegaldiak lortzeko itxaropenarekin. Gobernuarekin eta nazioarteko erakundeekin lan egin zuten egoiliarrek jakinarazi zuten nortasun-agiriak suntsitu zituztela talibanen jomuga ez izateko, eta aireportura ihes egin zuten askok ez zuten jabetzarik eraman eurekin. Egoiliarren gutxiengo batek ospatu zuen talibanen aurrerapena. Erorikoaren bezperan, Timor Sharan Afghanistan Policy Labeko zuzendariak Radio Free Europe/Radio Liberty irratiari adierazi zionez, "gaur hirian erosketak egitean, jendea trabatuta zegoela sentitu nuen; trabatuta, etorkizun zalantzakor batean, amets egin, xurgatu, pentsatu eta inoiz gehiago sinetsi gabe". Zarifa Ghafari, Maidan Shar hiriko alkate ohia eta, Kabulen, Defentsa Ministerioarekin lan egiten zuena, hedabideei adierazi zienez, "ez dago inor niri eta nire familiari laguntzeko. Beraiekin eta nire senarrarekin bakarrik nago eserita. Eta ni bezalako jendearen bila etorriko dira eta hil egingo naute. Ezin dut nire familia utzi. Eta, nolanahi ere, nora joango nintzateke?".

2021 Kabulen Erortzea 
Burka salmentan, Afganistanen

Talibanak iritsi aurreko egunetan burken salmenta (Afganistanen txadaree bezala ezagutzen direnak) asko igo zela jakinarazi zen, eta baten prezioa 200 afgandar afganitik 3.000 afganira pasa zen (2,50 dolarretik 37,25 dolarrera gutxi gorabehera), talibanek emakumeei berriro derrigorrezko gisa ezarriko zieten eta uko egiten zietenei eraso egingo zieten beldur. Kabuleko emakume batek The Guardian egunkariari esan zionez, ikasleak beren unibertsitateko logeletatik atera zituzten talibanak iritsi baino lehen, eta hiri osoko unibertsitate-ikasketak zituzten emakumeak diplomak ezkutatzen ari ziren. Hiriko dendak emakumeak agertzen diren iragarkiak margotzen eta kentzen hasi ziren ere.

Egoiliarrek jakinarazi zuten elikagaien prezioak izugarri igo zirela. Kabuleko saltzaile ugari euren izakinak likidatzen saiatzen ari zirela jakinarazi zen, herrialdetik ihes egiteko behar zuten dirua lortzeko itxaropenarekin. Era berean, kezka sortu zen talibanen aurrerapenetatik ihes egin eta orain Kabulen harrapatuta zeuden milaka errefuxiatuengatik.

Erorketaren eguneko gauean, Afganistango Museo Nazionalak komunikatu bat argitaratu zuen Facebooken, "museoko erakusgaien segurtasunagatik eta museoko langileen ondasunengatik kezka handia" zuela esanez.

Abuztuaren 16an, hiriko kale gehienak hutsik zeudela jakinarazi zen, aireportura zeramatenak izan ezik, negozioak itxita eta ANAren segurtasun-kontrolerako postuak langilerik gabe. Hala ere, taliban borrokalariak euren bandera eta armekin desfilatzen ikusi zituzten, Kabuleko tokirik esanguratsuenen ondoan selfieak eginez.

Nazioarteko erreakzioak

Gobernuak

Sakontzeko, irakurri: «2021eko Kabulen erortzearen aurreko erantzunak»

Nazioarteko eragileak

Sakontzeko, irakurri: «2021eko Kabulen erortzearen aurreko erantzunak»

Negozioak

Ebaluazioa

Zergatiak

Pakistanen papera

Ghani Gobernuaren gainbehera

AEBtako armadaren erretretea

Sakontzeko, irakurri: «Amerikako Estatu Batuetako armadaren erretretea Afganistandik (2020–2021)»

Saigonen erorketarekin alderaketa

Sakontzeko, irakurri: «Saigonen erorialdia» eta «Frequent Wind operazioa»

Ondorioak

Iheslariak

Erresistentzia

Sakontzeko, irakurri: «Panjshir erresistentzia», «Panjshir gatazka» eta «2021eko afganiar protestak»

Kabul eroritakoan, Ahmad Massoud-ek eta Amrullah Saleh lehendakariorde-ohiak zuzendutako Iparraldeko Aliantzako kide ohiak eta Panjshir bailara base zuten beste indar antitalibandarrek osatutako talibanen aurkako erresistentzia antolatu nagusi bihurtu ziren Afganistanen, Panjshir erresistentzia modura ezaguna izan zena hasiera batetan. Tajikistango enbaxada afganiarrak Ghaniren erretratu presidentziala Salehen batekin ordezkatu zuen, eta bertako enbaxadoreak Interpoli Ghan atxilotzeko eskaera egin zuen, Fazel Mahmood aholkulari nagusiarekin eta Hamdullah Mohib segurtasun-kontseilari nazionalarekin batera, "herriaren dirua" lapurtzea leporatuta.

2021eko abuztuaren 17an, erregimen berriaren aurkako lehen manifestazioa ospatu zuten zenbait emakumek hiribiruan, emakumeen aldeko eskubideak eskatuz eta defendatuz. Abuztuaren 19an manifestazio bat egin zen Kabuleko aireportutik gertu, non autoek eta pertsonek Afganistango Errepublika Islamikoaren bandera astindu zuten, talibanei aurre eginez.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Oharrak

Tags:

2021 Kabulen Erortzea Testuingurua2021 Kabulen Erortzea Ebakuazioa, borroka eta negoziaketa2021 Kabulen Erortzea Eragina zibilen bizitzan2021 Kabulen Erortzea Nazioarteko erreakzioak2021 Kabulen Erortzea Ebaluazioa2021 Kabulen Erortzea Ondorioak2021 Kabulen Erortzea Erreferentziak2021 Kabulen Erortzea Kanpo estekak2021 Kabulen Erortzea Oharrak2021 Kabulen Erortzea20212021eko taliban erasoaldiaAbuztuaren 15AfganistanAshraf GhaniEnbaxadaErbesteHiriburuKabulMendebaldea (kultura)Taliban

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LandareOtxandioGarapen Jasangarrirako HelburuakTolosako inauteriakAitziber GarmendiaPneumoniaBidezko MundurantzAntzinako GreziaEuskal Herria Bai1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakManola BrunetGiza sexualitateGlobalizazioBoltxebikeLehen hezkuntzaAna JakaCoco ChanelEzkontzaAkrosportTaigaAitziber Arnaiz GarmendiaEusko AlkartasunaGuadianaPello Mari OtañoSan Kristobal gotorlekuko ihesaIndustrializazioa Euskal HerrianMikel LaboaPablo PicassoLeonardo da VinciErrubrika (hezkuntza)EskubaloiGabriela LoranFestina auziaSega (lanabesa)Mamadou DembeléZinemaSexu-organo1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakArnas-aparatuKate trofikoJosu Estarrona ElizondoZergatik panpoxGlobal Climate CoalitionLaginketa (estatistika)Abraham LincolnDiktaduraHuthiakIbai HoriaEstropadaAnfibioA2005Euskal Rock ErradikalaGizakien ugal-aparatuAditz trinkoMikel UrrutikoetxeaHockeyArabaItxaso AtutxaBiosferaAntzinaroaAizkora probaAnje Duhalde🡆 More