Jone Uria: Bertsolaria, matematikaria

Jone Uria Albizuri (Algorta, Getxo, 1990eko apirilaren 28a) bizkaitar bertsolari eta matematikaria da.

BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan ibilitakoa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Zientziaren dibulgazioa jorratu du askotan eta, behin baino gehiagotan, bertsoak baliatu ditu zientziaren mundua gizartera hurbiltzeko. Tesian zuhaitz forma duten grafoak ikertu zituen, multzo teoriaren barruan.

Jone Uria
Jone Uria: Matematikaritza, Bertsolaritza, Sariak
Bizitza
JaiotzaAlgorta1990eko apirilaren 28a (33 urte)
HerrialdeaJone Uria: Matematikaritza, Bertsolaritza, Sariak Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaGustavo A. Fernández-Alcober
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Basque Center for Applied Mathematics
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Matematikaritza

Zientzia matematikoak ikasi zituen Leioako Zientzia Fakultatean, Madrileko Unibertsitate Autonomoan burutu zuen masterra, eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan (BCAM) aritu zen gero. Doktorego-tesian zuhaitz forma duten grafoak ikertu zituen, multzo teoriaren barruan.

Jone Uria: Matematikaritza, Bertsolaritza, Sariak 
Hainbat zenbakiren mediana kalkulatzeko bi adibide (bideokoak).

2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Zientziak eta natur-zientziak arloan. Matematikan doktorea eta matematikazalea izanik, bertsotara eraman du matematika dibulgazio mailan. Esaterako, bertso bat plazaratu zuen hainbat zenbakiren mediana kontzeptu estatistikoa nola kalkulatu behar den azaltzeko; edo koronabirusaren hedapenaren izaera esponentziala formula matematikoen bidez bertsotan 2020an azaldu zuen.

Mediana nola kalkulatu, bertsotan:
Datu ordenatuen
multzo konpletoa
kopuru bakoitia
bada aztertzekoa
mediana da erdian
den zenbatekoa
Ta bikoitia bada
erabatekoa
Erdian dauden bien
bataz-bestekoa

2019ko otsailaz geroztik, Berria Egunkariko Arkupean iritzi-ataletik hainbat kontzeptu matematiko erabiltzen ditu aktualitateko gaiak lantzeko. Berak nahiko luke gehiago eztabaidatuko balitz zientziaz, interes handiagoa balego berarekiko, saiakera gehiago egingo balira ulertzeko, presenteago balego eguneroko elkarrizketetan eta gauzak adierazteko moduetan. Bere helburua, denok konpartitzen dugun balizko kultura orokor horren barruan, zientziak daukan bolumenean zentimetro kubiko batzuk zabaltzeko gai izatea da. 2022ko ekainaren 25eko artikuluan ("Finitu" izenburukoa),bere zutabeen kopurua "finitu" zela argudiatuta, 72. zutabe hura tarte luze baterako azkena izango zela idatzi zuen.

Bertsolaritza

Algortako Bertsolari Eskolan (ALBE) trebatutako bertsolaria da. Bizkaiko Eskolartekoetan txapelduna izan zen txikietan zein nagusietan. 2008an, Ipar Uribeko txapeldunordea izan zen eta lehenengoz parte hartu zuen 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Finalaurrekoetara iritsi zen orduan. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalaurrekoetako bigarren itzulira ere heldu zen. 2010ean, berriz, Uribe Kostako txapelduna bilakatu zen. 2010ean, 2012an, 2014an, 2016an, 2018an, 2021ean eta 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera heldu zen; azken bi txapelketa hauetan txapeldunorde izan zen.

Euskal Herriko Bertsozale elkarteko Sustapen Saileko arduraduna izan da, baita Elkarteko zuzendaritzako partaidea ere. Bederatzi urterekin San Nikolas ikastolan hasi zen bertsotan, gero 12 urte zituela hasi zen ALBEn (Algortako Bertsolari Eskolan).

2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta finalaurrekoetara iritsi zen. Gerora finaletan aritu da, 2010, 2012, 2014, 2016 eta 2018an. Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da 2009, 2013 eta 2017an.

Bertso-txapelketak

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Jone Uria MatematikaritzaJone Uria BertsolaritzaJone Uria SariakJone Uria ErreferentziakJone Uria Kanpo estekakJone Uria1990AlgortaApirilaren 28BertsolariBizkaiaEuskal Herriko UnibertsitateaGetxoMatematikari

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AnfibioAlba García MartínAntzuolaEkonomiaTxindataIruzur fiskalKrokodiloIlargiaErrizomaTomas LizarazuFelazioWiki CommonsMetaforaBarbarian (2022ko filma)Iñaki PetxarromanSexu harremanJaponiaOiartzun (ibaia)Prudentzio (santua)XalbadorPornografiaBiosferaHizkuntza gutxituAlaine AgirreTraineru estropadaTaxonomiaApirilaren 18Pello ReparazMesopotamiaNerbio-sistemaLionel MessiJavier de AndrésAndoni AizpuruUrin gastrikoMikroskopioUnibertsoaEuskal PizkundeaEtengailuIholdi BeristainJoseba SarrionandiaGeorg Friedrich HändelPhyllida LloydOrkaKanboBerotegi-efektuaSasizerealIritzi artikuluKoartzatxo txikiReal SociedadOdei BarrosoHaritz kandudunCarles PuigdemontDebaMiguel Maria LasaSusanna MartínDigimonKapitalismoDHCPFC Bayern MünchenSeguraEuskal Lore JokoakAntzinako GreziaHaize instrumentuAxolotBurdinaPagoGabriela LoranBenito LertxundiEskualdeEuropar Batasuneko KontseiluaMari🡆 More