Jacques Blot: Arkeologo lapurtarra

Jacques Blot (Aljer, Aljeria, 1933ko irailaren 7a - Donibane Lohizune, 2021eko urriaren 9a) lapurtar mediku eta arkeologoa zen.

Ipar Euskal Herriko eta Pirinioetako Historiaurrearen ikerlari garrantzitsuenetakoa izan da.

Jacques Blot
Bizitza
JaiotzaAljer1933ko irailaren 7a
HerrialdeaJacques Blot: Bizitza, Egindako lanak, Erreferentziak Frantzia
HeriotzaDonibane Lohizune2021eko urriaren 9a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaBordele II Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakotorrinolaringologoa, Wiki Euskaraarkeologoa eta medikua
Jasotako sariak
Jacques Blot: Bizitza, Egindako lanak, Erreferentziak
Beorlegi edo Behorlegi mendia eta izen bereko herria. Bertan aurkitu zuen Jacques Blotek Burdin Aroko harrespila 1973an.

Bizitza

Aita-amak biarnes jatorrikoak zituen; aita, militar medikua. Familia Aljerren zegoenean jaio zen. Lo eta Garonan eman haur eta gazte garaia. Bordeleko Unibertsitatean medikuntza ikasi ondoren, Donibane Lohizunen mediku iritzi zen eta bertan bizitzen geratu.

1967an monumentu megalitikoen prospekzio lanetan hasi zen Jose Migel Barandiaranen ikerlanak bultzatuta. 1971n bere aurkikuntzak Euskal Museoaren agerkarian argitaratzen hasi zen. Bordeleko Akitaniako antzinaroko obra historikoen zuzendaritzaren Euskal Herriko ordezkaritza eman eta indusketa arkeologikoak egiten hasi zen. Hogei bat laguneko talde batekin lan egin zuen bizitza osoan, eta urtean kanpaina bat egin zuen. Etnologia lanak ere egin zituen, eta dibulgatzaile jardueratan, hizlari aritu, erakusketak antolatu zituen, eta Euskal Herriko historiaurreari buruzko blog bat argitaratu zuen, besteak beste, Sarako haitzuloaren ingurunean eraiki ziren monumentu megalitikoen erreplikak. Bere ikerketetan, artzain trantsumantziaren bideekin lotu zituen megalitoen kokapena. Megalito batzuen erabilera garai berrietara arte luzatu izan zitekeela proposatu zuen.

"Herri Harriak" euskal arkeologia-elkarteko lehendakariak Ikuska saria jaso zuen 1996an, arkeologia-lanagatik, eta 2000. urtean Saran urtero egiten den Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren saria jaso zuen, arkeologiari buruzko argitalpenei dagokienez. 2001eko maiatzean Eusko Ikaskuntzak ematen duen Euskal Kulturaren 2000 ohorezko makila jaso zuen. 2015ean Aranzadi Zientzia elkarteak omenaldia egin zion.

Ehunka trikuharri, tumulu-harrespil, harrespil, monolito eta bizileku aurkitu zituen.

Arkeologia arloan, hainbat lan argitaratu zituen Munibe, Kobie, Bulletin du Musée Basque, Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne aldizkarietan.

Iparraldeko mendiak arakatu eta bertako monumentu megalitikoen aurkikuntza eta ikerketaren aita da Blot, cromlechen identifikazioan berezik

« Iparraldeko mendiak arakatu eta bertako monumento megalitikoen aurkikuntza eta ikerketaren aita da Blot, cromlechen identifikazioan berezik »

—Aranzadi Zientzia Elkartea

Egindako lanak

  • 1984. Artzainak / Les bergers basques / Los pastores. Baiona: Elkar. ISBN-13: 978-8475292151
  • 1993. Archéologie et Montagne Basque. Donostia: Elkar. ISBN-13: 978-8479172572
  • 2004. Inventaire des monuments protohistoriques en Pays Basque. (Baionako Museoan gordetzen diren eskuizkribuak. Inbentarioa on-line formatura itzuli da: Inventaire de monuments protohistoriques en pays basque par Jacques Blot. Projet Blot.)
  • 2014. Parcours d'un archéologue dans la montagne basque. Baiona-Donostia: Elkar. ISBN-13: 978-8490272619

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Jacques Blot BizitzaJacques Blot Egindako lanakJacques Blot ErreferentziakJacques Blot Kanpo estekakJacques Blot19332021AljerDonibane LohizuneHistoriaurreaIrailaren 7Urriaren 9

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

1969Irulegiko EskuaZenotzSuediaUrriaren 26Biztanleria aktiboEuskaltzaindiaDiscordGabarraGo!azen (telesaila)Mathurin RomegasThe Lovely Bones (filma)IrunToti Martinez de LezeaYerai Diaz IkaranEuskal HerriaArnold SchwarzeneggerLehoiUsenetAñube (musika taldea)IberiarElvillarGizarte HezkuntzaYavor HristovGazte TopaguneaIrailaren 14LemoaElisabeth GuttenbergerDani Olmo1933Nikita (filma)Zaldi1845Demokrazia Euskal HerriarentzatBerezko hazkundeBrasilgo lehendakariArratiaNASAProstituzioErroldaMartxoaren 29Iñigo MartinezCreative CommonsEuropar BatasunaJoseba SarrionandiaBritainiar InperioaAntartika1957Perpetua SaraguetaUztarriaMemoria-txartelHegoiWazemank (telebista saioa)Oinarriko errenta unibertsalGanekogorta1922Estitxu GaraiItaliaMarokoButanoSaint-André-de-la-RocheMalala YousafzaiNicolás MaduroJulian AssangeGaztelaniaIEntziklopediaErrusiarKarkaraOrigin (telesaila)GasteizNetiketaFrantzisko Xabierkoa🡆 More