Isaak Rabin edo Yitzhak Rabin (hebreeraz: יִצְחָק רַבִּין, jitsˈχak ʁaˈbin ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1922ko martxoaren 1a - Tel Aviv, Israel, 1995eko azaroaren 4a) israeldar militar eta politikaria izan zen.
Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">jitsˈχak ʁaˈbin ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1922ko martxoaren 1a - Tel Aviv, Israel, 1995eko azaroaren 4a) israeldar militar eta politikaria izan zen. Israelgo lehen ministroa izan zen birritan: 1974tik 1977ra eta 1992tik 1995era. 1994an, Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Shimon Peres eta Jassir Arafatekin batera.
Haganah erakundeko kidea izan zen. Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia). Israelgo Estatu Goreneko buruzagia izan zen 1964-1968 urteetan, eta Sei Eguneko Gerrako heroia bilakatu zen, 1967an Jordaniako, Egiptoko eta Siriako armaden aurka garaipen itzela lortu zuenean; gerra horretan, Gaza eta Zisjordaniarekin batera, Jerusalem beregatu zuen Israelek. Gerra amaitzean, enbaxadore izan zen Washingtonen (1968-1973).
Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan. 1992an berriz lehen ministro izendatu zuten. 1993ko irailaren 13an, bakea sinatu Jassir Arafat Palestinaren Askapenerako Erakundeko lehendakariarekin. Urtebete geroago, gauza bera egin zuen Jordaniako Hussein I.a erregearekin, 46 urteko gerra egoerari amaiera emanez. 1994ko abenduan, Bakearen Nobel saria jaso zuen. 1995. urtean, atentatu batean hil zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Isaak Rabin, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.