Hungariar

Hungariarra (hungarieraz: magyar, pluralean: magyarok) edo magyarra hungarieraz mintzatzen den Erdialdeko Europako talde etnolinguistikoa da.

14-15 milioi laguneko giza taldea osatzen dute. Haietatik, 9,5 milioi inguru Hungarian bizi dira, eta beste 2,2 milioi Austria-Hungariako Inperioa desegin zen arte Hungariako Erresumaren bernean zeuden lurraldeetan (Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukrainan, batez ere). Hungariar diasporako talde handienak AEB, Kanada, Alemania, Erresuma Batua eta Brasilen daude.

Hungariarrak
magyarok
Hungariar
Biztanleak guztira
14-15 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hungaria (2001): 9.416.045

AEB (2010): 1.537.205
Errumania (2011): 1.237.746
Eslovakia (2011): 458.467
Kanada (2006): 315.510
Serbia (2002): 293.299
Ukraina (2001): 156.566
Alemania (2004): 120.000
Erresuma Batua (2001): 80.135

Brasil: 80.000 (2002)
Hizkuntza
Hungariera
Erlijioa
Katolizismoa, protestantismoa, Hungariako Eliza Greko-katolikoa, judaismoa eta erlijiorik gabekoak.
Zerikusia duten beste giza taldeak

Historia

Antzinako hungariarrak Siberiako mendebaldean bizi ziren herri turkiar eta ugriarren nahasketa ziren. V. menderako hego-mendebalderantz ia Kaspiar Itsasoraino iritsi ziren, eta K.o. 830. urtean Don ibaiaren eskuinalderaino. IX. menderako hungariarrak gaurko eremuetan bizi ziren, eta eslaviarrak eta hunoak mendean zituzten. Mende erdia geroago, ordea, hungariarrek atzera egin behar izan zuten, baina ordu arte Europan erasotzaile beldurgarriak izan ziren.

Bestalde, Hungaria Europako bidegurutzea zenez gero, inguruko herriek etengabe eraso egin zioten, eta beren lurraldea askotan hedatu eta murriztu zen historian zehar. Eslaviarrak, germaniarrak eta errumaniarrak izan zituzten hungariarrek inguruan eta eragin handia izan zuten hungariarren bizitzan. Eragin handiena turkiarrena izan zen (XVI. eta XVII. mendeetan) eta austriarrena (Habsburgotarrak).

Hungariarrek autonomia 1867an eskuratu zuten, eta 1918an, independentzia.

Erreferentziak

  • Artikulu hau idazteko Ingelesezko Wikipediako Hungarian people artikuluko informazioa erabili da.
  • Kanpo estekak

    Tags:

    AlemaniaAmeriketako Estatu BatuakAustria-Hungariako InperioaBrasilErdialdeko EuropaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaHungariaHungariako ErresumaHungarieraKanadaSerbiaUkraina

    🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

    Frida KahloAdreilu erregogor2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGonzalo BoyeAltzairuBurdinaGobernuz kanpoko erakundeNafarroa GaraiaMarcella MaiaEgin (egunkaria)Karmele JaioJoxemari ApaolazaOlentzeroStevie WonderArnasketa zelularMunduko biztanleriaEneko AristaMetalPerlazko lepoko (sexualitatea)Jose Antonio AgirreOperaSumendiAmaia MartínezJose Ramon ArangurenMichelangeloEpe finkoko gordailuIbrahima BaldeUrdaibaiEuskadi Ta AskatasunaEibarAntzinako ErromaEusko LegebiltzarraMusika tresnaUztarriaInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Ludwig van BeethovenAste SantuaRafael NadalHegazkinIzarren hautsaTristuraErleAzaleraMikel AnteroBerriaXabat GalletebeitiaLeonardo da VinciIberdrolaAro GaraikideaEguzki-energiaFrederick Winslow TaylorItsasmuseum BilbaoKataluniako Autonomia ErkidegoaEkonomiaHannah ArendtHaritz kandudunRumoursGipuzkoaMadrilTriangeluGalicia (L-51)Herri kirol2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakBartolomeu DiasSubstantzia per eta polifluoroalkilatuakInauteriak Euskal HerrianSusanna MartínBat, bi, Manchester🡆 More