Hoth: Planeta fiktizioa Star Warsen unibertsotik

Hoth Star Wars film sagako unibertsoko fikziozko planeta bat da, izen bereko eguzki-sistemakoa.

Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa filmean agertzen da. Egunez -32 °Cko tenperatura eta gauez -60 °Cko tenperatura izaten duen planeta bat da.

Hoth, gainera, Star Wars CCG karta bildumagarrien jokoaren bigarren hedatzearen izena ere bada. 162 kartaz osatua dago (163 K-3PO akastunarekin) eta 1996ko abenduan argitaratu zen.

Geografia

Hoth planeta Bespin, Ison eta Anoat planetetatik gertu dago eta ibilbide komertzial garrantzitsu baten amaiera da.

Planeta honetan bizitza posible da bere hiru ilargien grabitate erakarpenagatik, izotzpean itsasaldiak eragiten dituztenak. Itsasaldiek plaka solidoak hausten dituzte eta algek oxigeno pixka bat kanpoaldera jariatzea ahalbidetzen dute, planetako jatorrizkoak diren bi animali motei elikagaia ematen diena. Algak eta likenak tauntaun jauzilarien elikagai dira eta hauek wampa bi oineko erraldoiaren janari dira. Planetako espezieen aniztasuna aberasten duten karraskari pozoitsu batzuk eta izotzeko zizare gutxi batzuk ere badaude.

Historia

Antzinako Errepublikan, soilik planeta existitzen zela informatu zen. Planetan tupust egin zuten pirata batzuk izan ziren espezierik ezezagunenetako batzuei buruz informatu zutenak, ozeanoen sakonuneetako herensuge barea.

Katalogaziorik handiena errebeldeek egin zuten, euren egoitza nagusia zen Eco basea sortu zutenak, modernoena Errepublika Berria sortu zen arte. Errebeldeek tauntaunak irakatsi zituzten eta euren basea izango ziren tunelak eta izotzetik joateko ibilgailuak egin zituzten. Gerra zibil garai haietako gudurik handiena lurrazalean gertatu zen. Errebeldeek ia ez zuten ebakuatu ekiporik.

Planeta Luke Skywalker Jedi Maisuak bisitatu zuen urte batzuk beranduago, eta baita bere Jedi ikastunetako batzuk, Jaden Korr kasu, toki horretatik balizko aktibitate inperiala ikertu zuten.

Hoth salbu mantendu zen yuuzhan vongen garaian toki estrategiko baten ez egoteagatik eta inbasioa gertatu zen tokiaren kontrako aldean egoteagatik.

Kanpo estekak

Tags:

PlanetaStar Wars

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Mika (hegaztia)Onditz IturbeGorka GurutzetaWebguneIhes beteaXVideosMiranda EbroUmkhonto we SizweBeko plazako labaderoaBarne produktu gordinViacheslav KuznetsovDeiaKategoriaLatsaga gaztelua1985Perlazko lepoko (sexualitatea)Plan finantzarioPello ReparazAulestiEdurne PasabanNafarroa BehereaAkuriUharte ArakilAcero Club OlabeagaKlima aldaketaren ukapenaDai XiaoxiangHuntza taldeaHTMLPubis-mendiUrriaren 17Euskal pilotaJose Angel IribarXabier OrmazabalIrailaren 15Andrés AguilarMitosiTxikizkariKafeHaroJulen GuerreroDatuak Babesteko Erregelamendu OrokorraAthleticen ereserkiaTransformadoreNafarroa GaraiaJune AiestaranBernardo AtxagaEstitxu ArregiPOtxandioIruñeaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaEman ta zabal zazuKaze (MC)Doctor Deseo2008María del Carmen FaríasJon BalentziagaRafaela RimbauZuberoako maskaradakSexualitateLaeAs (egunkaria)Espezie inbaditzaileMia KhalifaMariasun LandaBrasilJerry FodorMarion RossErdi AroaEuskal Herriko Kontseilu SozialistaDenisse van LamoenKristina MardarasErregai fosil🡆 More