Helene Alberdi: Bizkaitar triatleta

Helene Alberdi (Bilbo, 1991ko maiatzaren 4a) bizkaitar triatleta da, lanbidez medikua.

Helene Alberdi
Helene Alberdi: Ibilbidea, Bizitza pertsonala, Lorpen garrantzitsuenak
Bizitza
JaiotzaBilbo1991ko maiatzaren 4a (32 urte)
HerrialdeaHelene Alberdi: Ibilbidea, Bizitza pertsonala, Lorpen garrantzitsuenak Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktriatleta eta medikua

Ibilbidea

Gaztetako bizitza

Helene kirolari amateurra da, txikitan igeriketan aritu zen, 18 urte izan zituen arte. Batxilergoan, kostatu egin zitzaion igeriketa eta ikasketak uztartzea, exigentzi maila altuagoa zelako, baina lortu zuen. Medikuntza ikasten hasi zenean, ordea, utzi egin behar izan zuen, ez zuelako ikasteko nahiko denborarik.

Triatloira bilakaera

Alberdik dio beti gustatu izan zaion kirola dela triatloia, baina Bilbon, nora joan jakin eta denborarik gabe, ezin izan zuela probatu. Donostiara joan ostean, bere auzoan ekipoa zegoela jakin zuen, Yepatri, eta karrerako azken urtea eskuragarriagoa zenez, probatu egin zuen.

Hasieran, bera bakarrik entrenatzen hasi zen, baina ez zekien nola; eguraldi ona egiten zuenean korrika eta bestela igerilekura. Ia hiru hilabete pasa zituen horrela. Azkenean, Yepatrira joan zen aholku eske, eta beraiek Ainhoa Murua, gaur egungo bere entrenatzailearekin, harremanetan jarri zuten.

Triatleta hasiberritzat du bere burua. Egunero lau orduko saioak dira bere entrenamenduak. Hiru diziplinetatik bi praktikatzen saiatzen da, eta astean zehar aldatzen joan.  Kirolariak dio traitloia oso gustuko duela, ez delako beti berdina, pixka bat konbinatua baita. Gainera, diziplinaren batekin trabatuz gero, beste batzuk dauzkala probatzeko, hau da, askotariko kirola dela. Hala ere, noski, onena egiten duena igeriketa da, bere betiko kirola delako.

Heleneren ustez, oso kirol sakrifikatu da: “Ez badituzu helburu argiak jartzen oso zaila da diziplina mantentzea, errutina”, esaten du. Lehiaketek exijentzi maila hori mantentzen laguntzen diote.

2022an Espainiako eta Europako triatloi txapelduna izan zen distantzia erdiko probatan. Lehena Iruñean jokatu zen eta bigarrena Bilbon.

Bizitza pertsonala

Bilbon bizi izan zen, 21 urte arte. Ondoren, Donostiara joan zen, eta gaur egun, Zumaian bizi da. Txikitatik, Zumaiara joaten zen bere familiarekin, udararo.

Hasier Olasagastirekin ezkonduta dago, bera ere kirolzalea. Orain, ama izango da.  Horrek esan nahi du, kirola denboraldi batez utzi beharko duela. Hala ere, duela urtebete egindako elkarrizketa batean, ama kirolaria izan nahi zuela esan zuen, hau da, umea izan ondoren kirolarekin jarraitzea orain bezain ongi.

Lorpen garrantzitsuenak

Karrera mota Lekua Urtea Postua
Espainiako Distantzia Erdia Guadalajara 2018 Brontzezko domina
Half Iruñea, Nafarroa 2018 Zilarrezko domina
Zarauzko triatloia Zarautz 2018 Irabazlea
Espainiako Distantzia Luzea Salamanca 2019 Txapelduna
Duatloia Soria 2019 Urrezko domina
Espainiako Distantzia Erdia Ibiza 2019 Txapelduna
Zarauzko triatloia Zarautz 2022 Irabazlea
Espainiako Distantzia Erdia Iruñea 2022 Txapelduna
Europako Distantzia Erdia Bilbo 2022 Txapelduna
Oñatiko duatloia Oñati 2023 Irabazlea

Erreferentziak

Ikus, gainera

Tags:

Helene Alberdi IbilbideaHelene Alberdi Bizitza pertsonalaHelene Alberdi Lorpen garrantzitsuenakHelene Alberdi ErreferentziakHelene Alberdi Ikus, gaineraHelene Alberdi1991BilboMaiatzaren 4MedikuTriatloi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrexaAntzinako ErromaMariArraia-Maeztu1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakArtropodoSaskibaloiSan Jurgi egunaHausnarkariOhmen legeaBerlingo harresiaEkain (leizea)EnkomiendaGiza zakilVercingetorixAizkomendiko trikuharriaTreborIhes beteaMetalUgalketaONURAApirileko FeriaEspezie inbaditzaileGazte Koordinadora SozialistaCharles DarwinIraitz-sistemaIritziEneko SagardoyEuskal Herriko musikaIdazkera kuneiformeEnergia elektrikoLurraren EgunaLamina2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakUsenetSexu harremanJose Maria GorroñoNekazaritzaEguzkiaEba BlancoAitziber Garmendia1997Elbira ZipitriaDonostiaIpar Atlantikoko Itunaren ErakundeaLekeitioMingranondoHockeyEz Dok Amairu2021Nafarroako ParlamentuaErromatar InperioaUnibertsoaHizkuntzaMusikaren historiaGernikako ArbolaMetal AroaBetEzkontzaPlaken tektonikaProtisto2020Bigarren Mundu GerraMari Tere AlberdiNafarroa Garaiko eskualdeakAulki ZuriakFreddie MercuryBakterioErromaLehoiNazio Batuen ErakundeaAzalpen testu1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakSabin Arana🡆 More