Harry Potter: Fantasiazko literaturaren saga

Harry Potter fantasiazko eleberrien sail bat da, J.

K. Rowling">J. K. Rowling idazle britainiarrak idatzia. Zazpi eleberri dira guztira. Harry Potter mutikoaren eta haren adiskide Ron Weasley eta Hermione Grangerren zazpi urteko istorioa azaltzen du, Hogwarts magia eta azti eskolan. Hariaren korapiloa Harry Potterren eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, Voldemortek Harryren gurasoak hil baitzituen, mundu magikoa bereganatu nahian.

Harry Potter: Saileko liburuak, Sinopsia, Pertsonaia nagusiak Harry Potter
Harry Potter: Saileko liburuak, Sinopsia, Pertsonaia nagusiak
Jatorria
Egilea(k)J. K. Rowling
Argitaratze-data1997
IzenburuaHarry Potter
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
IlustratzaileaMary GrandPré (en) Itzuli, Jim Kay (en) Itzuli, Kazu Kibuishi (en) Itzuli, Jonny Duddle (en) Itzuli eta Andrew Davidson (en) Itzuli
ArgitaletxeaBloomsbury Publishing (en) Itzuli, Scholastic Corporation (en) Itzuli, Salamandra (en) Itzuli, Azbuka (en) Itzuli, Rosman (en) Itzuli, A-ba-ba-ha-la-ma-ha (en) Itzuli, Raincoast Books (en) Itzuli, Egmont Bulgaria (en) Itzuli, Zangak (en) Itzuli eta Qanun (en) Itzuli
Honen izena daramaHarry Potter
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasia, young adult fiction (en) Itzuli, developmental novel (en) Itzuli eta children's fiction (en) Itzuli
HizkuntzaIngeles britainiarra eta ingelesa
Deskribapena
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra
Fikzio-unibertsoaHarry Potterren unibertsoa
Argumentu nagusiaadiskidetasuna, Adorea, nerabezaroa, self-discovery (en) Itzuli, heriotza eta magic in Harry Potter (en) Itzuli

wizardingworld.com
Instagram: harrypotterfilm Edit the value on Wikidata

Lehenengo liburuaren argitalpenetik, Harry Potter eta Sorgin Harria, 1997ko ekainaren 26an, liburuek sekulako ospea, kritika positiboak eta arrakasta komertzialak lortu dituzte mundu osoan. Publiko heldua nahiz irakurle gazteak erakarri dituzte eta, askotan, gazte helduen literaturaren giltzarritzat jotzen dira. 2018ko otsaila arte 500 milioi liburu-ale baino gehiago saldu ziren mundu osoan, historiako liburu salduenen serie onena bihurtuz, eta laurogei hizkuntzatara itzuliak izan dira. Azken lau liburuek elkarren segidan errekorra lortu zuten historiako liburu salduenen arloan, azkenengo argitalpenak ia 2.7 milioi kopien salmentarekin Erresuma Batuan eta 8.3 milioi kopiarekin Estatu Batuetan, argitalpenaren ondorengo lehen 24 orduetan.

Euskaraz liburu guztiak argitaratu dira, Elkar eta Salamandra argitaletxeek batera plazaratuak. Itzulpenak Iñaki Mendiguren ezkiotarrak egin ditu.

Harry Potter: Saileko liburuak, Sinopsia, Pertsonaia nagusiak

Saileko liburuak

Sinopsia

Historia mundu magikoaren ospakizunarekin hasten da. Urte askoan, aztiak izututa bizi izan ziren Lord Voldemort azti gaiztoarekin. Urriaren 31ko gauean, Lily eta James Potter hil zituen. Hala ere, urtebeteko semea, Harry, hiltzen saiatzen denean, kedavra izeneko madarikazio hiltzailea bere aurka itzultzen da. Voldemorten gorputza suntsitua da, baina bizirik dirau: mamu bat baino sotilagoa bihurtzen da, bere hitzetan, ez hilik ez bizirik ez dagoena. Harryri, berriz, Voldemorten madarikazioaren hondar fisiko bakarra den bekokian izpi forma duen orbain bakarra geratzen zaio. Orbainaz gain, Harryk garun-lotura bitxi bat du Voldemortekin, Harryk Voldemorten emozioak senti ditzan eta parsel hitz egin dezake, sugeen hizkuntza. Harry da madarikazio hiltzailetik bizirik atera den bakarra, eta Voldemorten porrot misteriotsuaren ondorioz, mundu magikoa "bizirik iraun zuen haurra" deitzen hasi zaio.

Azaroaren 2an, Rubeus Hagrid erdi-erraldoiak Harry utziko du geratzen zaizkion ahaide bakarrekin, Dursleytarrak. Hauek dira osaba Vernon, izeba Petunia eta lehengusu gaiztoa. Ezkutatu egiten diote aztia dela, eta esaten diote gurasoak auto istripu batean hil direla. Harry gogor zigortzen dute edozein jokabide arraroren ondoren. Hala ere, hamaikagarren urtebetetzearen bezperan, Harryk mundu magikoarekin izan zuen lehen harremana, Hogwarts Magia eta Sorginkeria Ikastetxetik gutunak jaso zituenean. Gutunak hontzek ematen zizkioten, baina osabak ezin izan zituen irakurri. Bere urtebetetzean, Hagrid agertzen da eta Harryri mundu magiko bat existitzen dela esaten dio, eta, bera aztia denez, Hogwarts Magia eta Sorginkeria eskolara joateko gonbidatua izan da.

Pertsonaia nagusiak

  • Harry James Potter: Harry Potter 1980ko uztailaren 1ean jaio zen. James Potter eta Lily Evansen semea da. Bere gurasoek Fenixaren Ordenakoak ziren, beraz, Lord Voldemort eta bere mortifagoen aurka borrokatu behar zuten. Harry Potter urte bat zuela, Halloweeneko gauean Voldemort Potterren etxean azaldu eta mutikoaren gurasoak hiltzen ditu. Harry hil ezinean, gaiztoak bere burua nahigabe hil zuen. Harry bere osaba-izebarekin bizitzera joaten da, Vernon eta Petunia Dursley, eta baita bere adin bereko lehengusuarekin ere, Dudley. Han hamar ilun urte pasatzen ditu Hagrid atezaina bere bila etorri eta Hogwarts eta magia mundua erakusten dio arte. Hogwartsen Ron eta Hermione ezagutzen ditu. Quiddich kiroleko bilatzaile bihurtzen da nahi gabe, bihurrikeria baten ondorioz. Hogwartsen igarotzen dituen urteetan, bere familiaren historia ezagutzen hasten da, baita etorkizunean aurre egin beharko dizkien arazoak ere.
  • Ronald Weasley: Ron bere familiako mutilik txikiena da. Haren gainetik bere anaiak Charlie, Bill, Percy, Fred eta George daude. Arreba txiki bat ere du, Ginny. Ron triste sartzen da Hogwartsen, bere burua anaia zaharragoek izan duten arrakasta berdindu ezinean ikusten duelako. Eskolako trenean Harry ezagutzen du eta segituan lagunak egiten dira. Harryri oso interesgarria iruditzen zaio Ron, hura magiaz inguratua hazi delako. Liburuetan zehar Ronek eta Harryk bere elkartasuna finkatzen dute. Haien artean haserre batzuk dituzte, Ronek azpian gelditzeko beldurra du eta.
  • Hermione Jane Granger: Hermione muggle familia batetik dator, hau da, familia ez magiko batetik. Oso buruargia da, baita pixka bat beldurtia ere, baina azkenean bere ausartasuna frogatzen du. Hermionek, Harryk eta Ronek trenean ezagutzen dute elkar. Hasieran ondo ez konpondu arren, azkenean lagun oso onak bilakatzen dira. Hermione pertsona zintzoa eta zuzena da, eta beldurra izan arren, beti esaten ditu bere iritziak. Honek haserreak sortzen ditu Harryrekin, baina azkenean Hermionek izaten du arrazoia.

Filmak

Harry Potterren mundua jendartean ezagutarazten eragin handia izan dute filmek. Lehenengo filma 2001. urtean heldu zen Euskal Herrira. Harry Potter eta Sorgin Harria zinemaren historiako film arrakastatsuenetako bat izan zen.

Film bakoitzean zuzendaria aldatu da, eta bakoitzak bere estilo pertsonala eman dio. Azken filma bi zatitan banandu zen, zazpigarren liburuan azaltzen den istorioa luzeegia zelakoan film bakar batean emateko.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Harry Potter liburu saila J. K. Rowling idazlearena
Sorgin Harria Sekretuen Ganbera Azkabango presoa Suaren Kopa Fenixaren Ordena Odol Nahasiko Printzea Herioaren erlikiak
Harry Potter • Ron Weasley • Hermione Granger • Lord Voldemort • Albus Dumbledore • Minerva McGonagall • Severus Snape • Hagrid • Sirius Black • Draco Malfoy • Neville Longbottom
Gryffindor • Hufflepuff • Ravenclaw • Slytherin
Hogwarts • Quidditch • Dumbledoren Armada
Harry Potteren film saila
Sorgin Harria Sekretuen Ganbera Azkabango presoa Suaren Kopa Fenixaren Ordena Odol Nahasiko Printzea Herioaren erlikiak - 1. zatia Herioaren erlikiak - 2. zatia

Tags:

Harry Potter Saileko liburuakHarry Potter SinopsiaHarry Potter Pertsonaia nagusiakHarry Potter FilmakHarry Potter ErreferentziakHarry Potter Kanpo estekakHarry Potter

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

DonostiaP2PEgutegiEuri azidoMoluskuJurgi KapadoziakoaNagore AranburuUbideLourdes IriondoHaaretzUxue AlberdiGozategiLudwig van BeethovenBihotzArnas-aparatu1994ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaAmalurBernardo AtxagaWikidataItxaro BordaBerlingo harresiaEguzki-energiaJon Gotzon AldaparenaThe MatrixDeiaPavel TonkovOkil handiUnibertsoaPetrolioIkatz (argipena)Art NouveauLauburuXabier LeteDurangoDeba (ibaia)Gasteizko martxoaren 3ko sarraskiaEdurne PasabanLinguae vasconum primitiaeJuan Jose IbarretxeKarmele UrrestiSu Ta GarIsaac NewtonOkilOrnogabeIzar-malkoakSukaldeko ontziteriaOiartzunTxomin AgirrePello OtxandianoEmilia LandaluceBilboJoseba SarrionandiaMakina birtualVictoria KentJosu Estarrona ElizondoZetakHerri BatasunaWikipediaGiza sexualitateOihan tropikalAlemaniaFidel CastroUraren zikloaAzalaGeologiaIruñea🡆 More