Harkaitz Millan: Politikari espainiarra

Harkaitz Millan Etxezarreta (Donostia, Gipuzkoa, 1979) politikari gipuzkorra da.

Harkaitz Millan
Harkaitz Millan: Politikari espainiarra
Harkaitz Millan: Politikari espainiarra
diputatuko Gipuzkoako Foru Aldundia

2020 - 2022ko azaroaren 22a
Harkaitz Millan: Politikari espainiarra
Donostiako udaleko zinegotzia

2003 - 2007
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1979 (44/45 urte)
HerrialdeaHarkaitz Millan: Politikari espainiarra Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHarkaitz Millan: Politikari espainiarra PSE-EE
Harkaitz Millan: Politikari espainiarra Eusko Alkartasuna

Ibilbidea

Historian lizentziatura ikasketak egin zituen 1997tik 2001era.

16 urterekin hasi zen politika munduan. 2003tik 2007ra Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen Eusko Alkartasuna alderdia ordezkatuz, hauteskundeetan EAJ-EA koalizioaren zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen, Román Sodupe alkategaiaren atzetik. Udaleko zinegotzi gazteena zen. 2007 urtetik 2008ra Gazte Abertzaleak erakundeko idazkari nagusi izan zen.

2010ean, Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean adierazi zuenez, "dena utzi eta politikaren menpe ez egoteko beste lan batean hasteko erabakia" hartu zuen. Batxilergoan historia irakasle aritu zen 2007tik 2015era bitartean.

2015ean Ernesto Gasco zerrendaburu gisa PSEk Donostiako Udalera aurkezturiko zerrendetan aurkeztu zen Millan.

2015etik 2018ra Donostiako Udaleko Turismo zinegotziaren aholkulari izan zen, eta 2016tik 2020ra Basquetour EAEko Turismo agentziako zuzendaria izan zen.

2020ko otsailean, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusi zela eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari izendatu ondoren, honen ordez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol diputatu izendatua izan zen PSE alderditik. 2022ko azaroaren 27an dimisioa eman zuen, bezperan Donostiako taberna batean liskar bat izan eta atxilotua izan ondoren. 2023ko Azaroan, bere aurkako frogarik ezean, Auzitegiek erantzunkizunik ez zuela aitortu eta  gertakari honen salaketa bertan behera utzi zuten. Egun Historia irakaslea da Donostiako Ikastetxe batean..

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

1979DonostiaGipuzkoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kaskabeltz txikiSabindarren euskara garbiaHernán CortésKatixa AgirreHerri BatasunaGymnopus ociorBernardo AtxagaKortatuBiotopoMediaWikiMakina birtualSaregileakBerezko hazkundeBilintxMaría Teresa Mirabal1992ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaConcha Murgia EgañaTartaloArnas-aparatuLurrikaraLiztor asiarSan MamesMetal AroaBartzelonaPedro Miguel EtxenikeOtxandioko bonbardaketaTrikuharriZozoEstropadaZergatik panpoxUztarriaPoliedroAleksandra KosteniukUrretxuAzaleraJava (programazio-lengoaia)Antzinako EgiptoAntzinako ErromaEz Dok AmairuLea-ArtibaiJulen AlberdiLaminaKoloreBartolomé de las CasasBlogKorrikaEguzki-energiaUltimate frisbeeBigarren Mundu GerraIgor OyonoGallartaNederlanderaEuskal PizkundeaSanta Teresa basilika (Lisieux)2024Real SociedadTolosaMesopotamiaTaigaPlasma (fisika)Euzko Alderdi JeltzaleaElgorriProletarioen diktaduraTxinatar urteberri-egunJosu Estarrona ElizondoGreziaLaudioUbideNiloAhabi gorriJose Antonio Ardanza🡆 More