Guizhou

Guizhou (贵州 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da.

Probintziak 176.100 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 39.040.000 biztanle bizi ziren bertan. probintziako hiriburua Guiyang da.

Guizhou (贵州)
Guìzhōu Shěng
Guizhou Txinako Herri Errepublika
Guizhou
Administrazioa
EstatuaGuizhou Txina
Izen ofiziala贵州省
贵州省
ISO 3166-2CN-GZ
HiriburuaGuiyang
GobernuburuaLi Bingjun (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak26°48′N 106°48′E / 26.8°N 106.8°E / 26.8; 106.8
Guizhou
Azalera176,100 km²
MugakideakSichuan, Yunnan, Guangxi, Hunan eta Chongqing
Punturik altuenaJiucaiping (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria38.562.148 (2020ko azaroaren 1a)
Guizhou2.762.148 (2018)
Dentsitatea222 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaLin Shusen
EtniakHan %62
Miao %12
Buyi %8
Besteak %18
Ordu eremuaUTC+08:00
www.guizhou.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Guizhou 
Buyei etniaren Shitou herrixka, Guizhou mendebaldean.

Guizhouk Sichuan probintzia eta Chongqingeko udaltasunarekin egiten du muga iparraldean, Yunnan probintziarekin mendebaldean, Guangxi probintziarekin hegoaldean, eta Hunan probintziarekin ekialdean.

Probintzia menditsua da, baina ekialde eta hegoaldeko guneak nahiko lauak dira. Probintziarekin mendebaldeko zatia Yunnan-Guizhou lautadaren zati da. Probintziako hiririk garrantzitsuenak Anshun, Kaili, Zunyi, Duyun, Liupanshui eta Qingzhen dira. XX. mendearen amaieran, probintziaren erliebe zaila dela eta, herri askok ez zuten errepiderik oraindik.

Erliebe menditsua izateaz gain, kobazulo ugari aurki daitezke probintziaren mendebaldean, Longgong kobazulo sarea esaterako probintziako garrantzitsuenetakoa da.

Klima

Guizhou Txinako Herri Errepublikako probintziarik euritsuenetakoa da, urteroko egun euritsuak gunerik menditsuenetan 270 baino gehiago dira. Batez-besteko tenperatura 10 eta 20 gradu bitartekoa da urtarrilean, eta 17 eta 28 gradu artekoa uztailean.

Euria urte osoan zehar jausten den arren (2.000mm inguru), prezipitazioen erdia baino gehiago ekaina eta iraila bitartean jausten da, Asia hegoaldeko montzoiarekin batera.

Banaketa administratiboa

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
Guizhou 
1 Bijie 毕节地区 Bìjíe Dìqū Prefektura
2 Zunyi 遵义市 Zūnyì Shì Prefektura mailako hiria
3 Tongren 铜仁地区 Tóngrén Dìqū Prefektura
4 Liupanshui 六盘水市 Liùpánshuǐ Shì Prefektura mailako hiria
5 Anshun 安顺市 Ānshùn Shì Prefektura mailako hiria
6 Guiyang 贵阳市 Guìyáng Shì Prefektura mailako hiria
7 Qianxinan (Buyei eta Miao) 黔西南布依族苗族自治州 Qiánxī'nán Bùyīzú
Miáozú Zìzhìzhōu
Prefektura autonomoa
8 Qiannan (Buyei eta Miao) 黔南布依族苗族自治州 Qiánnán Bùyīzú
Miáozú Zìzhìzhōu
Prefektura autonomoa
9 Qiandongnan (Miao eta Dong) 黔东南苗族侗族自治州 Qiándōngnán Miáozú
Dòngzú Zìzhìzhōu
Prefektura autonomoa

Politika

Guizhou probintziako gobernadorea Lin Shusen da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Shi Zongyuan da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
GUIZHOU
Anshun ZUAS AVA Anshun Aireportua
Guiyang ZUGY KWE Guiyang Longdongbao Aireportua
Liping Hiria HZH Liping Aireportua
Tongren ZUTR TEN Tongren Daxing Aireportua
Xingyi ACX Xingyi Aireportua
Zunyi ZUZY ZYI Zunyi Aireportua

Kanpo estekak


Guizhou  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Guizhou Inguru naturala eta kokapenaGuizhou Banaketa administratiboaGuizhou PolitikaGuizhou GarraioaGuizhou Kanpo estekakGuizhou2004GuiyangTxinako Herri ErrepublikaTxinera sinplifikatu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Estatu IslamikoaMiguel ServetSan Kristobal gotorlekuko ihesaPello OtxandianoKutsaduraTeokraziaElhuyar HiztegiaGabriel ArestiAma (eskultura multzoa)BetSugegorriHipatia AlexandriakoaAsokaKortatuNøgen (musika taldea)MateriaNegu Gorriak2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEnergia ez berriztagarriDonejakue bideaSchool Ties2003BrasilGerra HotzaNarrastiAralarko MalloakLionel MessiJúcarSantiago Abascal CondeJose Maria ArizmendiarrietaAzaleraEsklabotzaFinlandiaGuadianaApirilaren 21RIP (musika taldea)Joselu AnayakPablo PicassoAsurnasirpal II.aGure AitaAtaunArtropodoArraia-MaeztuBiosfera erreserbaAutonomia erkidegoAxolotUgalketaDueroValderejoko natura parkeaXIX. mendeaBarne produktu gordinNafarroa BehereaOndarroaTrebiñuMarizuloEstatistikaIpar Korea2024BakterioEuzko Alderdi JeltzaleaIratiLehen hizkuntzaArmistizioLehoiLaskorain Ikastola1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak🡆 More