Goi-Ordoki

Goi-ordoki edo goi-lautada eskualde geografiko lau, zabal eta garaia da, hau da, ordoki edo zabaldi garaia.

Bertan ibaiek beheragune edo haranak sortzen dituzte.

Goi-Ordoki
Roraima goi-ordokia, Venezuela
Goi-Ordoki
Albion goi-ordokia Ferrassières inguruan, Vaucluse, Drôme eta Proventza Garaiko Alpeak departamenduetan..

Goi-ordokien mugak garaiera aldaketez osatuta daude, hots, mendiz edo amildegiz.

Ezaugarriak

Goi-ordokiek hainbat ezaugarri dituzte:

  • garaiera erlatiboa
  • inklinazioa
  • sare hidrografikoa
  • haranak
  • isurialdeak

Motak

Ezaugarrien arabera, hiru goi-ordoki mota bereiz daitezke:

  • Tabularra: azalera laua, haran gutxikoa.
  • Uhindua: haranek goi-ordokia zulatzen dute, ibai nagusia sortzeko batzen direnak.
  • Ebakia: higadura handia jasan duena, haran ugari eta hurbilek goi-ordokia zulatzen dute.

Sorrera

Goi-ordokiek eratze mota desberdinak izaten dituzte, bai plaka tektonikoen igoeragatik, bai inguruko lurren higaduragatik.

Itsaspeko goi-ordokiak ere badira, batzuetan urazal gaineko ordokien hondoratzetik sortuak. Adibidez, Seychelleak uharteak kontinentetik banandu eta urperatu zen ordoki edo plataforma batean daude,.

Adibideak

Munduko goi-ordoki garaiena eta zabalena Tibeteko Chang Tang da, munduko sabaia izenez ezaguna, oraindik eratzen ari dena Indo-Australiar eta Eurasiar plaken talkak bere hartan baitirau. Bigarrena Andeetako goi-ordokia edo altiplanoa da, 3600-4000 m garai. Bertan Titikaka aintzira dago.

Espainian Erdialdeko Goi-Ordokiak (Meseta Central izenekoa) herrialde hartako erdialde osoa harten du, batez besteko 600-700 metroko garaieran, eta ia guztiz mendilerroz inguratua.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Goi-Ordoki EzaugarriakGoi-Ordoki MotakGoi-Ordoki SorreraGoi-Ordoki AdibideakGoi-Ordoki Ikus, gaineraGoi-Ordoki Kanpo estekakGoi-OrdokiGeografiaIbaiOrdoki

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ONURAZatiki (matematika)HaurdunaldiTrapezio2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakBiarritzKapitalismoEnaraOzono geruzaAntzinako EgiptoLatasa eta Luxiaren arteko aizkora apustuaMendebaldeko SaharaIzen-sintagmaKatuAnfibioAlemaniaSubstantzia (argipena)SantimamiñeJude BellinghamDiana UrreaDeiaSkaMarie CurieFreddie MercuryMiguel ServetKristal hautsien gaua2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak3x3 saskibaloiaIrulegiko EskuaAletta BezuidenhoutOnintza EnbeitaBizenta MogelIñigo UrkulluErrepublikaEstatu islamikoInstagramTrebiñuGamelanAida Fernández RíosErromaBarrokoaGoienaIbrahima BaldeAthleticJohannes GutenbergGernika-LumoTxekiaCarles PuigdemontAntzinaroko Olinpiar JokoakDurangoko bonbardaketaItxaso AtutxaKirmen UribeGure AitaMiguel de CervantesConnopus acervatusFutbol amerikarraAzalaApirilaren 23ArtropodoIpar KoreaNazionalismo1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakUsain BoltLehen sektore🡆 More