Gartxot, konkista aitzineko konkista 2011.
urtean Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak eginiko animaziozko filma da. Urmenetaren izen bereko komikian oinarrituta, era berean, komikia Arturo Kanpionek 1917an idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburuan oinarrituta zegoen.
Gartxot, konkista aitzineko konkista | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Gartxot, konkista aitzineko konkista |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Asisko Urmeneta Juanjo Elordi (en) |
Gidoigilea(k) | Asisko Urmeneta |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Benito Lertxundi |
gartxotfilma.com | |
Filmean zehar entzun daitekeen musika Benito Lertxundi abeslariarena da.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Gartxot Itzaltzuko bardoa da. Orreagako abade berriak gogokoa ez duenez, deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak Mikelot.
Filmean Itzaltzun XII. mendean hitz egin zitekeen euskalkiaren kutsua zuen hizkera bat erabili zuten. Komikian, zaraitzuera erabili zuen Urmenetak baina filmerako euskalki sorberri bat asmatu zuten: oraingo denboretatik, ekialdeko bortuetako dialekto bat "asmatu" zuten. Aktore gehienak zuberotarrak izanik, askatasuna eman zieten testuak irakurtzerakoan. Hala ere, arau zorrotz batzuk jarri zituzten: ü kendu, r hegoaldean bezala markatu eta h ahoskatu. Ibar horietako honki Zuberoan bizirik dagoena mantendu zuten, baina j esaterakoan Zuberoako ahoskera hobetsi zuten bertako x-ren gainetik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gartxot, konkista aitzineko konkista, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.