Estrategia Joko Abstrakto

Estrategia joko abstraktoa giroturik ez dagoen estrategia joko bat da.

Estrategia terminoak jokoaren azken emaitza (nork irabazten duen eta, balitz, zenbat) batik bat jokalariek hartutako erabakien mendean dagoela adierazten du, zoriaren eragin nabarmenik gabe. Abstrakto terminoak, berriz, jokoa gai baten inguruan giroturik ez dagoela adierazten du. Gainera, erregela sinpleak izaten dituzte, baina aldi berean konplexutasun handiko jokoak dira, trebetasunez jokatzeko jokalariei adimen handia eskatzen diena. Abstraktoak izanda jokatu ahal izateko elementu gehigarririk gaineratzen ez dutenez, jokoen azterketa matematikorako aukeratzen diren jokoak dira, joko-teoriaren baitan hain zuzen. Joko hauen azterketa matematikoan, gainera, konbinatoria erabili ohi da, jokalarien estrategiak konbinatuz sor daitezkeen aukera kopuru handia aztertzeko.

Estrategia Joko Abstrakto
Mancala Afrikan jatorria duen estrategia joko abstraktoa da, txandaka piezak zulo batetik bestera eramatean datzana.

Horrela, xakea, go eta hex jokoak estrategia joko abstraktoen adibideak dira. Dadoekin jolasten diren jokoak eta partxisa, adibidez, joko abstraktoak dira, baina ez dira estrategikoak, zoriak eragin handia duelako. Bi edo lagun gehiagoren artean jokatzen diren bideo-joko gehienak, berriz, estrategia dute osagai nagusi, baina ez dira abstraktoak, gehienetan giro batean murgildurik (gerra, fantasiazko munduak eta abar) jokatzen baitute jokalariek.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

EstrategiaJoko-teoriaKonbinatoriaZori

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HigrometroAntzinaroaAntzinako GreziaBizkarsoroLurraren mugimenduakBaginaFrantziako IraultzaArotzaren eskuakAngelu (geometria)Abbadiaren sekretuaIndustrializazioa Euskal HerrianLionel MessiNora ez dakizun horiMetal AroaNarrastiOtxandioGiltzurrunEtengailuMaitasunAthleticen gabarraSimone de BeauvoirErraboilCarles PuigdemontEuskal mitologia2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEnergia hidraulikoUnai SimónGarapen Jasangarrirako HelburuakElbira ZipitriaBizenta MogelIruñeaTartaloItsasmuseum BilbaoBeasainEsti VivancoMonarkiaInperioEuskadi Ta AskatasunaOlagarroPirritx, Porrotx eta MariMototsIon AnsaSu Ta GarDigestio aparatuaren fisiologiaEuskal Herriko musikaBilboMiguel de CervantesZuberoaItziar EgurenCitroën DSIzarren hautsaGametoAro ModernoaZumaiaEguzki-sistemaFrederick Winslow TaylorDoctor DeseoGuruinXerxes I.aAireontziElezaharGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaFutbolGernikako ArbolaArnas-aparatuXabat GalletebeitiaProtistoNerbio-sistemaFestina auziaEkain (leizea)Europar BatasunaMiñanAro GaraikideaPretty Woman🡆 More