Corazón Aquino: Filipinar politikaria

Corazón Aquino (ezkongabetan Cojuangco; izengoitia: Cory; Manila, 1933ko urtarrilaren 25a - Makati, 2009ko abuztuaren 1a) filipinar politikaria izan zen, Benigno Aquinoren emaztea.

Corazón Aquino
Corazón Aquino: Filipinar politikaria
Corazón Aquino: Filipinar politikaria
11. Filipinetako presidente

1986ko otsailaren 25a - 1992ko ekainaren 30a
Ferdinand E. E. Marcos - Fidel Ramos
Bizitza
JaiotzaPaniqui, 1933ko urtarrilaren 25a
HerrialdeaCorazón Aquino: Filipinar politikaria Filipinak
Lehen hizkuntzatagaloa
HeriotzaMakati, 2009ko abuztuaren 1a (76 urte)
Hobiratze lekuaManila Memorial Park Sucat (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
AitaJosé Cojuangco
AmaDemetria Sumulong
Ezkontidea(k)Benigno Aquino, Jr.
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSt. Scholastica's College
Far Eastern University (en) Itzuli
College of Mount Saint Vincent (en) Itzuli
Ateneo de Manila University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
tagaloa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaLiberal Party of the Philippines (en) Itzuli

coryaquino.ph
Musicbrainz: 55711d42-3d3a-4c61-aa7b-7340b9358db2 Find a Grave: 40109083 Edit the value on Wikidata
Corazón Aquino: Filipinar politikaria

Biografia

Corazón Cojuangco Manilan jaio zen, Filipinetako familia aberatsenetako batean: Tarlac probintziako Cojuangco boteretsuak. Bere amaren familia ere, Sumulong familia, Rizal probintziako familia politiko batekoak ziren halaber, eragin handikoak.

Beraz, familia pribilegiatu batean hazi zen, eta atzerrira bidali zuten ikastera, AEBetara. Filadelfiako Ravenhill Academy-n, New Yorkeko Notre Dame Convent School-en eta New Yorkeko College of Mount Saint Vincent-en Matematika ikasi zuen eta frantseseko titulu batekin graduatu zen 1953an.

Filipinetara itzuli zen zuzenbidea ikastera Far Eastern University-n, baina 1955ean Benigno Ninoy Aquinorekin ezkondu zen, 22 urte zituela, Tarlac probintzian Concepcioneko alkate hautatu berria zenarekin. Bost seme-alaba izan zituzten: seme bat, Benigno III.a (gerora Filipinetako Presidente aukeratua), eta lau alaba, Maria Elena, Aurora Corazón, Victoria Eliza eta Kristina Bernadette. Benigno Aquino gobernadore eta senatari hautatu zuten, baina atxilotu, hiltzera kondenatu eta Marcosen erregimenak erbesteratu egin zuen 1980an, eta harekin joan zen Corazón emaztea.

Benigno Aquinok itzultzea erabaki zuen 1983an, eta abuztuaren 21ean, Manilako Nazioarteko Aireportuko asfalto berean lur hartu zuenean hil egin zuten. 21. mendean, aireportuak bertan eraildakoaren izena darama. Corazon AEBetan zen hilketa gertatu zenean, ez zen senarraren hegazkinean joan, baina hiru egun beranduago itzuli zenean, Benignoren omenezko hileta publikoan nabarmen agertu zen, bi milioi lagunekin batera, sekula Filipinetan ikusitako dolu-ekintza eta ekitaldi politiko handienean.

Geroago, Ninoyren lagunek eta aldekoek Laban koalizioko buru gisa politikan sartzeko konbentzitu zuten Corazon.

1985eko azaroan Ferdinand Marcos lehendakari diktadoreak presidentziarako hauteskundeak iragarri zituen 1986ko otsailerako, eta azkar batean oposizioko buru aurkeztu zen Corazon Aquino. 1986ko otsaileko bozketan botere ofizialak Marcos eman zuen garailetzat, baina oposizioak iruzurra salatu zuen, eta protesta gogorak egon ziren. Presioa handitu zen Marcosen kontra, eta prest zeukan botere-hartzeko zeremoniari uko eginez, ihes egin zuen bere aliatuek huts egin ziotenean. Aquino bilakatu zen lehendakari horrela.

Filipinetako lehendakaria izan zen 1986-1992 urteetan. Lehendakari izan zen urteetan, aurkariak izan zituen armadaren barruan, komunistak etengabe matxinatu ziren, eta arazo ekonomiko larriak izan zituen. 1992ko hauteskundeetan, bere lehendakariorde Fidel Ramos jenerala, 7 estatu-kolpetan defenditu izan zuena, babestu zuen lehendakaritzarako.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

19332009Abuztuaren 1FilipinakManilaPolitikariUrtarrilaren 25

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Koldo Garcia EtxebarriaJohn Fitzgerald KennedySonia GonzalezAutotrofoJose Migel BarandiaranGreziaBeltxargen aintziraSopuertaAro ModernoaUnibertsoaErnalketa1993ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaReal SociedadFermin Muguruza2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGasteizko gaztetxeaNagore AranburuJava (programazio-lengoaia)BaserriErrusiaIkastolaETB 1LandareHaikuHertzainakUrLaminaAsia Hego Ekialdeko Tratatuaren ErakundeaHarri-orri-arBilintx2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakJon Hernández2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskarazko Wikipedia (webgunea)Berlingo harresiaAntzinaroaKaskabeltz txikiHans Christian AndersenIlargiaJurgi KapadoziakoaVictoria KentHistoriaurreaIzar-malkoakPianoErromaOiartzunBurunda Txirrindulari ElkarteaOndarroaOrioOiloWilliam ShakespeareZirku (Antzinako Erroma)2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakMikel AnteroTxirrindularitzaJaiotza-tasaDiruPako AristiOkil handiFrantziako IraultzaLurrikaraAbraham LincolnDeustuko UnibertsitateaMariEnergia geotermikoMarte2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakUraren zikloaFranz LisztDurangoko bonbardaketa🡆 More