Arriasgoiti: Nafarroa Garaiko udalerri zaharra eta ibarra

Arriasgoiti Euskal Herriko udalerri zaharra eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta.

Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 29,2 kilometrora. Altuera 525 eta 1029 metro artekoa da, eta 23,45 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 53 biztanle zituen.

Arriasgoiti
Arriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia
Arriasgoiti bandera
Bandera

Arriasgoiti armarria
Armarria


Kokapena
HerrialdeaArriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia Euskal Herria
LurraldeaArriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia Nafarroa Garaia
MerindadeaArriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia Zangoza
EskualdeaPirinioaurrea
Administrazioa
EstatuaArriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia Espainia
ErkidegoaArriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaIrati
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Izen ofizialaArriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia Arriasgoiti
Posta kodea31485
Ibartarraarriasgoitiar
Geografia
Koordenatuak42°51′24″N 1°27′30″W / 42.85657169°N 1.45824976°W / 42.85657169; -1.45824976
Azalera23,45 km²
Garaiera525-1029 metro
Distantzia29,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria53 (2021: Arriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia 0)
Dentsitatea2,26 biztanle/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak% 20,60 (2018: Arriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia %9,98)

Bertako biztanleak arriasgoitiarrak dira. Ibarburua Zuntzarren herria da.

1943tik Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian dago, ondoko Lizoainibar ibarrekin batera.

Izena

Arriasgoiti toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Arrascoyti (1366)
  • Arriascoyti (1366)
  • Arriasguoyti (1366)
  • Arriasquoyti (1366)
  • Val de Arriasgoiti (1534)
  • Valle de Arriasgoiti (1800)
  • Arriasgoiti (1802)
  • Arriasgoiti (1829)
  • Arriasgoiti (1974)
  • Arriasgoiti (1996)

Etimologia

Arriasgoiti toponimoari buruz esan daiteke lekuizena euskaratik datorrela, goiti atzizkiak "garaia" esan nahi baitu. Lehen terminoa ilunagoa da. Arriasgoiti Lizoainibar baino garaiagoa da eta Erroibaiaren ibilbidean zehar dago; agian hortik dator izena (Erro > Arro > Arri > Arria?).

Ezaugarriak

Armarria

Arriasgoitiko armarriak Zuntzarren ibarburuko armarria da eta honako blasoi hau du:

« Hondo gorri batez eta aurrean dorre batez osatuta dago, arku batekin azpian »

Bandera

Arriasgoitiko banderak Arriasgoitiko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

Pirinioa eta Pirinioaurrearen artean kokatua, trazadura irregular eta bihurgunetsu baten bidez konektatzen ditu bi sistemak. Erroibaiak ibarra sortu zuen.

Mugakideak

Ingurune naturala eta klima

Arriasgoiti Pirinioen (Erroibar) eta Pirinioaurrearen (Lizoainibar) arteko trantsizio-ibarra da, haitzarte estuak eta desnibel nabarmenak dituena. Ibaia zeharkatzen du Erroibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.

Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Estazio meteorologikoak

Arriasgoitin dagoen Zalba herrian, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.

  Arriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia    Datu klimatikoak (Zalba, 1993-2020)   Arriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.0 25.0 28.0 31.0 38.5 37.5 39.6 35.0 29.2 22.0 17.2 39.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.1 9.3 12.5 15.6 19.1 24.3 27.1 27.3 23.4 18.4 11.7 8.6 17.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 4.9 7.6 10.6 13.7 18.1 20.5 20.4 17.2 13.2 7.9 4.8 12.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.7 5.6 8.3 11.9 13.9 13.5 10.9 8.1 4.1 1.1 6.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -4.5 -2.2 0.6 2.6 6.8 9.3 8.5 5.3 1.0 -2.3 -4.1 -4.6
Batez besteko prezipitazioa (mm) 118.8 100.2 94.8 92.3 74.5 54.9 38.4 39.6 64.7 80.1 121.0 108.5 987.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 2.3 45.7 63.6 62.8 50.0 81.8 72.9 74.0 64.0 74.8 47.8 95.5 95.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15.1 13.9 13.1 14.3 12.8 7.9 6.1 6.3 8.6 11.9 15.7 15.0 140.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.7 4.4 2.4 0.9 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.6 2.6 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

Arriasgoitiko herrien mapa

Arriasgoitik 3 leku ditu:

Bestalde, etxalde bat da ibarran.

Gainera, ibarran 7 herri hustu daude:

Arriasgoiti ibarreko herriak

Historia

Ez dago argi ibarra noiz sortu ziren, baina Burdin Aroaren amaierako aztarna ugari aurkitu dira Lizoainibarren. Aro honetako aztarna arkeologiko batzuk daude Muru herri hustuan, Lizoaingo hego-ekialdean dagoen muino batean. Bertan, tornuan egindako ontzien zatiak aurkitu ziren, K. a. 800. urtetik kokaleku bat zegoela baieztatzen dutenak.

Gainera, Erroibar (Errotaldeko leizea, Loizun) eta Eguesibar (Urriko herria, Eguesen) inguruetan ere badira Burdin Aroko historiaurreko aztarnak. Loizuren kasuan, halaber, Nafarroako gizaki zaharrago baten hezurrak daude, 11 700 urte lehenagokoak: Loizuko gizona.

XIX. mendearen lehen erdira arte, ibarreko diputatu bat aukeratzen zuten guztien artean, eta, gainera, herri bakoitzak bere justizia zuen; Aginaga herriko administrazioa bakarrik zen berezia, jaurerriak zelako. 1835-1845eko udal-erreformekin, Arriasgoiti zuzenbide komuneko udala bihurtu zen. Bertako udal-batzarra egun horretan egiten zen Zuntzarrenen.

XIX. mendearen erdialdean, Galdurotz eta Amokain Nafarroako Foru Aldundiaren aurreko prozesu batean murgilduta zeuden, Artzibarren banandu eta Arriasgoitin eta Eguesibarren sartzeko, hurrenez hurren. Galdurotz eta Amokain eta Artzibarreko gainerako herrien artean "Arriasgoiti jarria izateagatik" egiten zutela argudiatu zuten. Bereizketa XIX. mendearen amaieran gertatu zen azkenean, eta Galdurotz Arriasgoitiko zati bihurtu zen.

1953an, Erro-Arriasgoiti errepidean, Zuntzarrendik igarotzean, hormigoizko zubi bat eraiki zen Erroibaiaren gainean, ibarra isolatzeko.

Ibarra abeltzaintzatik eta nekazaritzatik bizi zen, baina baldintza naturalak ez ziren egokiak bi landa-jarduera horietan (orografia malkartsua eta estua). Hori dela eta, Nafarroa Garaia industrializatu zenean, landa-eremuko exodo handi baten mende geratu zen, eta guztiak jenderik gabe geratu ziren, hiru herri izan ezik: Urritzelki, Zalba eta Zuntzarren. Horrela, 1943an, 116 biztanlerekin, Arriasgoiti udalerria Lizoainibarrekoak xurgatu zuen, eta Lizoainibarran integratu zen.

Demografia

2021 urteko erroldaren arabera 53 biztanle zituen Arriasgoitik.

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
363 366 358 324 344 321 342 312 232 167 116 95 82 46 42 41 39 37 53
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Arriasgoitiko leku eta etxaldeetako biztanleriaren banaketa 2020an
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Politika

Arriasgoiti ez da udalerri independente gisa eratzen, Lizoainibar-Arriasgoitin baizik. Hori dela eta, ez du udal propiorik eta erabaki guztiak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren menpe daude. Gainera, herriek ere ez dute erabakitzeko ahalmenik, kontzeju izaera 1973an kendu baitzitzaien, populazio murritzegia zutelako.

Hala ere, eta betebeharretatik kanpo, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, sei zinegotziez gain, leku bakoitzak udaletxean ordezkari bat izendatzea aurreikusten du. Arriasgoitin, hauek dira:

Garraioa

Gaur egun, Arriasgoitik ez du garraio publikoko zerbitzurik.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «artzibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arriasgoitiko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin.

Koldo Zuazok, 2010ean, Arriasgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Artzibarrera azpieuskalkian (Arriasgoitiko aldaera). Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Arriasgoitiko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Arriasgoiti: Izena, Ezaugarriak, Geografia 
Zuntzarrengo Armagintzako Kaporalgo jauregia

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Arriasgoiti IzenaArriasgoiti EzaugarriakArriasgoiti GeografiaArriasgoiti BanaketaArriasgoiti HistoriaArriasgoiti DemografiaArriasgoiti EkonomiaArriasgoiti PolitikaArriasgoiti GarraioaArriasgoiti KulturaArriasgoiti Ondasun nabarmenakArriasgoiti IrudiakArriasgoiti OharrakArriasgoiti ErreferentziakArriasgoiti Ikus, gaineraArriasgoiti Kanpo estekakArriasgoitiEuskal HerriaIruñeaNafarroa GaraiaPirinioaurrea (eskualdea)Zangozako merindadea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OrdenagailuVietnamBasaltoArgia (aldizkaria)HuronXVideosPello ReparazZaldiLeonardo da VinciSilizioJosu Zabala SalegiSebastian MendiburuIdoia AsurmendiDonemiliagako goldeaAlfabetatzeVicente LarreaLuís TosarYavor HristovToti Martinez de LezeaNatalia TenaEnergia berriztagarriAne ElordiSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaEuskaltelGotzone SagarduiGiza zakilMalala YousafzaiImanol PradalesMaiatzaren 10Julian Elorza GorosabelParisGoogleAngkor WatAinhoa EtxebarriaEuskal Herriko kastroakFamke JanssenElkar (argitaletxea)P vs NP problemaWiki FundazioaArritxu IribarAlokutiboBisurteBaltimoreMaiatzaren 21870Atleta-oinYiddishDresdenen bonbardaketaCarrizosaAnje DuhaldeBizkaiaNerbio-sistemaAltsasuMaiatzaren 17Aitor ServierUrrezko Globo SariakOñatiko UnibertsitateaBrestJaioberriaren arnas distresaren sindromeFrantziaMolotx2017FelazioIñigo Aranbarri (aktorea)Patxi ZubizarretaBULEGO (musika taldea)HarriGadget inspektoreaGabriel ArestiLehoiZelula mintz🡆 More