Astrologia Aries

Aries, halaber Aharia, astrologian, zodiakoko lehenengo zeinua da.

Berpizkundea sinbolizatzen du eta bere irudiak ahariaren adarrak irudikatzen ditu. Leo eta Sagitariorekin batera sua elementuari dagokio. Marte planetak zuzentzen du eta bere aurre aurreko zeinua Libra da.

Astrologia Aries
Zodiakoko lehenengo zeinua
    Artikulu hau Zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aries».
Astrologia Aries
Ahariaren irudia.

Zeinu hau irudikatzeko erabiltzen den irudia, Frixok eta Helek Kolkidara heltzeko erabili zuten ahariaren irudia dela esan ohi da. Geroago Jainkoaren bildotsa dela esan da. Zeinu hau Marte planetak zuzentzen du. Erromatarren Marte jainkotik edo grekoen Ares jainkotik hartzen du izena.

Bi jaiotza-tarte banatzen dira zeinu honen azpian jaiotzen direnen artean:

  • Tropikoak: martxoak 21etik - apirilak 20ra
  • Sideralak: apirilaren 14tik - maiatzaren 14ra

Hau da, Ariesen aldi tropikalak dirauen bitartean jaiotzen denak jaiotze-eguzkia zeinu honetan kokatuta izango du. Jaiotzean kokapen hori dutenak ariano bezala ezagutzen dira.

Zeinu Kardinalak

Zeinu hau Zeinu Kadinalak izeneko taldekoa da. Zodiakoko zirkuluan ekinokzio eta solstizio bezala ezagutzen diren lau puntuen muturretan dauden zeinuak dira. Lau dira Zeinu Kardinalak: Aries, Cancer, Libra eta Capricornus.

Ekinokzio, poloetan ezik, beste munduko leku guztietan egunak gauak beste irauten duen urteko uneari esaten zaio. Urtean bitan gertatzen da: martxoaren 20 edo 21ean eta irailaren 22 edo 23an. Egun horiek direla eta Aries eta Libra Ekinokzioarekin lotzen dira.

Solstizioak, eguzkiak kokapen boreal edo hegoaldeko kokapen altuenak lortzen dituen uneak dira. Ipar hemisferioko udako solstizioan eguzkiak zenita eguerdian harrapatzen du Cancerren tropikoaren gainean. Bi aldiz gertatzen da urtean: ekainak 20 eta 21ean edo abenduak 22 eta 23an. Egun horiek direla eta Cancer eta Capricornus Solstizioarekin lotzen dira.

Kanpo estekak


Tags:

LeoLibraMarteSagittarius

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Claudio MonteverdiSaregileakJanari transgenikoBasajaunAditz trinkoOrioko baleariFermin MuguruzaUraren zikloaIsaac NewtonThe Matrix1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDiruGure AitaJava (programazio-lengoaia)JazzSorgin-orratzMetabolismoNazio Batuen ErakundeaGipuzkoako Foru AldundiaArt NouveauEskusoinu txikiKardaberaJurgi KapadoziakoaEuskararen bilakaera XX eta XXI. mendeetanUnibertsoaPertsona Fisikoen Errentaren gaineko ZergaHondartza2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDurangoko bonbardaketaGeiger-Marsden saiakuntzaBolumen (espazioa)InauteriEzteiBizkaiaJoanes LeizarragaGonzalo BoyeZizareProbintziaJeanne DeroinIpar Euskal HerriaAzalaTaigaEutrofizazioModus Operandi (musika taldea)Erresilientzia (psikologia)BiodibertsitateNerea IbarzabalKirmen UribeLurrikaraAndoni AizpuruTaula periodikoaBartzelonaEuskal Herriko geologiaIndustria IraultzaHarkaitz-zozo urdinKaze (MC)MarteEnergia ez berriztagarriGymnopus ociorUgaztunErdi AroaAnimaliaKolonizazioEuskal Herriko klimaKoebaluazioVirgilioWikipediaRafael NadalEuskal Herriko sukaldaritzaKate trofikoUhalde-enara🡆 More