Andres Alberdi: Euskal hizkuntzalari eta euskaltzaina

Andres Alberdi Gorostiaga (Getaria, 1953ko irailaren 9a) euskal hizkuntzalari eta euskaltzaina da.

Filosofian lizentziaduna. Irakaskuntzan aritua 38 urtean. Lehenengo, Elgoibarko Ikastolan; ondoren, Elgoibarko Institutuan, eta bertan, Euskara eta Literaturako katedraduna 1982tik, harik eta 2011n erretiroa hartu zuen arte.

Andres Alberdi
Bizitza
JaiotzaGetaria1953ko irailaren 9a (70 urte)
HerrialdeaAndres Alberdi: Euskal hizkuntzalari eta euskaltzaina Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
KidetzaEuskaltzaindia

Bakarka zein elkarlanean, 1986tik, DBHko eta Batxilergoko Euskara eta Literaturako hogeitik gora ikasliburu eta gramatikaren egilea da. 1986-1990 bitartean, EGAko aztertzaile-taldeko kide, eta, 1988-1990 urteetan, Azterketa Batzorde Ofizialeko zuzendaritza-kidea, Gipuzkoako arduradun akademiko gisa. 1991-1992 ikasturtetik 2011ra arte, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko EIMA Programan aritua.

2007tik, Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko lantaldeko partaide da. 2014tik, Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburuko batzordeburu, eta batzorde horrek 2018an paraturiko Euskara Batuaren Eskuliburuaren (2018) prestatzaile eta egilea. 2022tik, Morfosintaxiaren Estandarizazioko batzorde ahaldunduko idazkaria da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2018an.

2022ko azaroaren 26an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Andres Alberdi eta 2023ko azaroaren 25ean irakurri zuen sarrera-hitzaldia, Getariako udaletxean.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Euskara Batuaren Eskuliburua (2018, Euskaltzaindia).
  • Manuel Larramendi. (1990, Eusko Jaurlaritza. Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Bidegileak bilduma).
  • Agustin P. Iturriaga (1990, Eusko Jaurlaritza. Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Bidegileak bilduma).
  • Oinarrizko gramatika (2008, Donostia: Elkar).
  • Ahoskera (2014, Gasteiz: EIMA. Eusko Jaurlaritza).

Kanpo estekak

Tags:

195319822011ElgoibarFilologiaFilosofiaGetaria (Gipuzkoa)Irailaren 9IrakaskuntzaKatedradunZerrenda:Euskaltzainak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EaAmany Al-Ali2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEusko AlkartasunaJoseba SarrionandiaAmorebieta Kirol Elkartea 2023-2024NeolitoaWikiMetal AroaSabin EtxeaMertxe RodriguezAutonomia erkidegoJoxe Mari AgirretxeTxoria txoriAzpeitiaDonostiaNeomakUgaitz MugertzaGerra HotzaVesna VulovicNikolas KopernikoGernika-LumoManuel LarramendiNafarroako ErresumaAlison DoodyLaboral KutxaZutik (alderdia)Aiora ZulaikaMikroskopioLeitzaEuskal Herriko kastroakTxantxangorriSanturtziLegamiaAs (egunkaria)GuardiaJulen AlberdiAtharratze-SorholüzeFelazioHerri BatasunaHizkuntza ofizialKartiniTxikipediaAinhoa GoikoetxeaMañuetaPalindromoTransportes PESASobietar Errepublika Sozialisten BatasunaArmiñonTarragonako Castell txapelketa2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal HerrianBiarritzBurguGreziar mitologiaTriangelu angeluzuzenBizkaiaErrenteriaFazialItxaso AtutxaMiñanRebeka UberaBermeo🡆 More