Kiev (ukraineraz: Київ, Kyiv, ˈkɪjiw ahoskatua; errusieraz: Киев, Kiev) Ukrainako hiriburua eta udalerririk populatuena da.
Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ˈkɪjiw ahoskatua; errusieraz: Киев, Kiev) Ukrainako hiriburua eta udalerririk populatuena da. Herrialdeko ipar-erdialdean dago, Dnieper ibaiaren bazterrean. 2011ko urtarrilaren 1ean 2.799.199 biztanle zituen.
Kiev Ekialdeko Europako industria, zientzia, irakaskuntza eta kultura gune garrantzitsuenetako bat da. Goi teknologiako industria eta unibertsitateen egoitza da, eta ospe handiko monumentu historikoak daude. Azpiegiturak eta garraio publikoa, Kieveko metroa barne, ongi garaturik daude.
Euskaraz Kiev izena arautzen du Euskaltzaindiak, baina azken urteotan maiz ikusi da Kyiv transliterazioa. Hau bereziki nabarmena izan da 2022ko Ukrainako inbasioaren ostean. Ukraineraz erabiltzen den izena Ки́їв da, estandarizatutako euskarazko ukraineraren transliterazioan Kyiv dena.
Alfabetoaren estandarizazioaren aurretik XX. mendean beste izen batzuk erabili izan dira hiria izendatzeko, hala nola Кыѣвъ, Киѣвъ, edo Кіѣвъ yat antzinako letrarekin. Ukrainera Zaharrez, XIV. eta XV. mendean erabiltzen zena, *Києвъ idatzi ohi zen, baina agertzen dira ere hainbat forma deklinatu: кїєва, Кїєвь eta Киев, кїєво edo кїєвом, києвє, Кіеве, Кїєвѣ, Києвѣ, edo Киѣве. Izena Ekialdeko Eslaviera Zaharrean Kyjevŭ (Kыѥвъ) gisa esango litzateke. Laurentiar Codexak eta Novgorodeko Kronikak Києвъ, Къıєвъ, edo Кїєвъ dakarte. Ziurrenik aitzineslavierako *Kyjevŭ gordŭ ("Kyiren gaztelua") hitzetik eratorriak izango lirateke, Kyi (errusieraz zein ukraineraz Кий idatzia) hiriaren sortzaile mitikoari erreferentzia egiten diona.
Hiriaren izen erromanizatu ofiziala Kyiv da, eta hala agertzen da legeetan eta ekimen ofizialetan. Euskaraz zein beste Europako hizkuntza askotan Kiev izena erabili da, errusieratik eratorri dena.
Hiriak beste izen batzuk izan ditu historian zehar. Eskandinaviar sagatan Kænugarðr edo Kœnugarðr gisa agertzen da, "Kievtarren hiria" esan nahi duena. Gaur egungo islandieraz ere hala deitzen zaio: Kænugarður. 930eko Kieveko gutunak, hiriko juduen komunitateak idatzitako gutun bat, קייוב׳, Qiyyōḇ izena jasotzen du. Konstantino Porfirogenitoren X. mendeko De Administrando Imperio bizantziar grezieraz Κιοάβα (Kioava) eta Κίοβα (Kiova) gisa agertzen da, eta esaten da Sambatas izena ere baduela (Σαμβατάς). Arabieraz كويابة (Kūyāba) zen Al-Istakhrirne 951eko lanean, baina Zānbat zen Ibn Rustahren arabera X. mendean. Erdi Aroko latinez Cuieva bezala agertzen da 1015eko Merseburgoren kronikan. Krimeako Tatarieraz Menkerman edo Mankerman izena ematen zitzaion XV. mendean.
Kiev Ekialdeko Europako hiririk zaharrenetako bat da. Ziur asko, V. menderako merkatal gune garrantzitsua zen. Eskandinavia eta Konstantinoplaren arteko merkatal bidean kokaturik zegoen eta khazar herriaren menpekoa izan zen. 882an Oleg Novgorodekoa, printze baregoak hartu zuen. Olegen ondorengoek bertan ezarri zuten Kieveko Rusaren (Antzinako Errusiar Estatua) hiriburua.
Rus hitzak, beraz, gerora Errusiako nazioa izendatu duena Kieven du jatorria. Rus herria bertako eslaviarren eta etorkin barego/vikingoen nahasketa da nolabait, 8. eta 9. mendeen artean gauzatua. Finlandieraz eta estonieraz Ruotsi eta Rootsi esaten diote Suediari, gertuen duten herri eskandinaviarrari. Horrekin lotura argia du Rus terminoak, uste baita fino-ugriar herriek bikingo edo eskandinabiarrak deitzeko modu batetik eratortzen dela hitza.
Erdi Aroan merkataritza eta kultura gune indartsua izan zen eta kristautasunaren kokaleku goiztiarra. Hiriak XI. mendean jo zuen goiena, izan ere Vladimir I.a Kievekoa Handiaren (980-1015 eta honen seme Jaroslav I.a Jakintsuaren (1015-1054) erregealdiak Kieven urrezko aroa suposatu zuten, kristautasun ortodoxoaren onarpena eta eslabiar hizkuntzan idatzitako lehen lege kodea ikusi zituena, Ruskaia Pravda izenekoa. Era berean, Kieveko Rusa Erdi Aroan Europan existitu zen estaturik handiena izan zen, hiritik zuzendutako erresuma bat. XII. mendearen amaieran gainbehera hasi zen. 1240an mongolek suntsitu zuten eta XIV. mendera arte Urrezko Hordaren zergapekoa izan zen.
1362an Lituaniako Dukerri Handiak Kiev eta inguruko lurraldea bereganatu zituen. 1569an Poloniar-Lituaniar Batasuna eratu zenean, Kiev Poloniako koroaren menpean gelditu zen. 1632an Kieveko Akademia sortu zenetik, hiria Ukrainako ezaguera eta ikasketa gune nagusi bihurtu zen. 1648an Bohdan Khmelnytsky buru zuten kosakoak Poloniaren aurka matxinatu ziren eta zenbait urtez Kiev ukrainar estatuaren hiriburua izan zen. 1654an, Ukrainako beste lurralde batzuekin batera, Errusiaren protektoratu bilakatu zen. Ondoren, lurralde hauek Errusiar Inperioaren parte izan ziren.
1918an, Errusiako Iraultzaren ostean, Kiev Ukrainako Herri Errepublikaren hiriburu bihurtu zen. Ondoko gerra zibilean (1918-20), Alemaniak, Armada Zuriak, Poloniak eta Armada Gorriak okupatu zuten, hurrenez hurren, hiria. 1934an Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren hiriburua Kharkivetik Kievera aldatu zen. Bigarren Mundu Gerran Hirugarren Reicharen armadak 1941eko irailaren 19tik 1943ko azaroaren 6ra okupatu zuen. 1941eko Kieveko guduan alemaniarrek 650.000 sobietar soldadu harrapatu zituzten. Gehienak ez ziren bizirik itzuli. Hiriko milaka biztanle sarraskituak izan ziren, tartean 50.000 judu. Gerra ostean, berreraikitze lanak ez ziren 1960 arte amaitu.
Sobiet Batasuna desegin zenean, 1991ko abuztuaren 24an Ukrainako parlamentuak herrialdearen Independentzia Adierazpena onartu zuen. Kiev da Ukraina independentearen hiriburua.
2022ko Ukrainako inbasio errusiarra hasi zenean, iparraldetik zutabe inbaditzaile errusiarrak hurbildu ziren Kieverantz Bielorrusitik irtenda, Dniepr ibaiaren ezker-ezkuin aldeetatik, Kiev inbasioaren helburu nagusietako bat zela agerian utziz.
Kievek klima kontinentala, uda epelekin dauka (Dfb Köppen klima sailkapenean). Uztaila da hilabeterik beroena (batez besteko tenperatura 20,5 °C) eta urtarrila hotzena (batez besteko tenperatura -3,5 °C). 1898ko abuztuan erregistratu zen tenperaturarik beroena, 39,9 °C, eta 1929ko otsailean hotzena, -32,2 °C. Urtean pilatutako prezipitazioa 619 mmkoa da.
Datu klimatikoak (Kiev) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11.1 | 17.3 | 22.4 | 30.2 | 33.6 | 35.0 | 39.4 | 39.9 | 33.8 | 29.5 | 23.2 | 14.7 | 39.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.9 | 0 | 5.6 | 14.0 | 20.7 | 23.5 | 25.6 | 24.9 | 19.0 | 12.5 | 4.9 | 0 | 12.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.5 | -3 | 1.8 | 9.3 | 15.5 | 18.5 | 20.5 | 19.7 | 14.2 | 8.4 | 1.9 | -2.3 | 8.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.8 | -5.7 | -1.4 | 5.1 | 10.8 | 14.2 | 16.1 | 15.2 | 10.2 | 4.9 | 0 | -4.6 | 4.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -31.1 | -32.2 | -24.9 | -10.4 | -2.4 | 2.4 | 5.8 | 3.3 | -2.9 | -17.8 | -21.9 | -30.0 | -32.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 36 | 39 | 36 | 46 | 57 | 82 | 72 | 61 | 58 | 40 | 48 | 44 | 619 |
Iturria: Kieveko balio klimatologikoak (Pagoda.ru.net) |
1647 | 1763 | 1835 | 1856 | 1874 | 1897 | 1914 | 1917 | 1930 | 1940 | 1943 | 1956 | 1970 | 1985 | 2000 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
15.000 | 42.000 | 36.500 | 56.000 | 127.500 | 247.700 | 626.300 | 430.500 | 578.000 | 930.000 | 180.000 | 991.000 | 1.632.000 | 2.461.000 | 2.615.300 | 2.765.500 |
Osaketa etnikoari dagokionez, 2001ean ukrainarrak %82,2 ziren, errusiarrak %13,1, juduak % 0,7, bielorrusiarrak % 0,6, poloniarrak % 0,3 eta armeniarrak % 0,2.
Kiev Ukrainako administrazio, kultura eta zientzia gune nagusia da. Ikastetxe, unibertsitate eta iker-zentru askok bertan dute egoitza, besteak beste, 1834an fundatutako Taras Shevtxenko Unibertsitate Nazionalak eta Ukrainako Zientzi Akademiak.
Industriari dagokionez, 350 enpresa handi inguru daude. Arlo garrantzitsuenak makinagintza, elikagaien prozesatzea eta kontsumo ondasunen produkzioa dira. Makinagintza-lantegiak, makineria konplexua eta doitasun tresneria ekoizten dutenak barne, garrantzi handikoak dira. Lantegi kimikoak eta argitalpen industria ere aipagarriak dira.
Hiriko futbol talde nagusia, Dinamo Kiev izenekoa, hala SESBeko garaian nola gaurko Ukrainan ekiporik hoberenen artean dugu. Beste bi talde, FC Arsenal Kyiv eta FC Obolon Kyiv, Ukrainako lehenbiziko mailan aritzen dira. Futbola alde batera utzita, goren mailako beste talde batzuk izotz hockeyko Sokil Kyiv (1963an fundatua) eta saskibaloiko BC Kyiv (1999an fundatua) dira.
Kieveko Olinpiar Estadioan 1980ko Udako Olinpiar Jokoetako futbol lehiaketako partida batzuk jokatu ziren. UEFA Euro 2012rako berregituratua izan zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kiev, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.