Jugoslaviako Gerrak

Jugoslaviako Gerrak 1991 eta 1995 bitartean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ohian gertatutako gatazka armatu ezberdinak baina elkarlotuak izan ziren.

Gerrak konplexuak izan ziren, Jugoslaviako herrien arteko gatazka etniko suminen ondorioak. Oro har, serbiarrak (eta Montenegrokoak hein txikiagoan) kokatzen dira alde batean, eta kroaziarrak eta bosniarrak besteak (eta Esloveniakoak hein txikiagoan); baina Bosnian ere kroaziarren eta bosniarren artean borrokatu zen, baita bosniarren arteko bando desberdinetan ere. Gerren emaitza, eskuarki, nazioarte mailan lurralde burujabeen aitorpena izan zen, gizakien eta ondasunen galera latzekin batera.

Jugoslaviako Gerrak
Jugoslaviako Gerrak
Erlojuen orratzen antzera goiko ezkerretik hasita: Bosniako parlamentua sutan Sarajevoko setioan; Dayton hitzarmena sinatzen ari dela; Vukovar dorreak Kroaziako banderari eusten diola; JNA gerra-gurdiak Eslovenian.
Data1991 - 1999
LekuaJugoslavia izandako lurraldeak:
EmaitzaLurraldeen independentzia
Galerak
Kroazia +20.000 hildako
Eslovenia 18 hildako
Bosnia-Herzegovina +64.000 hildako Serbia +36.000 hildako

Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europako gatazkarik odoltsuena, maiz deskribatu den bezala, bertan egin ziren gerra krimen andana genozidiotzat hartu izan dira. Hori dela eta, partaide nabarmen batzuei horrelako krimenak egotzi zaizkie, eta Jugoslavia ohirako Nazioarteko Epaitegi Kriminala eratu zuten Nazio Batuek krimen horiek epaitzeko.

Jugoslaviako Gerretan hiru gerra gertatu ziren, desberdinak baina elkarren artean lotuak: Esloveniako Gerra edo Hamar Eguneko Gerra (1991), Kroaziako Independentzia Gerra (1991-1995) eta Bosniako Gerra (1992-1995).

Aurrekariak

Bigarren Mundu Gerraren aurretik tirabira ugari gertatu ziren Jugoslavian, estatu berriaren gaineko usteak desberdinak zirelako. Kroaziarrek Austria-Hungarian izandakoa baino autonomia handiagoa espero zuten. Serbiarrek, aldiz, herrialdea hartu ohi zuten Lehen Mundu Gerran aliatuei laguntza emateagatik eskuratutako saritzat, Serbiako erresumaren hedapena balitz bezala. Bi taldeen artean gatazkak sortu ziren, baina estatu-aparatua serbiarren mendean zegoen batik bat. Gauzak horrela, Ustaše izeneko talde erradikala sortu zen kroaziarren artean, geroago diktadura faxista eratuko zuena.

Bigarren Mundu Gerran nahigabeak lehertu ziren, Ardatzak egungo Kroazian eta Bosnia Herzegovinan haien mendeko estatu bat eratu baitzuen. Ustaše Kroaziako estatu horren buru jarrita, ekin zioten serbiarren kontrako kanpaina bati. Serbiarrak hil, kanporatu edo asimilatu zituzten. Estimatzen da 330.000–390.000 bitarteko serbiar hil zituztela Kroazian eta Bosnian.

Etnia guztietako kideek osatutako talde partisano komunistek garaitu zuten faxismoa eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zuten. Estatu federala zen arren, artean tirabirak zeuden federalisten (kroaziarrak eta esloveniarrak batez ere) eta zentralisten (serbiarrak batez ere) artean.

Esloveniako Gerra

Gatazka horietako lehena, Hamar Eguneko Gerra bezala ere ezagutua, Esloveniak 1991ko ekainaren 25ean federaziotik independentzia hartutakoan hasi zen. Gobernu Federalak Jugoslaviako armadari agindu zion mugak defendatzeko. Esloveniako poliziak eta defentsek errepideak moztu zituzten. Herrialdean zehar zenbait borroka egin ziren, dozenaka hildako eragin zituztenak. Baina negoziazioek gelditu zuten gatazka. Izan ere, 1991eko uztailaren 9an Esloveniak eta Kroaziak 3 hilabeteko atzerapena independentziarako onartu zituzten. Armadak urriaren 26rako utzi zuen Eslovenia.

Kroaziako Gerra

Sakontzeko, irakurri: «Kroaziako Independentzia Gerra»
Jugoslaviako Gerrak 
Kroaziako etxe bat suntsiturik, serbiar ikur nazionalistak dauzkala.

Kroazian, nahaste etnikoa handiagoa izanik, borrokak Esloveniako Hamar Eguneko Gerraren aurretik hasi ziren. Kroaziako serbiarrek, Kroaziaren independentziaren kontra egin zuten, eta iragarri zuten Kroaziatik bereiziko zirela. Jugoslaviako armadak Kroaziako serbiar matxino horien alde egin zuen. NBEk armak saltzeko debekua ezarri zuen.

1991eko uztailean lehenengo borrokak gertatu ziren, eta abuzturako gerra erabatekoa zen. Vukovar hiria hartu zuten serbiarrek, eta 1991ko abenduaren 19an Krajinako Serbiar Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen Kroaziatik. Baina kroaziarren kontra-erasoak gerrari buelta eman zion eta 1991n bertan 300 km2 berreskuratu zituen. Su-etena 1992ko urtarrilean hitzartu zen. Europak Kroazia aitortu zuen eta Jugoslaviako armada Bosniara abiatu zen.

Handik aurrera borrokek jarraitu zuten, baina eskala txikiagoan. Kroaziak aurrera egiten jarraitu zuen denbora horretan zehar. 1995eko urtarrilean borrokak areagotu ziren. Belgradok Krajinako Serbiar Errepublikari babesa kenduta, Eslavonia osoko lurraldea okupatu zuen Kroaziak, eta egun gutxiren buruan 150-200.000 serbiarrek alde egin zuten.

1995eko azaroan bakea ekarri zuen Daytongo Ituna sinatu zen.

Bosniako Gerra

Artikulu nagusia: «Bosniako gerra»

Bosnia-Herzegovina 1992an hartu zuen gerrak. Nagusiki bi alde zeuden: bertako bosniako eta kroaziarrak, Zagrebek babestuak, batetik, eta serbiarrak, Belgradok babestuak, bestetik. Serbiarrez osatua bilakatu zen Jugoslaviako armadak bosniakoen independentziarako planaren kontra egin zuen. Hala, beste serbiar indar nazionalistekin batera, ez zuen utzi independentziari buruzko erreferenduma egiten 1992an.

Gerra ekainean piztu zen. Bosniako partea Jugoslavia zatitu zuten gerretan odoltsuena izan zen, Sarajevo edo Srebrenicako setioetan gertatutakoak erakusten duen bezala. Radovan Karadzic serbiar nazionalistaren buruak agindu zuen Bosniako gune serbiar guztiek independentzia izanen zutela. Gune sakabanatu horiek lotzeko, Karadzicek bosniakoak garbitzeko eta bortizki mugiarazteko egitasmoa garatu zuen.

Kroaziako armadaren arrakastaren ondoren, Bosniako indar kroaziar eta bosniakoekin bat egin zuen serbiarren aurrerapen militarrei buelta emateko. Nazioarteko presiopean ere, gerra amaitzeko bake-hitzarmena negoziatu eta sinatu zen azkenean 1995eko azaro-abenduan. Bosnia-Herzegovinaren barrenean Srpska Errepublika sortu zen bertako serbiarrek eskatuta.

Ondorioak

Biktimak

Desplazatuak eta errefuxiatuak

Kalte materialak

Epaiketak

Arma-trafikoa

Zineman

Pelikula ugarik jaso ditu gertakari hauen berri zinemarako. Besteak beste, aipatzekoak dira "Underground" (Emir Kusturica, 1995), "Welcome to Sarajevo" (Michael Winterbottom, 1997), "No Man's Land" (Danis Tanović, 2001), "Guerreros" (Daniel Calparsoro, 2002), "Go West" (Ahmed Imamović, 2005), "Once Brothers" (Michael Tolajian, 2010), "Halima's Path" (Arsen Anton Ostojić, 2012) eta "Un día perfecto" (Fernando León de Aranoa, 2015).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Jugoslaviako Gerrak AurrekariakJugoslaviako Gerrak Esloveniako GerraJugoslaviako Gerrak Kroaziako GerraJugoslaviako Gerrak Bosniako GerraJugoslaviako Gerrak OndorioakJugoslaviako Gerrak ZinemanJugoslaviako Gerrak ErreferentziakJugoslaviako Gerrak Ikus, gaineraJugoslaviako Gerrak Kanpo estekakJugoslaviako Gerrak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Sega (lanabesa)ElikaduraGotzone SagarduiHaurZibilizazio minoiko2005SantimamiñeEbroEzker abertzaleaAdolf HitlerEn Tol SarmientoLazkaoXabier LeteGaitasun (hezkuntza)PlayStationKlima aldaketaJose Maria ArizmendiarrietaAsokaAthleticTrebiñuSexu-organoKlima aldaketaren ondorioakMarizuloZakilIritziGorka UrbizuErdi AroaONURABurdinolaDidoSorginIker CasanovaWiki FundazioaOkupazioIlargiaXabier AlonsoJoselu AnayakKorrikaIrulegiko EskuaEkiloreUraren zikloaPello Mari OtañoJude BellinghamBasahateBerlingo harresiaAlternatiba (alderdia)Su Ta GarGonzalo BoyeIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaSexu harremanApirilaren 21ArrainBasoko oroiloreGure AitaTxikipediaHerbehereakMariAbraham LincolnTajoWikipediaGarapen iraunkorTordesillasko ItunaDigestio-aparatu1997NahiadancePirritx, Porrotx eta MariMototsUnibertsoaAzala🡆 More