Estoniako ofiziala da eta 1,1 miloi hiztun inguru ditu. Uraldar hizkuntzen artean, finikoen azpitaldekoa da, finlandierarekin eta beste hizkuntza txikiago batzuekin batera.
subjektu aditza objektua, hizkuntza eranskaria, adjective-noun (en), hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza, pro-drop language (en) eta V2 hizkuntza
Lehen aztarnak VIII. mendekoak dira, Cosmographia liburuan Aethicus Ister abadearen bidez ezagunak.
XIII. mendean, testu zehatzagoak idatzi zituzten, tartean estonierazko pasarteak. Liber Census Daniae liburuan (1219-1220) 500 leku-izen inguru jaso zituzten.
XVI. mendea: Kullamaa eskuizkribuan (1524-1528) lehendabiziko testu osoa agertzen da, bi otoitz barne hartzen dituena.
XVII. mendea: Lehen gramatikak eta hiztegiak.
XIX. mendea: Estonieraz idatzitako lehen gramatika (1884, Karl August Hermann). Garai hartan estoniarrak euren buruari eesti deitzen hasi ziren, maarahvas ("nekazari jendea") edo maakeel ("nekazari hizkuntza") hitzak erabili beharrean.
XX. mendea: Johannes Aavik-ek literatura hizkuntza aberasteari ekin zion: dialektoetatik eta finlandieratik. Johannes Voldemar Veski-k hiztegia eta gramatika landu zituen, batik bat eredu estandar batua finkatuz. 1918an lehen hiztegi arautzailea kaleratu zuten. Errusiar okupazioaren urteetan (1940-1991), hizkuntza eta nazionalismoa oso lotuta egon ziren. 1978anJaan Krossek kaleratu zuen Keisri hull ("Tsarraren eroa"), bere liburu ezagunena. 1995ekoapirilaren 1ean indarrean sartu zen Hizkuntzaren Dekretua.
Eredu batua eta dialektoak
Eredu batua nagusiki iparraldeko dialektoetatik sortu zuten; hegoaldeko aldaerek (Mulgi, Tartu, Võro eta Seto), berriz, alde nabariak gordetzen dituzte.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Estoniera, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses. ®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.