Noruz

Noruz edo Naw-Rúz (persieraz: نوروز‎ nouˈɾuːz, euskaraz: «egun berria») urte berri tradizionala da Iran, Azerbaijan, Uzbekistan, Tajikistan, Turkmenistan, Pakistan, Indiako tokiren batzuetan eta kurduen artean.

Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">nouˈɾuːz, euskaraz: «egun berria») urte berri tradizionala da Iran, Azerbaijan, Uzbekistan, Tajikistan, Turkmenistan, Pakistan, Indiako tokiren batzuetan eta kurduen artean. Turkian eta Asia Erdialdeko herrialderen batzuetan ere ospatzen da. Mundu osoko bahá'íek ere egun horretan ospatzen dute urtearen hasiera.

Noruz
Haft Sīn mahaia, Noruzeko tradizio nagusia.

Noruz, Udaberriaren lehen eguneko jaialdia eta irandar urtearen hasiera da. Elkarteren batzuk, martxoak 21ean ospatzen dute, eta, beste batzuk, udaberriko ekinokzioan, martxoak 20, 21 edo 22an izan daitekeena.

Noruz hitza nava = berria eta rəzaŋh = eguna/eguneko argia avesteratik dator; "egun berria" esangurarekin, eta esangura berbera mantentzen du egungo persieran (nou = berria eta rouz = eguna).

Ohiko aldaerak

Noruz, gutxienez 3.000 urtez ospatu da, eta gogor errotuta dago zoroastrismoko erritu eta tradizioetan. Gaur egun, Noruz jaialdia, Persiar Inperioaren barnean egon ziren edo honen eragina jasan zuten herrialde askotan ospatzen da: Iran, Kurdistan, Irak, Afganistan, Ekialde Ertainaren zati batzuk eta Tajikistan, Uzbekistan, Azerbaijan, Turkmenistan, Kazakhstan eta Kirgizistan antzinako sobietar errepublikak. Zoroastroar parsiek eta Indian bizi diren irandarrek ere ospatzen dute, eta jai eguna da Turkian, non Nevruz edo Bayram turkieraz deitzen den eta Newroz kurdueraz.

Herrialde askotan, erabiltzen den agurra Ayd-e Norouz Mubarak da (Mubarak = zorionak), persieraz. Turkian, agurra, Bayraminiz Mubarek/ktulu olsun (turkieraz) eta Cejna wa pîroz be (kurdueraz) da.

Zoroastroar egutegiaren Fasli aldaeraren jarraitzaileentzat, Noruz, euren urteko lehen eguna da. Zoroastroar egutegiaren beste aldaera batzuk, Noruz bi aldiz ospatzen dute, bata Jamshedi Noruz bezala, martxoak 21ean, udaberriaren hasiera bezala, eta bigarren Noruz bat uztail edo abuztuan.

Bahá'í Fedearen jarraitzaileek, Iranen sortutako erlijio bat, Bahá'í egutegiari jarraituta, naw-rúz egunean ospatzen dute urte berria, Hemeretzi Egunen Baraualdiaren ostean. Persiar bahaiek, berarekin lotutako ohitura asko dituzte; baina, beste toki batzuetako bahá'íek tokiko ohituren arabera ospatzen dute jai eguna. Amerikar bahá'í elkarteek, adibidez, laudoriorik gabeko bazkari bat izaten dute, beren idazteunetako irakurketa eta otoitzekin batera. Euskal Herriko bahá'íek bilera handiak egiten dituzte naw rúz ondoko igandean, otoitzak, arte saioak, haurrentzako jolasak eta janaria partekatuta. Naw Ruz, bahá'í idazteunen arabera, udaberriko ekinokzioan hasten da, eta hala ospatzen dute mundu osoko bahá'íek 2015etik aurrera; ordura arte beti martxoaren 21ean ospatzen zuten. Egun horretan, ahal izanez gero, ez dute lan egiten, eta haurrak ez dira eskolara joaten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AzerbaijanBahaismoEuskaraIndiaIranKurduNazioarteko Alfabeto FonetikoaPakistanPersieraTajikistanTurkiaTurkmenistanUrteberri-egunUzbekistan

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eneko López de MunainPere AragonèsEskoziaLide HernandoHaize errotaHistoriaurreaPinguinoBergaraMeryl StreepPanel fotovoltaikoMrs. DallowayAmurrioEstepan Aldamiz-EtxebarriaMetal AroaGarapen Jasangarrirako HelburuakKatuBarne Arazoetako Ministerioa (Montenegro)XalbadorAnder IturraspeKandido UrangaSasizerealIsurtzeDaniel DennettPoloniaGabriel ArestiBaso mediterraneoAntzinako EgiptoBonaireDonejakue bideaBerry BerensonUrduña1960Bob MarleyMetalMaria Antonia UzkudunAmaia CazenaveBaztanEsku-huskako pilotaMundakaMarrazoApirilaren 20Oskar MatuteOstadarMaria Antonieta2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakWikitekaZintzarrotsakAnje DuhaldeRSSZarautzJokin AltunaEnergia eolikoAner PeritzEdurne AzkarateGaztetxeAmancay GaztañagaAthleticInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Los XeyZetakGloria MundiGutxiengo Nazionalen Babesarako Hitzarmen MarkoaKataluniako Ezker ErrepublikanoaGibelBidez bide (abestia)Eusko JaurlaritzaAsJose Maria GorroñoKanariakGorrindolJoseba SarrionandiaKobre🡆 More