Zikoina Beltz

Zikoina beltza (Ciconia nigra) ciconiidae familiako hegaztia da, Europan, Asian eta Afrikako zenbait eskualdetan bizi dena.

Zikoina beltz
Zikoina Beltz
Iraute egoera
Zikoina Beltz
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCiconiiformes
FamiliaCiconiidae
LeinuaCiconiini
GeneroaCiconia
Espeziea Ciconia nigra
Lineo, 1758
Banaketa mapa
Zikoina Beltz
Datu orokorrak
Zabalera1,5 m
Kumaldiaren tamaina3,5

Zikoina beltzak ez du gurean habiarik egiten eta, hori dela eta, ez da zikoina zuria bezain ezaguna. Hala ere, migrazioan ehunka ale igarotzen dira Euskal Herritik. Agian, noizbehinka horren ezaguna zaigun zikoina zuriaren aldaera iluna ikusteak pizten digu arretarik handiena. Beraz, bidaian baino ikusten ez badugu ere, Euskal Herriko aniztasuna aberasten duen espezieetako bat dugu berau.

Deskribapena

Ciconiidae familiako gainontzeko ordezkariek bezala, zikoina beltzek lumarik gabeko hanka luzeak dituzte, bai eta lepo luzea (bertan zaku aereo handi bat dute) eta moko sendoa ere (Del Hoyo et al, 1992). Bularraldeko muskulu-egiturak espeziearen hegaldia planeatzailea dela erakusten du. Zikoina beltza zikoina zuria baino apur bat txikiagoa da. Alde dortsaleko lumadia beltza du, bai eta bularraldean ere, eta isla metaliko berdeak ikusi ahal zaizkio. Bestalde, alde bentralean kolore zuria nagusi da. Begi inguruko karunkula, mokoa eta hankak gorriak dira helduetan. Gazteetan, bestalde, mokoa eta hankak berdeak dira eta lumadia arrea (Del Hoyo et. al, 1992).

Banaketa

Mundu mailan, Europan, Afrikan eta Asian agertzen da zikoina beltza. Iberiar penintsulako eta Europako populazioek banaketa desberdinak dauzkate: iberiarrak penintsulako hego-mendebaldean jartzen du habia, Tajo ibaiaren erdiko ibilguaren erdian batik bat (Franco, 2003). Azken 15 urtetan populazio hau zabaldu dela uste da (Cano Alonso et al. 2004) eta 500 bikotez osatua egotea litekeena da. Bestalde, Europako populazioak udaberria eta uda Europa iparralde eta erdialdean igarotzen du (Alemanian, Belgikan, Polonian eta Frantzian).

Migrazioari dagokionez, Iberiako populazioaren zati batek negua bertan igarotzen badu ere, indibiduo gehienek Sahara basamortua zeharkatzen dute (Senegal, Mauritania, Ghana… herrialdeetara doaz). Bidaia bakarrik edo multzo txikietan egiten dute (Gibraltar inguruan multzoak biltzen dira) eta planeatuz egiten dute batez ere (Cano Alonso et al. 2004). Euskal Herrian habia egiten ez duen arren, migrazio garaian ikus daitezke, udaberrian eta udazkenean.

Habitata

Zikoina beltzak zuhaiztiak nahiz harkaitzak aukeratzen ditu habia non osatu erabakitzeko, batez ere inguruan ibai, erreka, hezegune nahiz urtegiak baldin badaude. Izan ere, berauetan bazkatzen dira. Zuhaiztiei dagokienez, artelatzez (Quercus suber) osatutako larreak hobesten dituzte, bai eta hainbat pinudi ere (Pinus pinea, Pinus pinaster…), zuhaitzon egitura dela eta. Harkaitzei dagokienez, granitoak, kareharriak edota arbelak nahiago ditu eta, horrelakoetan, hauen arrakala eta erlaitzetan jartzen dute habia. Edonola, harkaitzak ala zuhaitzak izan gertu elikagaiak aurkitzeko lekua egotea ezinbestekoa dute zikoina beltzek; hots, hezegune, ibai, edota urtegiak (Ferrero eta Pizarro, 2003; Cano et al, 2004).

Elikadura

Zikoina beltzek osteiktioak (hezurdun arrainak) jaten dituzte batez ere, baina anfibioak, narrastiak eta ornogabeak ere jaten dituzte askotan, hala nola intsektuak, barraskiloak, zizareak… (Ferrero eta Pizarro, 2003). Hori dela eta, habia jartzeko elikagaiok lortuko dituen inguruneak gertu behar ditu, arestian aipatu legez.

Ugalketa eta ontogenia

Zikoina beltzak bikote sendoak osatzen ditu eta lurraldekoia da. Ostera, zenbaitetan hirukoteak ere batzen dira, baina azkenean aleetako batek habia uzten du. Habiak martxoa eta apirila bitartean betetzen dituzte. Horretarako, goroldiozko oinarria duen habia eraikitzen dute edo beste hegazti batzuen habiak betetzen dituzte: arrano txikienak, miru beltzenak, miru gorrienak, zikoina zurienak… (Cano Alonso, 2004). Hurrena, gorteiatzea hasten da: bi aleek burua gora eta behera mugitu eta aldi berean txistu egiten dute. Gainera, estal luma zuriak zabaltzen dituzte eta lumadia puzten zaie. Zenbaitetan hegaldi sinkronikoak ere egiten dituztela ikusi da. Gorteiatze hau txitak jaio eta gero ere egiten jarraitzen dute, bikotearen lotura sendotzeko (Kahl, 1972; Sackl, 2000).

Kopulak habiak eraiki bezain laster hasten dira; arrak emearen inguruan birak ematen ditu eta, ondoren, emea etzan egiten da. Arrautzak astebete beranduago erruten dira, 2-5 arrautza inguru, eta 32-38 egun beranduago txitak jaiotzen dira (Cano Alonso, 2004).

Jaiotako txitak 9-10 astez habian geratzen dira eta hasieran gurasoek babesten dituzte (hotz egiten duenean gainean jarriz eta bero egiten duenean itzala eginez). Habian dirauten denboran zehar helduek bazkatzen dituzte txitak, jandakoa berrahoratuz. Hegan egiten hasten direnean laster habia utzi eta bizitza guztiz independente bat hasten dute. Gainera, ikusi da gazte independente hauek beste ale batzuekin taldeak osatzen dituztela, bai eta beste heldu batzuekin ere (Bobek et al, 2001).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Arrano beltzak zikoina beltzak erasotzen ditu, baina hontz handiek, azeriek, katajinetek eta lepazuriek habian dauden txitengan egiten dutena da harraparitza nagusia (Cano Alonso, 2004). Bestalde, harkaitzetako espezie ugarik habia kentzen diote zikoina beltzari: erroiek, sai zuriek, bonelli arranoek, hontza handiek, arrano beltzek…

Kontserbazioa

IUCN erakundearen arabera zikoina beltza ez dago mehatxatua. Espainian, ordea, “zaurgarria” kontsideratzen da. Hauek dira espeziearen mehatxu nagusiak (Cano Alonso, 2004): habitat galera, gizakiak eragindako eragozpenak, elektrokuzioak, uren poluzioa…

Erreferentziak

Tags:

Zikoina Beltz DeskribapenaZikoina Beltz BanaketaZikoina Beltz HabitataZikoina Beltz ElikaduraZikoina Beltz Ugalketa eta ontogeniaZikoina Beltz Espezieen arteko elkarrekintzakZikoina Beltz KontserbazioaZikoina Beltz ErreferentziakZikoina BeltzAfrikaAmiamokoAsiaEuropaHegazti

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Alaitz eta MaiderCookieGolden Apple QuartetTxomin AgirreMiru gorriMertxe RodriguezImmigrazioa Euskal HerrianPornografia-zinemaAitana EtxeberriaSaraKanazawaQuevedo (abeslaria)Iker SalaberriaEuskal Wikilarien Kultura ElkarteaBaleaLimaBilboWikiMeryl StreepGipuzkoaJorge OteizaGizakien ugal-aparatuIbai HoriaKutsaduraJuan GaraiEuskal mitologiaAnariGonzalo BoyeJoseba EzkurdiaWikitekaKode irekiMusika eta emakumea Euskal HerrianSanni KurkisuoXabier LeteAiora ZulaikaBertrand LahetEuskal Herria BilduNazio Batuen ErakundeaBeraTxalapartaZaragozaChalciporus amarellusAmaia CazenaveHTMLMundakaHTML5GibelGonzo pornografiaBakterioXalbadorGerra HotzaGaztetxeDiana UrreaMaddalen IriarteConnemara gure bihotzetanBortxaketaOihana EtxebarrietaMarrazoAmeriketako Estatu BatuakJustizia Ministerioa (Montenegro)Carmen AmayaJon AnzaCalvatia cyathiformisAmorebieta Kirol Elkartea 2023-2024Roberto MosoMartxoaren 28BermeoEduardo TxillidaMariano BarbacidTxerrero🡆 More