Zebra Arrunt

Zebra arrunta edo lautadetako zebra (Equus quagga) Equus generoko animalia da.

Perisodaktiloen barruko Equidae familian sailkatuta dago. Marra zuri eta beltzak dituen zaldi itxurako animalia ezaguna da.

Zebra arrunt
Zebra Arrunt
Iraute egoera
Zebra Arrunt
Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
FamiliaEquidae
LeinuaEquini
GeneroaEquus
Espeziea Equus quagga
Boddaert, 1785
Banaketa mapa
Zebra Arrunt
Datu orokorrak
Ernaldia1 urte
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Hiru zebra espezieen artean zabalduena da eta Afrikan (Etiopiatik Hegoafrikaraino) bizi da, zatikaturiko eremuetan, horregatik hainbat azpiespezie ditu. Lautada zabalak eta sabana ditu gustuko, bestalde basamortuak eta oihanak ekiditzen ditu.

Taxonomia

Pieter Boddaert naturalista herbeheretarrak deskribatu zuen 1785. urtean eta quagga izena eman zion. John Edward Gray zoologo britainiarrak Equus generoaren barnean sailkatu zuen 1824an. XXI. mendean quagga eta zebra arrunta espezie berekoak zirela ebatzi zen eta Equus quagga espeziearen barnean hainbat azpiespezie sailkatu ziren:

Deskribapena

Tamaina

Animalia handiak dira. 127-140 cm-ko altuera eta 217-246 cm arteko luzera hartzen dute. Arrek 220-322 kg-tako pisua dute eta emeak zerbait txikiagoak dira, 175-250 kg. Isatsak 47-56'5 cm-ko luzera du. Gainerako bi espezieekin konparatuta ertaina da, mendi-zebra txikiagoa da eta Grevy zebra handiagoa. Zebrak gorputz sendoa du eta proportzioan zebraren hankak laburrak dira.

Burua

Zebra Arrunt 
Zebraren burua.

Garezurraren aurrealdea ahurra da eta muturra ganbila. Lepo sendoa du, arrek emeek baino sendoagoa. Belarriak goraka ditu eta punta borobiltsua dute. Lepotik bururaino igotzen zaion ilajea oso tentea da eta isatsaren amaieran ere ile mataza du.

Zebrek 40 piezatako hortzeria dute; hamabi ebakortz landaretza mozteko, lau letagin eta gainerakoak haginak dira, elikagaia murtxikatzeko erabiltzen dituztenak. Goiko ezpaina inguruko landare materiala apartatzeko erabiltzen dute, horrela errazago ebakitzeko jango duten belarra. Begiak alboetara dituztenez ikusmen angelu zabala dute. Gaueko ikusmena ere badute, ez ordea beren harrapariek bestekoa. Dena dela entzumena oso ona dute. Usaimena ere bikaina dute, bereziki kea detektatzeko gaitasun handia duena, horrek sute baten aurrean garaiz ihes egiteko aukera ematen die.

Koloreak

Zebren ezaugarri nabarmenena kolorea da, marra zuri eta beltzak ditu. Burutik hasita marrak bertikalak dira, baina atzeko hanken aldean horizontal bihurtzen dira. Zebra bakoitzak marra desberdinak ditu, ez daude patroi bera duten bi zebra. Afrika hegoaldeko azpiespezieek marra marroiak azaltzen dituzte tartekatuta. Zebra jaioberriek marra zuri eta marroiak izaten dituzte eta marra marroiak iluntzen joaten dira adinean aurrera egin ahala.

Hainbat patroi berezi ere aurkitu izan dira. Badira zebra "beltzak", marra beltz lodiak eta zuri finak dituztenak, eta badira albinoak ere, hauen kasuan marra beltzek urre kolorea dute. Zebra albinoak Kenya mendiaren magalean aurkitu dira.

Ekologia

Hedadura

Zebra Arrunt 
Zebrek eta ñuek osaturiko taldea migrazio betean Masai Mara parkean.

Afrika ekialdean eta hegoaldean aurkitzen da, Hego Sudanetik hasi eta Etiopiatik behera Mozambikeraino eta handik hegoaldeko herrialde ugaritan aurkitzen da, Namibia eta Angola artean Ozeano Atlantikoraino iritsiz. Neolito aroan Aljerian ere izan zela uste da.

Sabana eta lautada zabalak hobesten ditu eta basamortuak eta oihanak ekidin. Gainerako afrikar ekidoak baino urarekiko menpekotasun handiagoa du eta hezetasun ertaina duten ekosistemak atsegin ditu. 10-12 kilometro ibiltzen ditu bataz beste ur iturrien bila. Kenya mendian 4.300 metrotarainoko altueran ere aurkitzen dira.

Zebrak nomadak dira. Beren migrazioetan 30-600 km2 arteko azalerak ibiltzen dituzte. Egunez dira aktiboak eta denbora gehiena jaten pasatzen dute. Hautsetan iraulkatzea, elkar igurztea eta atsedenaldiak hartzea ere atsegin dute. Gauez aktibitatea jaisten dute, baldin eta harraparirik inguruan ez badute. Taldeak lo hartzen du baina beti izaten da zebraren bat zelatan.

Elikadura

Zebrak belarjaleak dira. Belar luzeak zein sortu berriak jaten dituzte. Themeda triandra, Cynodon dactylon, Eragrostis superba eta Cenchrus ciliaris espezieak dituzte gustuko. Sasoi lehorrean lur azpian dauden errizomak eta kormoak bilatzen dituzte elikatzeko.

Beste belarjale espezie batzuk baino elikadura esparru handiagoa dute eta sarritan landarez ongi horniturik dagoen eremura lehenengo iristen den ugaztuna izaten da. Zebrek aurreneko bazka egin ondoren belarjale espezializatuagoak sartzen dira ingurune hartara, ñu urdina eta Thomson gazela esate baterako. Zebren digestio aparatua ez da hausnarkariena bezain efizientea baina bi aldiz azkarrago egin dezakete digestioa.

Harraparitza

Zebra Arrunt 
Lehoiak zebra ehizatu berria jaten.

Zebraren harrapari nagusiak lehoia eta hiena pikarta dira. Lehoiek heldu bakartuak erasotzen dituzte, hienek aldiz taldea erasotzen dute eta zebra bat bakartzen dute ondoren harrapatzeko. Nilotar krokodiloek ere jaten dituzte zebrak ibaiertzera ura edatera hurbiltzen direnean. Gepardoak eta likaonak ere harrapa dezakete, hain ohikoa ez bada ere.

Zebrek lehoia inguruan sumatzen dutenean zirkulu erdi bat osatzen dute. Harraparia 100 metrotako distantziara mantentzen saiatzen dira. Semental batzuek eraso faltsuak ere egin ohi dituzte lehoiak uxatzeko. Gepardo, likaon edo hiena bakartiei metro eskas batzuetaraino hurbiltze uzten diete ordea. Harrapariarengandik ihes egiteko zebrak lasterka egiten du. 60-70 km/h abiadura har dezake galopan.

Hiena pikartek edo likaonek taldea erasotzen dutenean zebrak euren taldea trinko mantentzen saiatzen dira eta elkarlanean ale ahulenak babesten dituzte, zebra kumeak eta gazteak bereziki. Horrez gain sementalek erasoak egiten dituzte hiena eta likaonen aurka.

Etologia

Egitura soziala

Zebra Arrunt 
Zebra taldea.

Zebra arrunta animalia soziala da eta haremak osatzen ditu. Harem horietan ar bat, hainbat eme eta haien kumeak izaten dira. Haremak egonkorrak izaten dira eta urteak irauten dute. Emeen artean hierarkia dago. Alfa emea da sasoi bakoitzean kopulatzen duen aurrenekoa. Eme berriak taldean sartzerakoan aurrez zeuden emeek borroka egiten dute beren estatusa mantentzeko. Arrak eme guztiak estali behar ditu harem barruan mantendu nahi baditu.

Ar gazteen taldeak ere badira, hamabost ale ingurukoak, eta adinaren araberako hierarkia dute. Talde hauek ere egonkorrak dira, harem berria sortzeko soilik ateratzen dira helduenak bertatik. Harema eratzeko prestaketatan denbora ugari pasatzen dute, elkarrekin borrokak, eskertza eta lehia erritualak burutuz.

Migrazio garaietan ar gazteen talde ugari elkar daitezke ehunka zebratako taldeak osatuz. Haremaren atzetik joaten dira. Haremak ere elkartu daitezke talde handiagoak eratuz.

Komunikazioa

Zebra Arrunt 
Zebrak elkar garbitzen.

Zebren artean sei dei ezberdin deskribatu dira. Espeziearen quagga izena bera ere dei horietako baten onomatopeia da. Bi aurpegi espresio ere zehaztu dira, elkarri eskertzekoa bata eta mehatxatzekoa bestea.

Primateek egiten duten antzera zebrak ere elkar garbitzen ikusten dira. Lepoa, gurutzea eta bizkarra hortzekin eta ezpainarekin garbitzen dute. Emeek eta pottokek egiten dute gehien, baina taldeko tentsioak askatzeko ere erabiltzen dira.

Ugalketa

Zebra Arrunt 
Zebra ama eta pottoka.

Hazitarako aleek Flehmen postura erakusten dute emearen erantzunaren bila eta honek hankak zabaldu eta isatsa altxatzen du estalia izateko. Haurdunaldiak urtebete irauten du eta kume bakarra jaiotzen da. Taldearen babesean erditzen du lurrean albo batera etzanda. Kumeak 30-35 kg pisatzen ditu jaiotzerakoan. Jaio bezain laster altxatzen da eta astebetera belarra jateko gai da.

Emeak gainerako zebrak uxatzen ditu bere kumearengandik. Beranduago taldekideekiko loturak hartzen hasiko da. Pottokak bere amak duen estatusa izango du taldean, hazitarako aleak ez ditu onartzen bereak ez diren kumeak hiltzera iritsi dateke.

Zebra pottoken hilkortasuna handia da lehenengo urtea bete artean, gehienbat harraparien erasoen erruz. Emeak hiru urterekin iristen dira heldutasun sexuala izatera, arrek bost edo sei urte behar dituzte.

Gizakiaren eragina

Kontsebazio maila

Zebra Arrunt 
Quagga emea Londresko Zoologikoan 1870. urtean.

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak zebra ia galzoriko espezie kontsideraturik dauka. 500.000 aletako populazioa duela estimatzen da baina aurkitzen den 17 herrialdetatik 10etan populazioa beherantz egiten ari da. Etiopian, Malawin, Hegoafrikan eta Angolan egonkor mantentzen da, Botswanan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kenyan, Rwandan, Somalian, Hego Sudanen, Tanzanian, Ugandan, Zambian eta Zimbabwen beherantz egiten ari da eta Burundin eta Lesothon dagoeneko desagertu da.

Populazioaren beherakadaren arrazoi nagusia ehiza da. Haragia eta larrua lortzeko ehizatzen dira. Beste mehatxu bat habitataren galera da, nekazaritzak ingurunea aldatu egiten baitu. Abeltzaintzak ere eragina du, alde batetik abereekin elikagaiekiko lehian sartzen delako eta bestetik abeltzainen lurrak hesitu egiten direlako eta zebren migrazio bideak mozten dituztelako. Horretaz gain herrialde batzutan dauden gerra zibilek ere eragina badute zebren populaziotan.

Dagoeneko azpiespezie bat desagerturik dago, quagga izenekoa. XIX. mendeko kolono herbeheretarrek eta ondoren afrikanerrek ehizatu zuten. Azken quagga Amsterdamgo Zoologikoan hil zen 1883en urteko abuztuaren 12an.

Afrikan dauden babes erreserbatan ugari dira zebrak. Tanzanian Serengeti Parke Nazionala, Kenyan Tsavo eta Masai Mara, Zimbabwen Hwange, Namibian Etosha eta Hegoafrikan Kruger.

Zebra egungo kulturan

Zebra Arrunt 
Botswanako armarria.

Antzinatik izan da Afrikako arte eta kulturaren parte. Hegoafrikako harkaitzetan duela 20.000-28.000 urteko margoetan agertzen da. Kondaira ugari kontatzen dituzte aborigenek zebrek haien marrak nola lortu zituzten azaltzen dituztenak.

Botswanako animalia nazionala da. Hango armarrian agertzen da eta banderaren erdiko marrek ere zebra irudikatzen dute. Zimbabweko Shona leinuarentzat zebra totem animalia da, elandarekin, bufaloarekin, lehoiarekin eta tximuarekin batera. Zebraren marrek apaintzen dute emakumezkoan heldutasunera igarotzeko domba eskola.

Literaturan eta zineman ere presentzia handia izan du zebrak, Afrika errepresentatzen duen animalia exotiko gisa. Aipatzekoak dira Sheena, oihaneko erregina (Sheena, Queen of the Jungle) komikia eta hurrengo filma hauek; Fantasia (1940), The Lion King (1994), Madagascar (2005), Racing Stripes (2005) eta Khumba (2013).

Oinezkoek errepidea eta kaleak gurutzatzeko erabiltzen duten igarobideari ere zebra-bidea deritzo, asfalto grisaren gainean marra zuriz osaturik baitago.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Zebra Arrunt TaxonomiaZebra Arrunt DeskribapenaZebra Arrunt EkologiaZebra Arrunt EtologiaZebra Arrunt Gizakiaren eraginaZebra Arrunt ErreferentziakZebra Arrunt Kanpo estekakZebra ArruntAnimaliaEquidaeEquusPerisodaktilo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MaitasunGlobalizazioBaskoiIbon MartínFrida KahloAmaia MartínezEuskal Herriko kastroakEuskaltzaindiaParadisu fiskalMusikaren historiaPeter FondaSimone de BeauvoirMonarkiaItsas izarThe BeatlesZesta puntaEnergia hidraulikoZakilMichelangeloSchussNeomakArrasateJunio BrutoNora AurrekoetxeaKantauriAnemometroEpe finkoko gordailuDHCPPello AñorgaSan MamesDonostiaMahatma GandhiIzurri BeltzaEuskal Lore JokoakEuskal PizkundeaEtikaDemokraziaEspezie inbaditzaileOihana EtxebarrietaTxirula MagikoaAlbert EinsteinMiguel Maria LasaJ MartinaIruzur fiskalAndoni AizpuruGlenn MillerProtistoEdvard MunchLoreKopla txikiSahatsa JauregiZapaburuFazialHaritz kandudunUxue AlberdiRosetta harriaEusko AlkartasunaAmikuzeEuri-neurgailuMarcella MaiaNaturaEskolaOrgasmoGiza Garapenaren IndizeaZirkulazio-aparatuBerunBadminton🡆 More