Pablo Escobar

Pablo Emilio Escobar Gaviria (Rionegro, Antioquia, 1949ko abenduaren 1a - Medellín, 1993ko abenduaren 2a) kolonbiar politikari eta narkotrafikatzailea izan zen.

Medellingo kartelaren sortzaileetako bat eta agintari gorena izan zen.

Pablo Escobar
Pablo Escobar
Kolonbiako Ordezkarien Ganbarako kidea

1982ko uztailaren 20a - 1983ko urriaren 26a
Hautetsia: 1982 Colombian parliamentary election (en) Itzuli
Medellingo kartelako zuzendari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Emilio Escobar Gaviria
JaiotzaRionegro (en) Itzuli1949ko abenduaren 1a
HerrialdeaPablo Escobar Kolonbia
BizilekuaLa Catedral (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMedellín1993ko abenduaren 2a (44 urte)
Hobiratze lekuaMedellín
Heriotza modua: bala zauria
HiltzaileaSearch Bloc (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)María Isabel Santos  (1976ko martxoa -  1993ko abenduaren 2a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdroga kapoa eta politikaria
KidetzaMedellingo kartela
Izengoitia(k)El Patrón, Don Pablo, El Padrino, El Tutur, El Diablo, El Mágico, El Zar de la Cocaína, El Duro, El Baron eta El Doctor
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaPablo Escobar Kolonbiako Alderdi Liberala

IMDB: nm1389257 Find a Grave: 6202410 Edit the value on Wikidata
Pablo Escobar

Biografia

Pablo familia kolonbiar familia xume batean jaio zen eta zazpi anaia arrebetatik hirugarrena izan zen. Bere gurasoek euskal abizenak zituzten, Jesús Escobar Echeverri aita nekazaria izan zen eta Dolores Gaviria Berrío ama irakaslea. Bere amaldeko aitona ekintza ilegaletan iragarri zion, hau, kontrabandista famatua izan zen bere garaian, momentu hartan debekatuta zegoen, whiskia saltzeagatik. Pablok bere familia honela deskribatu zion garaiko telebista nazionalari:

Bada, nire familiak ez zituen izan baliabide ekonomikorik eta zailtasunak bizi izan genituen, kolonbiar gehienak bizi izan dituzten bezalakoak. Horregatik, haien arazoak sakonki ezagutzen eta ulertzen ditugu.

Hala eta guztiz ere, bere arbaso eta familia ez ziren hain apalak izan, haietako asko, politiko, enpresa-gizon, etab. izan ziren eta Antioquiako elitean bereizi egin ziren, adibidez, Isabel Gaviria Duque lehen dama izan zen 1910 eta 1914 bitartean.

Bere familiako arbaso askoren jatorria Euskal Herrikoa da "Gaviria" abizena gipuzkoarra izanik.

Lehen urteak

Bere ama esandakoaren arabera Pablo oso zuhurra eta azkarra izan zen txikitatik, baina batez ere, Lucrecio Jaramillo Vélez institutuan bereizi zen, bere lehengusuarekin, zozketak, interesak zituzten maileguak eta azterketak saltzen zituzten. Bigarren hezkuntza amaitu ondoren, Medellineko Unibertsitate autonomora joan zen ekonomia ikasteko. Hala ere, ez zuen bere ikasketak amaitu bere negozioak nahiago izan zituelako.

Ezkontza. Seme-alabak

Bere emaztea Victoria Eugenia Henao Vallejo, La Tata, izan zen eta berarekin ezkondu zen Victoriak hamabost urte zituenean 1976an.  Bi seme-alaba izan zituzten, Juan Pablo eta Manuela.

Delituak

Lehen esandako trukeaz gain, Pablo zenbait delitu txiki egin zituen oraindik nerabe bat zenean. Alfredo Gómez López El Padrino, Kolonbiako kontrabandista famatuaren agindupean lan egin zuen ebasketak, iruzurrak etab. egiten. Geroago, kotxeak lapurtzen hasi zen Medellineko kaleetan. Denborarekin negozio errentagarriago batean sartu zen, marihuanaren narkotrafikoa, batez ere Estatu Batuetara. Hala ere, kokaina Hegoamerikan maila handian ekoizten hasi zenean Pablok bere negozioa substantzia horren inguruan bideratzea erabaki zuen. Pablok koka pasta Perun, Kolonbian edo Bolivian erosten zuen, hein handian, gero, Amerikara eramateko eta bertan garesti saltzeko. Horrela famatua egin zen kokainaren trafikoan, baina harekin batera konpetentzia handitu zen. Hori zela eta, 1970ko hamarkadan nazioarteko droga trafikoan funtsezko atala bihurtu zen, Cartel de Medellinen sorrerarekin batera. Kartel hori Gonzalo Rodríguez Gachak, Carlos Lehderrek, Jorge Luis Ochoak eta bere anaia Fabiok eta Juan Davidek osatzen zuten. Pablok eratutako eta hura bera buru zuen kartelak, errepideen, aireportuen eta laborategien kontrola izan zituen, kokaina merkatua monopolizatuz.

1978an estupefazienteen trafikoagatik atxilotu zioten baina, ikerketa eta kasua itxi zuten handik bi hilabetera. Hala ere, Mariela Espinosa epaileak kasua berriz zabaldu zuen baina, ez zion luzaroan eutsi, hainbat mehatxu jaso ondoren kasua itxi zuen. Azkenean, bi urte geroago epaile hura Pabloren aginduz erail zuten.

Pabloren ondarea hain handia bihurtu zen, ezen azkenean Forbes aldizkarian munduko zazpigarren gizonik aberatsena izendatu baitzuten.

Ekintza politikoak

1970ko hamarkadan Escobarrek pentsatu zuen bere negozioak ezkutuan gordetzeko pantaila bat behar zuela. Beraz, politiko, abokatu eta Kolonbiako hainbat jendetza garrantzitsurekin bildu zen, bere itxura jende artean hobetzeko. Gainera, hainbat obra onuragarri egin zituen pobreentzat adibidez, 60 futbol zelai edo auzotegi bat, Medellin sin Tugurios izenekoa.

Denbora pasa ahala oso maitatua bihurtu zen Kolonbiako herritarren artean eta itzal handia lortu zuen.

Azkenean, diputatu atera zen eta Parlamentua besaulki bat izan zuen, bere gainbehera hasi arte. El Espectador egunkariak 1983 urtean Pablo trafikantea zela frogatzen zuen editoriala atera zuen. Rodrigo Lara Bonilla Justizia ministroaren laguntzari esker, Pablo Parlamentutik bota zuten.

Pablori emandako kolperik gogorrena Tranquilandiaren, koka laboratorio gune erraldoia, itxiera izan zen. Orduan Escobar bere burua ahul eta arriskuan ikusten zuen.

1984ko apirilaren 30an Lara erail zuten Pabloren agindupean. Momentu hartako presidenteak, Belisario Betancurrek, kolonbiarren estradizioa AEBra onartu zuen. Kolonbiako ia narkotrafikante guztiak, Pablo barne, Panaman errefuxiatu ziren eta gobernuarekin negoziatzen saiatu ziren, alferrik. Azkenean, Kolonbiara itzuli ziren modu klandestinoan, gerra laster hasiko zen.

Lararen hilketa baino urte bat ondoren, narkotrafikatzaile ugari Pablok sortutako Los Extraditables taldera sartu ziren, gobernuaren estradizioaren aurka borrokatzeko nahian. Hortik geroztik, taldea narkoterrorismo izenez izendatu zena egiten hasi egin zen. Hainbat atentatu egin zituzten, modu ezberdinetan: bonba-autoak, hilketak… Batez ere garrantzitsuak izan ziren Tulio Manuel Castro Gil epailearen hilketa, Lararen erailketa ikertu behar zuena edo Hernando Baquero Borda, estradizioaren ituna egin behar zuena. Pabloren hilketak ez ziren lurralde kolonbiarrean bakarrik gertatu; Barry Seal, esaterako, Louisianan hil zuten lekuko moduan aritzeagatik. Gainera, bere boterea erakutsi zuen Jorge Luis Ochoa eta Gilberto Rodríguez Orejuela narkotrafikanteen atxiloketa ondoren. Biak Espainian harrapatu zituzten baina AEBra bidali ordez Kolonbiara bidali zituzten, non espetxe kondena oso laburrak izan zituzten.

Jorge Luis Ochoak oso rol garrantzitsua izan zuen narkoterrorismo kontuetan. Bera Espainian, Carabanchelen, atxilotuta zegoen bitartean, Miguelito ezizena zuen ETAkide bat ezagutu zuen. Pablo, Ochoa espetxetik atera zuenean, honek opari moduan, Miguelitori buruz hitz egin zion. Negoziazio batzuen ondoren Miguelitok bonbak egiteko teknologia saldu zion Pablori, milioi erdi dolarren truke. Pablok teknologia hori bere kideen esku utzi zuen eta Kolonbian izua zabaldu zuten.

Napoles etxaldea

Napoles etxaldea Antioquian, Kolonbian dagoen etxalde zabal eta luxuzkoa da. Pablo Escobarren etxebizitza izan zen eta aldi berean, Medellineko kartelaren arrakastaren sinboloa gisa hartzen da.

Kolonbian oso famatua egin zen Pablok bertan zuen faunagatik Narkoak mila bostehun animalia izatera heldu zen, haietatik bereizgarrienak: errinozeroak, elefanteak, gameluak, hipopotamoak, zebrak, flamenkoak eta munduan bakarrak ziren papagai beltz zeuden.

Hala eta guztiz ere, animalia hauetako asko hil edo emigratu zuten, Pabloren atxiloketaren ondoren, laurogeigarren hamarkadan. Gainera, isileko ehiztariek geratzen zirenak lapurtu zituzten. Atxiloketa ondoren gobernuko batzuek eta lapurrek onura izugarriak lortu zituzten etxaldetik.

Berriztatze lanei esker, gaur egun etxaldea zoologikoa da, publikoari irekita dago.

Etxaldearen historia

Pablo Escobarrek etxaldea erosi zuen 1978 eta 30 milioi metro karratuko hedadura zuen. Escobarrek erosi zuenean ibai baten haranean zegoen eremu naturala zen baina, erosi bezain laster, hainbat obra egin ziren, esparrua luxuz betetzeko. Azpiegitura guztietatik, hotelak, 6 igerileku, 27 laku artifizial, gasolindegi propioa, heliportu, hangar, lur-hartze pista etab. zituen. Gainera, mila langile zituen, horietako asko, bere etxaldeko zooa zaintzeko.

Pablo etxaldearen sarreran berak bere lehen kokaina kargamentua bidali zuen kirol hegazkinaren erreplika zegoen, originala Ozeano Barean urperatu zen eta.

Etxaldea italiar estiloko luxuzko hotela izan zen eta Medellineko kartelaren egoitza izateaz gain, hainbat bisitari izan zituen urteetan zehar.

Pablo etxaldean bizi zen bitartean, etxaldea zurrumurruz betea zegoen, haietako asko langileak deskribatutako festa, kontzertu eta orgiak ziren. Hala ere, hainbat pasarte beltz izan zituen adibidez, hilketak, torturak, bahiketak…

Heriotza

1993 abenduaren 2an, 44 lau urte egin baino egun bat ondoren, Kolonbiako armadakoek Escobar aurkitu zuten eta hau ihes egiten saiatu zenean, bihotzean tiro batez hil egin zuten. Bloque de Busqueda talde militarreko soldadu batek hil zuen. Pablo non zegoen jakiteko bere semeari egindako telefono deiez baliatu ziren. AEBeko inteligentzia erabiliz Pabloren kokapena zehaztu zuten.

Hala eta guztiz ere, Pabloren inguruko polemika ez zen amaitu nahiz eta bera hilda egon. Izan ere, bere gorpua hobitik aterako zutenean, Roberto Escobar Gaviria, Pabloren anaia, telebista kate batek filmatzea ahalbidetu zuen diru truke. Gainera, Pabloren bibotearen zati batekin eta zenbait hortzekin geratu egin zen. Beste familia kideek kexatu egin ziren eta gaur egun, oraindik ere, gerra judizialetan daude horregatik.  

Telesailak

Erreferentziak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Escobar Pablo Escobar 

Tags:

Pablo Escobar BiografiaPablo Escobar Napoles etxaldeaPablo Escobar HeriotzaPablo Escobar TelesailakPablo Escobar ErreferentziakPablo Escobar19491993Abenduaren 1Abenduaren 2AntioquiaKolonbiarMedellingo kartelaMedellínNarkotrafikatzaile

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

WikipediaUztailaren 8HaritzBerunAdalgisa XimenesUraren zikloaAmaren eskuakLegamiaJoseba SarrionandiaGipuzkoaImmunitate-sistemaNarrastiIzakiUgalketaOlerkigintzaMahatma GandhiSokatiraArotzaren eskuakEuskal Pentatloi SariaAhateJuan Sebastian ElkanoDemokraziaEskusoinu txikiNora ez dakizun horiAluminioGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaEuropar Batasuneko KontseiluaJose Antonio ArdanzaFrancisco FrancoOrdiziaUxue AlberdiEnergiaHaize-orratzBalletGerhard BährLurzoruOlagarroElbira ZipitriaOrixeWiki CommonsBegoña del TesoErresistentzia elektrikoZuhaitzTaula periodikoaAntton OlariagaHardwareMasturbazioElezaharIron MaidenCreative CommonsGema Gonzalez de TxabarriThe Deep Blue Sea (2011ko filma)BaionaEuri-neurgailuAntisorgailuMarie CurieEtnografiaMikel OteroTsunamiInbestimenduGabarraKleopatraNaturaNew YorkTabakismoNerea KortajarenaOrio parkea🡆 More