Muridae

Muridae (muridoak) karraskarien ordenako familia bat da, ugaztunetan ugariena.

700 espezie inguru ditu, Eurasia, Afrika eta Australian bizi direnak. Familia honetan sartzen dira arratoiak, saguak, gerbilak eta kidekoak. Izena latinezko mus (genitiboa muris) izenetik dator, eta "sagua" esan nahi du.

Muridae
Miozeno Goiztiar-Gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Muridae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
SuperfamiliaMuroidea
Familia Muridae
Illiger, 1811
Azpibanaketa
  • Deomyinae
  • Gerbillinae
  • Lophiomyinae
  • Leimacomyinae
  • Murinae

Zenbaitetan, Muridae familia-izena Muroidea superfamiliaren sinonimotzat erabiltzen da, baina, berez, azpiko maila taxonomiko bati dagokio.

Azpifamiliak

Muridoak bost azpifamiliatan sailkatzen dira; gutxi gorabehera 150 genero eta 710 espezie ditu. Hauek dira azpifamiliak:

  • Deomyinae
  • Gerbillinae
  • Lophiomyinae
  • Leimacomyinae
  • Murinae

Ezaugarriak

Muridoak ugaztun txikiak dira, 10 cm ingurukoak isatsa kontuan hartu gabe. Gorputza luzanga izaten dute, eta isatsa luzea. Gehienak marroixkak dira, baina badira beltzak, grisak eta marra zuridunak ere.

Entzumena eta usaimena oso garatuak dituzte, eta era askotako habitatetan bizi dira: basoak, belardiak eta mendikateak. Espezie batzuk, hala nola gerbilak, basamortuko kondizio berezietarako moldatuta daude, eta luze bizi daitezke ia batere urik hartu gabe. Herbiboroak edo omniboroak dira. Maiztasun handiarekin ugaltzen dira; espezie askok kume ugari izaten dituzte urtean zenbait aldiz. Jaioberriak, gehienetan, itsuak dira, ez dute ilerik eta ez dira gauza bakarrik bizitzeko.

Kanpo estekak

Tags:

AfrikaArratoiAustraliaEspezieEurasiaKarraskariSaguUgaztun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Niccolò PaganiniErnalketaEspezie inbaditzaileUrubi arruntMutazioDortoka2021GaztelaniaLoriak udan intza bezelaHaize-orratzErreakzio kimikoHannah ArendtEspainiako Gerra ZibilaLoreCSSIzurri BeltzaZumaiaXabier AlonsoHemendik At!NekazaritzaTxikipediaBernart EtxepareEskusoinu txikiOdei BarrosoSarpenIntxaur-hauskailua (balleta)Ibon MartínHegazti harrapariPokémon (anime)BakuoloMoralAdimen artifizialSailkapen zientifikoAgustin MujikaAlgortaJohn AnduezaBalletArrainAntzuolaJunio BrutoEtnografiaNewtonen legeakErdi AroaGiza sexualitateZelulaGoienaGatibuClaudio MonteverdiEgin (egunkaria)KrokodiloXakeLa Flèche WallonneZuzenbideOihana EtxebarrietaLeire Fernandez AbeteAntzinako ErregimenaNora ez dakizun horiGurpilSusanna MartínPrisma (geometria)Uhandre palmatuGaratxoEn Tol SarmientoLan hitzarmen kolektiboOtxandioMonoikoLegamiaJoseba Díez AntxustegiIholdi BeristainGitarra🡆 More