Lady Gaga

Stefani Joanne Angelina Germanotta (/ˈstɛfəni ˌdʒɜːrməˈnɒtə/) (New York, 1986ko martxoaren 28a) —Lady Gaga izen artistikoaz ezagunagoa— musikagile, abeslari, aktore eta enpresaburu estatubatuarra da, LGTB komunitateko kideen eskubideen aldeko ekintzailea.

Bere karrera musikalean zehar berritzeagatik eta entretenimendu-industriaren barruan duen moldaerraztasunaren ondorioz da ezaguna, hein handi batean. Gazte zenean, nerabezaro aldera, hasi zen kantatzen, open-mic gauetan; bai eta eskolako antzerkietan antzezten ere. Collaborative Arts Project 21ean (CAP21) ikasi zuen, New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) Tisch Arte-Eskolan sarturik zegoenean, musika-karrera bat hasteko helburuarekin utzi zuen arte. Def Jam Recordings-ek berarekin zuen kontratua bertan behera utzi ostean, Sony/ATV Music Publishing izeneko musika-enpresarekin lan egiten hasi zen, egile-abeslari eta konpositore modura. Bertan, Akon abeslariak Interscope Records-ekin akordio batera iristea ahalbidetu zion Gagari, bai eta Akon beraren KonLive Distribution-ekin ere, 2007. urtean.

Lady Gaga
Lady Gaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStefani Joanne Angelina Germanotta
JaiotzaLenox Hill Opsitalea, 1986ko martxoaren 28a (38 urte)
HerrialdeaLady Gaga Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaUpper West Side
Rivington Street
Los Angeles
Yonkers
Manhattan
Malibu
Talde etnikoaItalo-estatubatuarra
Franko-kanadarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaJoe Germanotta
AmaCynthia Germanotta
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaJesusen Bihotza Eskola
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Johns Hopkins Center for Talented Youth (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola : musika
Collaborative Arts Project 21
Circle in the Square Theatre School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, dantzaria, enpresaburua, musikaria, zinema aktorea, egile abeslaria, telebista-aktorea eta ahots-aktorea
Lateralitateaezkerra
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDavid Bowie, Queen, Madonna, Michael Jackson, Bruce Springsteen, Glam rock, Whitney Houston, Prince, Rainer Maria Rilke, Kiss, Cyndi Lauper, The Beatles eta Army of Lovers
Izengoitia(k)Lady Gaga
Genero artistikoaelectropopa
dance popa
synthpopa
dancea
art popa
pop musika
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
keytarra
gitarra akustikoa
gitarra elektrikoa
sintetizadorea
gitarra
bateria
DiskoetxeaInterscope Records
Universal Music Group
Cherrytree Records
Def Jam Recordings
KonLive Distribution
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoaLady Gaga Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

ladygaga.com
IMDB: nm3078932 Allocine: 417702 Rottentomatoes: celebrity/lady_gaga Allmovie: p669908 TCM: 11392985 Metacritic: person/lady-gaga TV.com: people/lady-gaga
Facebook: ladygaga Twitter: ladygaga Instagram: ladygaga Snapchat: ladygaga Youtube: UCNL1ZadSjHpjm4q9j2sVtOA TikTok: ladygaga Souncloud: ladygaga Spotify: 1HY2Jd0NmPuamShAr6KMms iTunes: 277293880 Last fm: Lady+Gaga Musicbrainz: 650e7db6-b795-4eb5-a702-5ea2fc46c848 Songkick: 974908 Discogs: 1103159 Allmusic: mn0000994823 Deezer: 75491 Edit the value on Wikidata
Lady Gaga

Hurrengo urtean,The Fame izeneko debut-albumarekin maila gorenera ailegatu zen, AEBetako musika-zerrenden gailurrera iritsi ziren "Just Dance" eta "Poker Face" barneratzen dituena, besteak beste, kritika nahiko positiboak ekarri zizkiona. Gaga bere lehen albumaren makulu zen The Fame Ball Tourean zegoela, The Fame albuma birkaleratua izan zen, The Fame Monster EPa (2009) bertan barneratzeko, "Bad Romance", "Telephone" eta "Alejandro" singleduna.  EP honen bidez lortutako famak The Monster Ball Tourari hasiera ematea ahalbidetu zion, diru gehien lortu duten historiako mundu-giren artean kokatzen dena.

Bere hirugarren albumaren bidez, Born This Way (2011), rock elektronikoa eta techno-popa bezalako musika-generoak esploratu zituen, lehen astean AEBetan milioi bat album-kopia baino gehiago saldu zituen lanaren funtsa izan zirenak. Albumaren izena hartzen duen "Born This Way" singlea garaiko iTunes Dendako saltzen azkarrena zen abestia bihurtu zen, lehen bost egunetan milioi bat abesti-kopia baino gehiago deskargatu baitziren. Bestalde, aipagarri dira ere "Judas", "The Edge of Glory", "Yoü and I" eta "Marry The Night" singleak. Albumaren salmentak The Born This Way Ball Tourarekin emendatu zituen, modu abruptoan amaitu zena artistak aldaka apurtzean.

Aldaka-operazio ostean, EDMaren influentzia nabaria duen ARTPOPren ostean (2013), zeinetan aipagarri diren "Applause" eta "Do What U Want" abesti eta laneko lehen eta bigarren singleak, hurrenez hurren, Gagak dance-poptik aldendu, eta, Tony Bennett-ekin batera, jazz-album bat kaleratu zuen: Cheek to Cheek (2014), Lady Gagaren hirugarren bat-zenbakidun albuma izan zena, The Fame eta Born This Wayrekin batera. Aldentze horretan ere, countryaren eta rock arinaren influentziak dituen Joanne (2016), bere bosgarren albuma, kaleratu zuen ere, non "Million Reasons" singlea aipatzekoa den. Albuma bere laugarren bat-zenbakia izan zen, eta modu hirukoitzean izan zen promozionatua: Gaga: Five Foot Two (Netflix; 2017) dokumentalarekin, SuperBowl-eko LI. edizioko erdi-atsedenaldiko aktuazioarekin eta Joanne World Tour tourarekin; fibromialgia-kolpe batek toura bertan beher uztera eraman zuen arte.

Garai horretan ere, American Horror Story: Hotel minisailean parte hartu zuen (2015–2016), Emakumezko Aktore Onenaren Urrezko Globo Saria irabaztea eragin ziona, Minisail edo telefim kategoriaren barruan. 2018. urtean, bestalde, A Star Is Born filmaren protagonista izan zen, kritikoen oniritziarekin. Azken honen soinu-bandan ere parte hartu zuen, zeinetatik aipagarri den "Shallow" abestia, AEBetako abesti-zerrendaburu bilakatu zena. Film horrek aktoresa berriari eta urte bakarrean, Oscar bat, Grammy bat, BAFTA-sari bat eta Urrezko Globo Sari bat irabaztea eragin zion. Disko horretatik aipagarri dira ere "Always Remember Us This Way" eta "I'll Never Love Again" abestiak. Handik gutxira, Enigma izeneko erresidentzia hasi zuen Las Vegasen (Nevada, AEB).

2020an, amaitzeko, bere pop-jatorrietara itzuli zen bere seigarren albumarekin, Chromatica, non, besteak beste, Ariana Grande-rekin batera egindako "Rain on Me" kolaborazioa aipagarri den, Gagaren bosgarren bat-zenbakia suposatzen duena.

181 milioi diska saldu ostean, 2017rako, Gaga mundu mailako diska gehien saldu dituzten abeslarien artean kokatzen da, bai eta 2010eko hamarkadako diru gehien irabazi duen laugarren emakume abeslaria da ere. Bere lorpenean artean, hainbat Guinness errekor, 11 Grammy-sari eta Songwriters Hall of Fameren (SHOF) zein CFDAren sari bana aipa daitezke. Billboarden Urteko Artista eta Urteko Emakume modura izan da saritua ere, bai eta VH1eko Musikako Emakume Garrantzitsuenaren bigarren postua, 2012an. 2011ean, Time aldizkariko "azken hamar urteetako influentzia handiena izan duten pertsonen" sailkapenean bigarren postuan agertu zen, bai eta Forbes aldizkarian ere.

Bere filantropiarengatik eta aktibismoarengatik da ezaguna ere, LGTB komunitatearen defentsatik buru-gaitzen despatologizazioraino. Testuinguru horretan, Born This Way Foundation izeneko GKEa sortu zuen, 2011. urtean, bullyingaren aurkako LGTB gazteen ahalduntze-lanak egiten dituena, bai eta buru-osasunaren hobekuntzarako lanak ere. Era berean, enpresaburu modura Haus Laboratorieseko buru da, makillaje-kolekzio osoaren erantzule dena, bai eta Fame zein Eau de Gaga lurrinena ere.

Biografia eta artista-karrera

1986–2003: lehen urteak

Stefani Joanne Angelina Germanotta 1986ko martxoaren 28an jaio zen, Lenox Hill auzoko Lenox Hill Ospitalean (Manhattan), New Yorkeko hirian. Interneteko enpresari, filantropo eta exekutibo zen Joseph Anthony Germanottaren eta Cynthia Louise Germanottaren (jaiotzez, Bissett) lehen alaba da. Natali Veronica izeneko arreba bat du ere, 1992an jaioa.

Esan bezala, jatorri italiarra du, eta, modu urrunago batean, jatorri frantziar-kanadarra ere. Manhattaneko Upper West Side auzoan hazia, kristau modura, abeslariaren hitzetan bere familia langile-klasekoa da, "denetarako gogor borrokatu behar izan zutela" adieraziz, "egunero zortzi orduz telekomunikazioetan lan eginez".

Ezkertia da; pianoa jotzen lau urte zituenean hasi zen, bere amak kulturadun emakume gazte bat bihurtu zedin defendatzearen ondorioz; hala, hamahiru urte soilik zituenean, bere lehen balada konposatzera eta idazteraz ailegatuz. Piano-klaseak bere haurtzaro osoan zehar hartu zituen, non musika-orriak irakurtzea baino entzunez ikastea nahiago zuen. Bere aitak, pianoan entsaia zedin, Bruce Springsteenen kantutegia oparitu zion Gabon egunean. Hurrengo urtean, klub mota ezberdinetako open-mic gauetara aurkezten hasi zen ere. Bere gurasoek Gagaren musikarekiko atsegintasun horri eusteko animatu zuten, "Creative Arts Camp" batera sartuz. Garai horretan ere, jazz-txapelketa bateko irabazle izan zen ere.

Hamaika urte zituenetik Jesusen Bihotza eskolan ikasi zuen, erromatar katolikoa den soilik emakume-eskola pribatuan, Upper West Side bertan. Hala ere, Manhattaneko Juilliard Eskolara sartzear egon zen ere, Jesusen Bihotza Eskolara sartzera iritzia aldatu baino lehen. Urte berean, Christina Aguileraren ahots-irakaslea ere Don Lawrence-ekin klaseak jasotzen hasi zen, bai eta bere aitak kontrataturiko stripper baten klaseak ere, piano-irakasle modura. Gaga berak bere bigarren hezkuntzan zeharreko pertsona, 16-18 urterekin, "oso dedikatua, oso ikasle ona eta oso diziplinatua" moduan deskribatzen du, bai eta "zertxobait dudatsua" ere. Adaptatu gabeko pertsona konsideratzen zen, eskola barruan, "jarrera bitxiegia eta probokatzaileegia" izateagatik. Hamar urtez egon zen ere Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskolan, method actinga ikasten.

Jesusen Bihotza Eskolan zegoen bitartean, New Yorkeko jesuiten Regis Eskolan hasi zen antzerki-lanetan ere, "Guys and Dolls" (Adelaide) eta "A Funny Thing Happened on the Way to the Forum" (Philia) musikalen antzezpenean parte hartuz. Stephaniek 16 urte zituela New Yorkeko antzerki-show ezberdinetan sartzen saiatu bazen ere, gazte zen bitartean soilik lan txiki bat lortu zuen The Sopranos telesaileko "The Telltale Moozadell" kapituluan, 2001ean. Garai hartan ere, 15 urte inguru zituenean, bere anorexia- eta bulimia-arazoak hasi ziren, jasaten zuen bullyingaren ondorioz. Izan ere, Upper West Sideko eskola pribatu bat izanik, bertako ikasle asko maila ekonomiko altukoak ziren (hala nola, Paris eta Nicky Hilton arrebak), abeslariari zirkulu horietan "arraro" sentiaraziz.

Musika-mundua atsegitearen inguruan, hurrengoa esan zuen Gagak:

« Ez dakit zehazki nondik datorren nire musika-atsegitea, baina oso erraz datorkit musika sortzea. Hiru urte inguru nituenean, edo inkluso are gazteago nintzenean... Nire amak beti kontatzen du nola eskutan hartu behar ninduen pianoa jo ahal izateko, txikiegia eta baxuegia nintzelako teklak jo ahal izateko. (...) Oso ona nintzen pianoa jotzen; beraz, nire lehen sena pianoan entsaiatzen orduak eta orduak pasatzea izan zen; [izan ere,] ez naiz berezko dantzari bat izango, baina berezko musikari bat banaiz. Eta hori da, musika sortzea, nire ustez, hoberen egiten dudana. »
Lady Gaga (2011)

2003an, 17 urte zituela, CAP21erako early admissiona irabazi zuen, NYUeko Tisch Arte-Eskolaren musika-eskola zena, garai hartan. NYUeko ikastetxe nagusian bizi zen bitartean, New Yorkeko 11. kalean, musika ikasi zuen unibersitatean, bai eta bere egile-abeslaritza ahalmenak hobetu zituen ere, artearen, erlijioaren, arazo sozialen eta politikaren inguruan idatziz, Spencer Tunick eta Damien Hirst pop-artisten tesi bat barne. Gaga beraren hitzetan, tesi hori idazteak bere etorkizunerako musika-karrerarako prestatu zuen, "musikan, artean, sexuan eta ospean" oinarritutakoa. Bere karrerakideak baino kreatiboagoa konsideratzen zen, "artearen inguruan pentsatzen ikasten duzunetik aurrera, zure kabuz ikas dezakezu". Aipagarri da ere, NYU unibertsitatean zegoen bitartean, bere klasekideetatik bullyinga jaso zuela ere, Stephanie Germanotta, you will never be famous (Stephanie Germanotta, ez nara inoiz famatua izango) Facebook-eko taldea sortu baitzuten.

2014. urtean Gagak izandako elkarrizketa batean 19 urte zituenean bortxatua izan zela aitortu zuen, terapia fisiko eta mental ezberdinak jarraitzera eraman ziona. Honen ondorioz PTSDa dauka gaur egun (trauma osteko estres-nahasmendua, ingeleseko post-traumatic stress disorderetik); doktore, familiakide eta lagun ezberdinen laguntzarekin, bai eta antipsikotikoen bidez gainditzen saiatzen dena. 2019an Oprah Winfreyrekin izandako elkarrizketa batean esan zuenez, "olanzapinak (...), nire lagun guztiekin eta bikotearekin batera, nire bizitza salbatu dute". Testuinguru honetan, gainera, The Hounting Ground dokumentalerako 2015ean argitaratutako "Till It Happens To You" abestia uler daiteke.

2004–2007: karrera-hastapena

Karrerako bigarren urtean unibertsitatetik alde egin zuen, 2005ean, bere musika-karreran zentratu ahal izateko. 2005ean ere, baina karrera utzi baino lehen, MTV kateko Boiling Points telesailean parte hartu zuen "jatetxeko bezero fidakorraren" papera egiten. Abeslariak gurasoen oniritzia jaso zuen, bere aitak pisu-alkilerra urtebetez ordainduko ziola esanez; arrakasta ez izatekotan, Tischera bueltatuko zela zin egitearen trukean. Gagak hurrengoa esan zuen horren inguruan 2010. urtean: "Nire familia osotik alde egin nuen, aurki nezakeen pisurik merkeena lortu eta kaka jan nuen norbaitek [abesten] entzun ninduen arte".

Bitartean, jasotzen zuen diru-sarrera emendatzeko stripper modura hasi zen lanean, Gagaren hitzetan "italiar jatorriko familia ez-txiro batean [strippera izatea] arraroa bada ere". Hala lortzen zuen diru-sarrera bere gurasoen laguntza ekonomikorik gabe aske bizitzeko aukera ematen bazion ere, gurasoek ez zuten hau onartzen. Gaga beraren hitzetan, "nire aitak ezin izan ninduen bi edo hiru hilabetez aurpegira begiratu". Hala ere, hainbat alditan azaldu duenez, bere aktuazioak teatralitatetik gertuago zeuden striptease batetik baino; besteak beste, "ile-laka sutan piztuz eszenatokian abesten eta dantzatzen zuen bitartean".

Lady Gaga 
The Bitter End taberna (New York)

Abeslariak bere aktuazioak "burlesque-dantza" modura definitu zituen 2013an, burlesque berri izeneko burlesque-azpimotarekin liluratua; non "ezer gutxi erakusten zuela" esan zuen, bere aitak "hala uste ez badu ere", "negarrez bukatzera" iritsi zena. 2009ko beste elkarrizketa batean, bere aktuazioetan "larru beltzez jantzitza Guns N' Roses, Black Sabbath eta Faith No More rock 'n' roll taldeen abestiak" interpretatzen zituela esan zuen, "gogó dantzatzen sexu oralari buruzko abestiak abestu bitartean". Beraz, gogó-dantzak egiten zituela ondoriozta daiteke. Paul Lester-en arabera, bere aktuazioak "nahiko basatiak" ziren. Lesteren liburuan jasotako elkarrizketaren arabera, Lady Gagak "stripper izatea izugarri maite" zuen, stripper izatearen abantailak zerrendatzen hasteko: "biluztearen liberazioa, jendeak hurrengo gauean zer egingo dudan jakin nahi izatea, zure gorputzaren botereaz jabetzea, bakoitzaren sexualitateaz gozatzea...". Italiar jatorriko emakume katoliko bat izango naiz, baino New Yorkeko gau klandestinoetan aurkitu nuen askatasuna esaldiarekin sentenziatu zuen bere iraganaren inguruko ikuspuntua. Garai horretan ere droga mota ezberdinak kontsumitzen hasi zen.

Lady Gaga 
Red and Blue (2006) logoaren berinterpretazioa. Logo originalean, ez du "Lady Gaga" jartzen

Rivington kaleko pisu txiki batean bizi zela, 2005eko udan hip hop abeslaria den Melle Mel-en audioliburuarentzako abesti pare bat grabatu zituen, Cricket Casey-ren The Portal in the Park haur-libururako. 2005eko irailean Gagak Stefani Germanotta Band edo SGBand izeneko musika-banda sortu zuen, NYUeko lagun batzuekin: Calvin Pia (kitarrajolea), Eli Silverman (baxujolea) eta Alex Beckham (bateriajolea). SGBandak abesti anitz interpretatzen zituen; cover ezberdinak (adibidez, Led Zeppelin-en "D'yer Mak'er") zein abesti propioak. Greenwich Villageko The Bitter End eta Lower East Sideko Mercury Lounge tabernetan jo ostean, bandak nolabaiteko ospe maila bat lortu zuen, Joe Vulpis musika-ekoizlearen arreta deitzeko nahikoa. Joe Vulpisen estudioan hainbat bilera eduki ostean, SGBandak bere bi EPak, Words (2006) eta Red and Blue (2006), New Yorkeko puntu ezberdinetan aurkeztu zituzten, Lower East Sideko gau-eszenatokian hutsune bat aurkituz.

Taldeak bere puntu gorenena 2006ko SHOFean lortu zuen, 2006ko ekainean New Yorkeko The Cutting Room musika-aretoan ospatutakoa. Bertan, taldeak Rob Fusari disko-ekoizlearen talento-ehiztaria zen Wendy Starland ezagutu zuen. Starlandek Fusariri Gagaren talentuaren inguruan hitz egin zion, abeslariarekin kontaktuan jarri zena; izan ere, Fusarik talde batentzako abeslari bila zegoen garai hartan. Testuinguru horretan, eta SGBandeko bestelako kideek ikasketetan zentratu nahi zutela kontuan harturik, banda 2006an disolbatu egin zen. Hala, Gaga egunero New Jersey-ra bidaiatzen hasi zen, jada idatzitako abestietan lan egiteko eta, disko-ekoizlearekin batera, abesti berriak sortzeko. Elkarrekin lan egiten zuten bitartean, Fusarik Gagaren performance-giro eta -kalitatea Queen bandako Freddie Mercury-renarekin alderatu zuen. Gainera, Fusari izan zen ere Stefaniren izen artistikoa aurkitzen lagundu ziona, Queen beraren "Radio Ga Ga" abestian oinarritutakoa. Zenbait iturriren arabera, abeslariak ezizen bat bilatzen ari zela, Fusariren mezu bat jaso zuen, non "Lady Gaga" idatzirik agertzen zen. Iturri horiek diotenez, Fusariren hitzetan "[mezu horretatik aurreta] Stef estudiora sartzen zen bakoitzean, 'kaixo' esan beharrean, "Radio Ga Ga" abesten hasten zen". Era berean, mezuaren inguruan "zuzentzaile automatikoak lady hitza jarri zuen radio hitzaren trukean" aitortu zuen, ezizenaren jatorri gorabeheratsua azaltzeko. Edozein kasutan, Gagak ontzat eman zuen nahigabeko ezizen hori, "hori da!" erantzunez. Hala, "inoiz ez berriro ere Stefani ez deitzeko" eskaria egin zien. Hala ere, bestelako iturrien arabera (The New York Timesen kasu) aipatutako istorio hori marketin-estrategia hutsa da, eta, beraz, ezizenaren jatorria, ezezaguna. Paula Johnsonek jasotzen duenez, Wendy Starlandek Gaga ezizenaren jatorria "marketin-bilera" batean dagoela gogoratzen du.

Fusariren eta Gagaren arteko musika-erlazioak, hasiera batean, arrakastarik izan ez bazuen ere, 2006ko maiatzean lan-bikotez gain maitasun-bikote bilakatutakoak, berehala sortu zuen Team Lovechild izeneko asoziazioa, zeinetan electro pop abestiak sortu eta grabatzen zituzten, musika-industriako pertsonalitate ezagunei bidaltzeko. Horietako bat, Joshua Sarubin, Def Jam Recordings-eko buru, emaitza positibo bat eman zuen, konpainiak abeslariaren aldeko jarrera edukitzera bultzatuz bere aktuazio "arraro eta probokatiboengatik". Gagaren garaiko manageraren oniritzia jaso ostean, Antonio "L.A." Reid, Gagak Def Jam Recordingsekin 2006ko irailean, hemeretzi urte zituela, sinatu zuen kontratua, hurrengo bederatzi hilabeteetan zehar (hau da, 2007an) bere debut-albuma kaleratzeko intentzioarekin. Hala ere, hiru hilabete pasa ostean, 2006ko abenduan, Def Jam diskoetxetik bota zuten. Egoera horrengatik erabat jota, abeslaria Lower East Sidera bueltatu zen, beren gurasoen etxera. Haatik, gauza positibo bat ere eskuratu zuen egoera horretatik: bere "Marry The Night" (2011) singlearen bideokliperako inspirazioa, bere "bizitzako egunik okerrenak" izan zirenak. Rob Fusarirekin izandako ezkongai-aldia 2007ko urtarrilean amaitu zen.

Lady Gaga 
Lady Gaga Lollapalooza festibalean (Chicago, Illinois), 2007ko abuztuan

Garai honetan ere, 2006ko martxo aldera, Gagak Lady Starlight artista ezagutu zuen, bere eszenatoki-irudi eta -jantziak sortzen lagundu ziona. Starlighten hitzetan, Manhattaneko St. Jerome klubean edukitako bilera bakarraren ostean, Gagak Fusarirekin konposatutako abestiak Lady Starlightekin batera kantatzeko nahia agertu zuen. Hala, Mercury Lounge, The Bitter End eta Rockwood Music Hall bezalako lokaletan duo modura hasi ziren aktuatzen, "Lady Gaga and the Starlight Revue" izenpean. Beren aktuazioa "burlesque-aktuazio izugarri" modura deskribatzen zen, 1970eko hamarkadako ikuskizunei ohore egiten ziona, low-fi estilopean.

Handik gutxira, 2007ko abuztuaren 3 eta 5ean, Lollapalooza festibalean jotzeko deituak izan ziren, kritika oso positiboak eskuratu zituen kontzertua eskainiz. Gagak musika elektronikoaren abangoardian (avant-garde modura ere ezaguna) bere musika-genero atsegina aurkitu ostean, bere musika-txokoa musika horri pop-elementuak eta David Bowieren eta Queenen glam rockaren elementuak gehitzean deskubritu zuen.

Hasieran, Gaga Christina Aguilera abeslariarekin asko parekatu zen, Gagaren hasiera-estiloak Aguileraren estiloarekin hainbat puntu komunean zituelako; hala, abeslari berak behin baino gehiagotan aitortu du Aguilerarekin izandako hasierako konparazio horiek ospetsua izateko bidean funtsezko laguntza izan zela. Gaga-Starlight duoak beren aktuazioekin zebiltzaten bitartean, Gagaren bikote-ohi eta oraindik disko-ekoizle zen Rob Fusarik Gagak ekoitzitako abestiekin lan egiten jarraitu zuen. Fusarik bere laguna zen Vincent Herbert disko-ekoizle eta exekutiboari hainbat lan bidali zizkion. Herbertek azkar batean Gagari Streamline Records-ekin kontratu bat sinatzeko eskatu zion, Interscope Records-en menpekoa zen diskoetxe txikia, Gagak 20 urte zituenean. Gagaren hitzetan, "Herbet izan zen aurkitu ninduena", berarekin egindako lanaren inguruan hurrengoa esanez: "pop-musikan historia egiten ari gara eta historia egiten jarraituko dugu". Famous Music Publishingen ikasle-laguntzaile modura lan egin ostean (gaur egun, Sony/ATV Music Publishing-ek erosia), Gagak kontratu bat sinatu zuen Sony/ATVrekin, beraientzako musika-editore modura lan egiteko. Ondorioz, diskoetxeko zenbait pop-abeslarien abestiak konposatzeko lanari ekin zion; besteak beste, Britney Spears ("Quicksand"), New Kids on the Block ("Full Service"), Fergie eta The Pussycat Dolls ("Elevator"). Interscopen, Akon abeslariak Gagaren ahots-talentua onetsi zuen, abeslaria estudioan entzun ostean. Hala, Akonek garaiko Interscope-Geffen-A&Mren presidente zen Jimmy Iovinekin hitz egin ostean, Gagak KonLive Distribution-ekin kontratu bat sinatzea lortu zuen, Lady Gaga diskoetxe horren "frankizia-ikur" bilakatzeko asmoarekin.

2007. urtearen amaiera aldera, bere managerak musikagile eta disko-ekoizle den Nadir Khayat aurkeztu zion Gagari, "RedOne" ezizenarekin ezaguna dena. Interscopen ere lan egiten duen disko-ekoizle honekin sortutako lehen abestia "Boys, Boys, Boys" dugu, Mötley Crüe-ren "Girls, Girls, Girls" eta AC/DCren "T.N.T." abestien arteko mash-up modura uler daitekeena. Bikotearen artean sortutako lan-kimika onak, Gagaren debut-albuma prestatzen garrantzi handia izatea eragin zuen, astebeteko lan itzela suposatu zuena; hala, besteak beste, The Fame albumeko "Eh, Eh (Nothing Else I Can Say)" singlearen produkzioan parte hartu zuen RedOnek, bai eta "Just Dance", "Poker Face" eta "LoveGame" single eta hiten sorreran ere. RedOne nahiko seguru sentitzen bazen ere bere grabaketekin, Gagaren The Fame debut-albuma "berotuegia", "gehiegizko dance-influentziaduna" edo "undergroundegia" izango zelaren beldurra zuela aitortu zuen, mainstream-merkatuak (ingelesez, General Public edo GP modura ere ezaguna dena) jasotzeko. Aipatutakoari hala erantzun zion abeslari estatubatuarrak: "Nire izena Lady Gaga da, [eta,] musika-eszenatokian urteak egon ostean, hau izango dela 'datorrena' esan zaitzaket".

2008–2010: The Fame eta The Fame Monster

Sakontzeko, irakurri: «The Fame» eta «The Fame Monster»

2008 inguruan, Gaga Los Angelesera etxez aldatu zen, bere debut-albuma amaitzeko eta bere lanean are gehiego zentratzeko asmoz; era berean, bere sortze-talde propioa, Haus of Gaga, sortu zuen ere, Andy Warholen Factoryn oinarriturik. Bere debut-albuma, The Fame, 2008ko abuztuaren 19an izan zen kaleratua, irrati-difusio urrikoa izan zena hasieran. Gagak The Fame Europa eta AEBetan zehar ospatutako kontzertu txikietan promozionatu zuen, bereziki LGTB kideentzako diskoteka txikietan. Era berean, AEBetan New Kids on the Block taldearen hasierako gonbidatu izan ere, NKOTB taldearen girapean. "Just Dance" abestia, The Fame kaleratu baino lau hilabete lehenago kaleratutakoa eta debut-albumaren lehen singlea, ez zen nazioarteko zerrenden gorenera iritsi 2009ko urtarrilera arte, abestia sleeper hit edo "ustekabeko hit" modura izendatua izatera eraman zuena. Edozein kasutan, honek The Fame albumaren ospea izugarri emendatu zuen, modu oso azkarrean. "Just Dance" abestia, halaber, Grammy Sarietan Dance Abesti Onena kategorian izan zen nominatua, bai eta 2009ko singlerik salduenen zerrendan agertu ere. The Fame albumarekin, gainera, bigarren sleeper hit bat eduki zuen ere, "Poker Face", 2009aren hasieran zerrenda gehienen gorenera ailegatu zeneko albumaren bigarren singlea. Hala, The Fame albumaren lehen bi singleak AEBetako, Australiako, Kanadako zein Erresuma Batuetako zerrendetako lehen postura ailegatu ziren. "Poker Face" abestiak, "Just Dance" abestiak ez bezala, 2010eko Grammy Sarietan Dance Abesti Onena kategoriako irabazlea izan zen, bai eta Urteko Abestia (SOTY) eta Urteko Grabazioa (ROTY) sarietan nominatua ere.

The Fame albumak 12 milioi ale saldu zituen mundu mailan 2008 eta 2010 urteen artean. "Poker Face" 2009ko abestirik arrakastatsuena bihurtu zen mundu mailan 9.8 milioi ale fisiko salduta legez, eta laugarren postua lortu zuen legezko deskargetan 7.7 milioi alerekin.

2009ko azaroan The Fame Monster EPa kaleratu zuen, berarekin 8.4 milioi diska ale saldu zituelarik. 2011ko maiatzaren 23an bere hirugarren albuma, Born this Way, kaleratu zuen.

Lady Gaga 
Lady Gaga, 2011. urtean.

Gogoko ditu glam rock taldeetako abeslariak, hala nola David Bowie eta Queen, eta 1980ko hamarkadako Madonna eta Michael Jackson pop abeslariak. Eragina izan dute Lady Gagaren musika estiloan.

Abesti hauek egin dute ospetsu: "Love Game", "Just Dance", "Poker Face", "Paparazzi", "Bad Romance", "Telephone" (Beyoncé-rekin batera), "Alejandro", "Born This Way", "Judas", "The Edge Of Glory", "Yoü And I", "Marry The Night", "Applause", "Do What U Want", "G.U.Y.", "Million Reasons".

Aktore lanak ere egin ditu. 2015 eta 2016an, American Horror Story antologia telesailaren bostagarren denboraldian aritu zen, eta minisaila edo telefilmeko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria eskuratu zuen. 2018an, bere lehen protagonista papera antzeztu zuen zineman A Star Is Born musikal filmean.

Diskografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lady Gaga Lady Gaga 

Tags:

Lady Gaga Biografia eta artista-karreraLady Gaga DiskografiaLady Gaga ErreferentziakLady Gaga Kanpo estekakLady Gaga19862007AbeslariAkonAktibismoAktoreAmeriketako Estatu BatuakAntzerkiCollaborative Arts Project 21Def Jam RecordingsEgile abeslariEnpresaEnpresaburuEntretenimendu industriaEskolaEzizenGazteInterscope RecordsKonLive DistributionKontratuLGTBMartxoaren 28Mikrofono irekiMusikaMusikagileNerabezaroNew York (estatua)New Yorkeko UnibertsitateaSony/ATV Music PublishingTisch School of the Arts

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nafarroako ErresumaOlentzeroIon Garmendia AnfurrutiaHaize errotaIslandiaTabakismoTximeletaXabier García RamsdenNafarroa GaraiaBiosferaMarcella MaiaOnddoYSusanna MartínDemokraziaZentral nuklearPetrolioUgaztunIñaki PetxarromanDoctor DeseoPello OtxandianoGernu-aparatuEusko gudariak (abestia)Erreakzio kimikoBiologiaHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Xabier LeteMusika tresnaDiseinu grafikoMoneroGoseteOligarkiaPello ReparazFeminismoGatz mineralHaritzAntonio VivaldiObulutegiEuropar BatasunaMutazioIndarGametoEn Tol SarmientoAnariJose Maria IparragirreDebaMoralAro ModernoaPiotr Ilitx TxaikovskiOscar TorpEnergia berriztagarriXabier LizardiSua EnparantzaGuggenheim Bilbao MuseoaItsasmuseum BilbaoEibarKobreBat, bi, ManchesterZesta puntaDaniel DefoeChill MafiaGipuzkoaGuruinIon ZubillagaTornu (tresna)Henry FordJoseba SarrionandiaOngarriBaigorri🡆 More