Kampala Afrikako ekialdeko hiria da, Ugandako hiriburua eta hiri nagusia.
1.659.600 biztanle zituen 2011n.
Kampala | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Uganda |
Barrutia | Kampala |
Alkatea | Erias Lukwago (en) |
Izen ofiziala | Kampala |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°18′49″N 32°34′52″E / 0.3136°N 32.5811°E |
Azalera | 189 km² |
Altuera | 1.190 |
Demografia | |
Biztanleria | 1.680.600 (2019) 173.520 (2014) |
Dentsitatea | 8.892,06 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Kigali |
http://www.kcc.go.ug/ |
Itsas-mailatik 1.189 metrotan kokatuta, Ugandako erdialdean dago, Victoria aintziraren ertzean. Beste hiri historiko bezala, kampalarrek hiria zazpi muinotan eraikia izan zela diote, nahiz eta hori guztiz fidagarria ez izan. Zazpi muinoak hauek dira: Kasubi, Mengo, Kibuli, Namirembe, Rubaga, Nsambya eta hiriari bere izena eman ziona, Kampala.
Hiriak klima ekuatoriala du, Af, Köppen sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak () | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33 | 36 | 33 | 33 | 29 | 29 | 29 | 29 | 31 | 32 | 32 | 32 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28.6 | 29.3 | 28.7 | 27.7 | 27.3 | 27.1 | 26.9 | 27.2 | 27.9 | 27.7 | 27.4 | 27.9 | 27.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 23.2 | 23.7 | 23.4 | 22.9 | 22.6 | 22.4 | 22.0 | 22.2 | 22.6 | 22.6 | 22.5 | 22.7 | 22.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 17.7 | 18.0 | 18.1 | 18.0 | 17.9 | 17.6 | 17.1 | 17.1 | 17.2 | 17.4 | 17.5 | 17.5 | 17.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 12 | 14 | 13 | 14 | 15 | 12 | 12 | 12 | 13 | 13 | 14 | 12 | ' |
Euria (mm) | 68.4 | 63.0 | 131.5 | 169.3 | 117.5 | 69.2 | 63.1 | 95.7 | 108.4 | 138.0 | 148.7 | 91.5 | 1264.3 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 4.8 | 5.1 | 9.5 | 12.2 | 10.9 | 6.3 | 4.7 | 6.7 | 8.6 | 9.1 | 8.4 | 7.4 | 93.7 |
Eguzki orduak | 155 | 170 | 155 | 120 | 124 | 180 | 186 | 155 | 150 | 155 | 150 | 124 | 1824 |
Hezetasuna (%) | 66 | 68.5 | 73 | 78.5 | 80.5 | 78.5 | 77.5 | 77.5 | 75.5 | 73.5 | 73 | 71.5 | 74.5 |
Iturria (1): World Meteorological Organization, | |||||||||||||
Iturria (2): BBC Weather |
Hiria bost auzotan banaturik dago:
2002ko erroldaren arabera hiriak 1.189.142 biztanle zituen. Ugandako Estatistika Elkarteak (UBOS) 2008an 1.420.200 zirela zenbatetsi zuen. 2011n, UBOSek 1.659.600 zirela esan zuen.
Kampalar gehienak (%65) anglikanoak dira, eta musulmanak %10 dira. Besteak kristautasunaren beste adarretakoak edo animistak dira.
Bertako osasun ministerioaren arabera, hiriak dauka HIESaren infekzio tasarik altuena Ugandan, altuenetarikoa Afrika osoan eta beraz munduan: 2004-2005eko azterketan, helduen %9,2 kutsatuta zegoen, eta prostituten artean %47a.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kampala, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.