Elgorri

Elgorria edo txarranpina (Gip.) gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak batik bat jotzen dituena eta larruazalean orban txiki gorri ugari (exantema) sortzen dituena.

Bizitzan zehar behin bakarrik jasan daiteke, gaitza pasatutakoan betiko immunitatea garatzen baita.

Elgorria
Elgorri
Ume elgorriduna ohiko exantemarekin.
Deskribapena
MotaMorbillivirus infectious disease (en) Itzuli
gaixotasun biriko kutsakorra
Espezialitateainfektologia
Sintoma(k)sukarra, Eztula, errinorrea, maculopapular rash (en) Itzuli, adenopatia, anorexia, beherakoa, Koplik's spots (en) Itzuli, konjuntibitisa
Stimson's triad (en) Itzuli
Sortzen du2008 measles epidemic in France (en) Itzuli
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Koplik's spots (en) Itzuli, ELISA
Polimerasaren kate-erreakzioa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB05
GNS-9-MK055
GNS-10B05
GNS-9055
DiseasesDB7890
MedlinePlus001569
eMedicinederm/259 emerg/389 ped/1388
MeSHD008457D008457

Elgorria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. Hala ere, 2000-2006 urte bitarteko tartean 5 kasu besterik ez ziren agertu EAE-an.

Etiologia

Elgorriaren eragilea paramixobirusen taldeko birus bat da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, kapside helikoidal batez babestua. Elgorria sortzeaz gain, talde horretako birusek parotiditis edo hazizurriak eta pneumonia mota bat ere eragiten dute.

Gizakia da elgorriaren birusaren gordailu bakarra.

Infekzioa

Elgorriaren birusa arnas aparatuari eragiten dioten beste gaitzen antzera (hotzeria, gripea, barizela...) transmititzen da: gaixoak kanporatzen dituen tanta infekziosoen bidez, eztula edo doministiku egiterakoan, adibidez. Birusa arnas jariakinetan dago, eta gaixoak kanporatutako aerosol tantetan milioika birus patogeno daude.

Gaitza oso kutsakorra da. Hala ere, birusa oso sentikorra denez pertsonen arteko kontaktu zuzenaren bidez besterik ez da transmititzen. Gorputzetik at bizi ezin denez, fomiteen bitarteko transmisioa ez da inoiz gertatzen.

Birusak arnas traktutik hasten du infekzioa. Hortik, eta linfaren bidez, odolera iritsi eta gorputz osora hedatzen da. Elgorriaren birusaren aurrean immunitate-sistema aktibatzen da, eta eragile arrotzari aurre egiten dio immunitate zelularraren bidez (immunitate mota horretan T linfozitoek zeregin oso garrantzitsua betetzen dute).

Sintoma klinikoak

Elgorriaren inkubazio epea 8-12 egunekoa da. Sukar handia, eztula eta konjuntibitisa dira gaitzaren lehenengo sintomak. Fase honetan birusa oso kutsakorra da.

Bi egun geroago aho barruan lesio tipikoak agertzen dira, Koplick orbanak, orban zuri txikiak, gaitzaren diagnostikoan oso baliagarriak izaten direnak. Orbanak egun gutxitan desagertzen dira.

Ohiko larruazalaren erupzioa dator gero. Gorputz osoan, aurpegitik hasita, orban gorri txikiak agertzen dira (exantema), denboraren poderioz iluntzen direnak. Exantema hau 4-6 egunetan desagertzen da.

Konplikaziorik ez bada elgorria 8-10 egunetan berez sendatzen da.

Zenbait kasutan ondorengoak agertzen dira, pneumonia eta entzefalitisa, kasu. Ez dira oso ohikoak, baina kalte larriak eragin ditzakete.

Profilaxia eta tratamendua

1963. urtean elgorri-kontrako txertoa erabiltzen hasi zen. Txerto honi esker herrialde garatuetan elgorriaren intzidentzia nabarmen jaitsi da. Txertoak birus motelduak (indargabetuak) ditu, eta Euskal Herrian ume guztiei ematen zaie, parotiditis eta errubeolaren txertoekin batera (txerto hirukoitz biriko delakoa erabiliz). Txertoa bi dositan ematen da, lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin.

Hainbat gaixotasun birikoekin gertatzen den moduan, ez dago birusaren aurkako tratamendu espezifikorik. Gaitzaren sintomak arintzeko antipiretikoak erabiltzen dira. Atsedena eta elikadura egokia hartzea gomendatzen da beti.

Kanpo estekak

Tags:

Elgorri EtiologiaElgorri InfekzioaElgorri Sintoma klinikoakElgorri Profilaxia eta tratamenduaElgorri Kanpo estekakElgorriExantemaImmunitate

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

San Frantzisko (Bilbo)Violeta DenouJabari publikoAbenduaren 20Arotzaren eskuakAntzinako GreziaItaliaTalka-uhin bidezko terapiaErlauntza (filma)AnimaliaEuropaIrulegiko EskuaValeria RosAlvaro de OrriolsFilipinakSexualitate1975Itsaso2011Iñigo UrkulluEuskalkiMiranda EbroMuskizKristinaeneaMerkurio (planeta)Autonomia erkidegoIgeldoJulen AgirrezabalaGazte Koordinadora SozialistaOihan SancetXabier SaldiasMaryna VasileuskaiaIzaro GarmendiaViacheslav KuznetsovUdaberri SariaAlbert EinsteinSistema endokrinoApirilaren 8Aitor ElordiIzarGizaburuaga1978Monkey Man (filma)DotakonLandareMiren Gorrotxategi AzkuneGracita MoralesLeitzaZumaiaLaeFull contactXabier AlonsoJaponieraNekazaritzaAnariXX. mendeaErregai fosilZelulaGabriel Aresti2024Fu ShengjunXNXXBertxhoriE.H. SukarraMari Karmen GarmendiaGorka MárquezImuntzo eta BelokiGuatemalaSekula Drljević🡆 More