Kandelario

Kandelario edo Garbikunde eguna Jesusen Tenpluko Aurkezpena ospatzen duen jai kristaua da, otsailaren 2an.

Hala ere jatorria latindarra eta paganoa du, Lupercales jaiekin zerikusia duena. Antzina, inauteriei hasiera emateko data zen.

Kandelario
Kandelario egunean, ohitura dago kristau tradizioko hainbat herrialdetan kandelak bedeinkatu eta pizteko.

Kristauek Ama Birjinaren Garbikundea ere ospatzen dute eta Kanariar uharteetan eta haien eraginez Latin Amerikan Kandelarioko Andre Maria.

Ipar Euskal Herrian, Ganderailu du izena egun honek.

Ohitura eta sinesmenak

Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: «Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz» dio atsotitzak. Eguneko ezaugarrien arabera negua luzatuko den ala ez iragartze hori, izatez, AEBetan ospetsu bihurtu den Marmotaren egunari lotuta dago. Izan ere, Kandelario eta Marmotaren Eguna Europako tradizio beretik sortzen diren bi aurpegi dira. Hibernatzen duten ugaztunek lozorroari uztea ala ez uzteko aukera batekin dagoen lotua tradizio hori, eta Euskal Herrian hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, normalean Inauterien zikloarekin lotuta.

Euskal Herrian kandelak eta argizariak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko. Bedeinkapena era askotan egin izan da, hala nola atzamarra urtutako argizaritan jarri eta hiru aldiz aitaren eginez eta buruko ile zenbait errez.

Jai kristaua X. mendean abiarazi bazen ere, Quadragesima Epiphania izenez ezagutzen zen eta IV. mendetik ospatzen zen jaian du jatorri.

Esaerak

Hainbat esaera daude egun honekin zerikusia duena, horien artean:

  • Kandelarioz elurra, joan da neguaren beldurra.
  • Kandelarioz euria, laster da udaberria.
  • Kandelario, lario, haitzari hura dario.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Kandelario Ohitura eta sinesmenakKandelario EsaerakKandelario ErreferentziakKandelario Kanpo estekakKandelarioInauteriJesusKristautasunLatino (antzinako herria)Otsailaren 2Pagano

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Xabier LeteSatelite naturalIbil bediMariPerlazko lepoko (sexualitatea)Aro ModernoaGiza zakilBiomasaEdvard MunchArrasateInbestimenduTangoGorka EtxebarriaBilboko itsasadarraArotzaren eskuak2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakUrolaAkrosportFaxismoLiburuaren Nazioarteko EgunaMadrilItziar EgurenNafarroa GaraiaBrasilSistema endokrinoItalia2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAdolf HitlerJoseba SarrionandiaPlaneta nanoBartolomeu DiasItoizEstirpe ImperialGalileo GalileiImanol LarzabalGerhard BährLan-kontratuErromaErrenteriaJunio BrutoBizenta MogelKalera, kaleraZitoplasmaKantauriMikel LaboaEgin (egunkaria)Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Real SociedadEtikaAngelu (geometria)Paulo AzpiazuXabier García RamsdenGabriel ArestiDemokraziaEuri-neurgailuTabakismoEneko AristaArabaNora AurrekoetxeaJokin AltunaJ. Lee ThompsonAntonio VivaldiHari instrumentuGernikako ArbolaParisko Notre-Dame katedralaInauteriak Euskal HerrianKorrikaZelulaMonoikoEskualde🡆 More