Mandarinera

Mandarinera edo mandarin txinera (txinera tradizionalez: 北方話; txinera sinplifikatuz: 北方话; pinyinez: běifānghuà, eusk: iparraldeko hizkera) Txina ipar, erdi eta hego-mendebaldean hitz egiten diren txineraren dialekto (hizkuntza) taldea da.

Orokorrean, txinera erabiltzean mandarin txinerari buruz ari gara. 836 milioi hiztun baino gehiago ditu.

Mandarinera
Mandarinera
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 918.000.000 (2019)
1.074.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Sino-Austronesian (en) Itzuli
sino-tibetar hizkuntzak
txinera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza isolatzailea
Alfabetoatxinatar karakterea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3cmn
Ethnologuecmn
Glottologmand1415
Linguasphere79-AAA-b
ASCL7104
IETFcmn
Mandarinera
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Mandarin estandarra, Txinako Herri Errepublika, Taiwan, Singapur eta Nazio Batuetan ofiziala dena, Pekingo dialektoan oinarritzen da: hiri hartan hitz egiten den mandarineraren aldaera da. Txinerazko aldaera guztien hiztunek komunikaziorako mintzaira komun gisan erabil dezaten ari da saiatzen gobernua; beraz, herri erakundeetan, hedabideetan eta eskoletan erabiltzen da.

Mandarinera estandarraren izenak

Hizkuntza estandarrak hiru izen ofizial ditu:

  • Txinako Herri Errepublikan, Pǔtōnghuà (tradizionala 普通話, sinplifikatua 普通话, "ohiko hizkuntza", hitzez hitz)
  • Txinako Errepublikan (Taiwan), Guóyǔ (tradizionala 國語, sinplifikatua 国语, "nazio hizkuntza", hitzez hitz)
  • Malaysia eta Singapurren, Huáyǔ (tradizionala 華語, sinplifikatua 华语, "Han [etnia edo kulturaren] hizkuntza", hitzez hitz).

Hiru izenak erabiltzen dituzte mundu osoko txinatar diasporako kideek.

Diglosia

Txinan eta Taiwanen, diglosia ezaugarri arrunta da: ohikoa da txinatar batentzat bi edo hiru dialektotan hitz egiteko gai izatea, mandarinera estandarrarekin batera. Adibidez, pǔtonghuà-z gain, Shanghai hiriko biztanle batek shanghaieraz ere bide daki eta, jaiotzez hangoa ez baldin bada, bere jaioterriko aldaera ere bai. Guangzhou-ko natibo batek kantonera estandarra eta pǔtonghuà bide dakizki, eta Taiwango biztanle batek ziur aski taiwanera eta guóyǔ mintzaira. Taiwanen bizi denak normalean mandarinera estandarreko eta taiwanerako ahoskera, esaldiak eta hitzak nahasten ditu: askotan, nahasketa hori sozialki zuzena da. Hong Kongen, mandarinera estandarra toki hartzen ari zaie kantonera estandar eta ingeles ofizialei.

Ikus gainera


Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wiki du: Bisita ezazu.

Tags:

Mandarinera estandarraren izenakMandarinera DiglosiaMandarinera Ikus gaineraMandarinera Kanpo estekakMandarineraPinyinTxinako Herri ErrepublikaTxineraTxinera sinplifikatuaTxinera tradizionala

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Giza eskubideakHerri iritziMariMasturbazioGaztelaniaKevlarOsasunBerri TxarrakIslamKaskabeltz txikiProbintziaProletarioUnibertsoaAntzinako EgiptoEuskal Herriko kastroakArranoBiztanleria aktiboVincent van GoghIzerdi (botanika)Orreagako kolegiataOrexaGalaxiaMonarkiaAgosti XahoLurrikaraApirilaren 24Katixa AgirreSumendiPlano inklinatuTxomin Agirre2024LaudioPlayStation 2Jurgi KapadoziakoaIker CasanovaArgi-energiaEguzki-loreIratzeElbira ZipitriaAditz trinkoIvan JiménezDiglosiaLautadaAzkuna Zentroa1992Sare pribatu birtualAzkonar arruntOstadarNagore Laffageren hilketaProletarioen diktaduraIlargi-harriaPalankaAlaitz BiritxinagaFrancisco FrancoUztarriaGas naturalBaztanHernaniBaliagarritasun (argipena)Energia mekanikoJaiotza-tasaPablo PicassoClara CampoamorBilbao ArenaVienaAtenasko agoraBárbara ReyHarrikatzTxomin Letamendi🡆 More