Makroekonomia

Makroekonomia ekonomia sistema baten adar globala da.

Ekonomia sistema horrek denbora jakin batean zehar egiten dituen eragiketak aztertzen ditu, kopuru metatuen gaineko analisiarekin. Produkzio-maila, langabezia-tasa eta inflaxio-tasa aztertzen ditu, gehien bat, aldagai hauek ekonomiaren "osasun" eta norabide orokorra adierazteko giltzarriak baitira. Mikroekonomia, aldiz, banakako aldagai ekonomikoak aztertzeaz arduratzen da: kontsumitzaileak, enpresak, langileak eta inbertsoreak (inbertsioak egiten dituztenak), adibidez.

Makroekonomia
Ekonomia ireki bateko zirkuitu makroekonomikoa

Planteamendu makroekonomikoa

Makro eta mikro

Makro- eta mikro- aurrizkiek greziar hizkuntzatik jatorria dute (makros eta mikros), makro- aurrizkiak handia esan nahi du, eta mikro- aurrizkiak, berriz, txikia. Hasiera batean makroekonomiak eta mikroekonomiak aztertze mailak ezberdindu nahi zuten, maila makroskopikoak eta maila mikroskopikoak egiten duten bezala. Lehenengoak milaka edo milioika unitate independenteen elkarrekintzen propietateak deskribatzen ditu, bigarrenak, berriz, unitate bakoitzaren ekintzak deskribatzen ditu.

Jatorria

Makroekonomia 
John Maynard Keynes makroekonomia modernoaren sortzailea kontsideratzen da.

Makroekonomia modernoa 1936. urtean hasi zela esan genezake, urte horretan John Maynard Keynes ekonomistak bere lana "The General Theory of Employment, Interest and Money" argitaratu baitzuen, liburu horretan Depresio Handiaren teoria bat azaltzen zuen. Haren aitzindariek uste izan zuten ziklo ekonomikoak ezin zirela saihestu, baina Keynes-ek langabezia-tasa handiak dituzten momentuei zelan aurre egin proposatu zuen, berak aurreikusi baitzuen politika fiskalak eta monetarioak produkzio maila areagotu zezaketela, langabezia-tasa jaitsiz.

Hau zen berak proposatu zuen teoria ziklo ekonomikoak saiesteko edo gutxienez, horien ondorioak minimizatzeko:

Keynesen formula

  • Kontsumo‐gastua (K): kontsumitzaileen edo etxeko ekonomien (familien) erosketak dira. Herrialde aurreratuetan, kontsumo‐gastua izan ohi da BPG-aren osagairik handiena (gastu osoaren % 75 inguru hartu ohi du).
  • Inbertsio‐gastua (I): enpresa pribatuen erosketak dira. Erosketa horien helburua ekoizteko bitartekoak edo baliabideak eskuratzea izaten da (adibidez, makinak erostea). Inbertsioa, izan ere, kapital‐ondasunetan egindako gastu oro da.
  • Gastu publikoa (G): administrazio publiko guztien erosketak dira (gobernu zentrala,  autonomikoa, diputazioak eta udaletxeak). Hemen biltzen dira Estatuak erositako  ondasun guztiak (kontsumo‐ eta kapital‐ondasunak), eta baita langile publiko guztien soldatak ere (Estatuak ordaintzen dizkienak horien lan‐zerbitzuaren truke).
  • Esportazio garbiak (XN): Herrialde gehienek ekonomia irekia dute: beste herrialde batzuekin  ondasunak eta zerbitzuak salerosten dituzte, hots, esportazioak (X) eta inportazioak (N)  egiten dituzte. Horrela izanik, esportazio garbia (XN) esportazioen eta inportazioen arteko  aldea da (hots, esportazioak ken inportazioak: XN = X - N).

Datu makroekonomikoak

Makroekonomian egiten diren analisietan erabiltzen diren datuak gehien bat behaketatik eta estatistikatik lortzen dira, eta datu horien ikerketatik ekonomiaren egoera zein den jakin genezake. Datu adierazgarrienak hauek dira:

Oinarrizko kontzeptu makroekonomikoak

Inflazioa eta deflazioa

Sakontzeko, irakurri: «Inflazio» eta «Deflazio»
Makroekonomia 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inflazioa zer den, zergatik gertatzen den eta zer ondorio dituen azaltzen duen bideoa.

Prezioen igoera general bati ekonomia-sistema osoan deritzo inflazioa. Prezioak jaisteari, deflazio deritzo, ostera. Ekonomistek aldaketa hauen bataz bestekoak egiten dituzte prezioen indizeetan. Inflazioa gerta liteke oso azkar handitzen ari den ekonomia batean, deflazioa oso azkar txikitzen den batean sor litekeen bezala.

Banku zentralak, herrialdeen diru-horniketaz arduratzen direnak, moneta politika erabiliz prezioen aldaketak saihesten saiatzen dira. Interesak handituz edo diru gutxiago erabiliz herrialdea hornitzeko inflazioa txikituko luke. Inflazioak ziurgabetasuna areagotu dezake, deflazioak irabazien margina txikitzen duen bezala. Horregatik, banku zentralak prezioak egonkor mantentzen saiatzen dira, ondorio negatiboak ahalik eta gutxiago izan daitezen.

Prezioaren mailaren aldaketak hainbat faktorek determinatzen dituzte. Diruaren teoria kuantitatiboaren arabera, aldaketa hauek diruaren horniketaren aldaketengatik sortzen dira. Ekonomista gehienek erlazio hau defendatzen dute, prezioaren mailan denbora luzeko aldaketak sortu ditzatekelako. Denbora laburreko aldaketak, aldiz, beste faktore batzuek sortzen dituzte, normalean eskaera eta horniketarekin zerikusia dutenak. Batetik, eskaera gutxitzea atzeraldi batengatik prezioak txikitzera bidera dezake, deflazioa sortuz; bestetik, eskaera handitzea horniketarekin arazoak daudelako (krisia dela eta edo beste edozein arazok bultzatua) prezioak handitzera bidera dezake, inflazioa sortuz.

Langabezia-tasa

Langabezia-tasak soilik kontuan hartzen ditu lana bilatzen ari diren pertsonak, lan egiteko adinean eta egoeran dauden bitartean, hau da, ez ditu lan egiten ez duten ikasleak ezta lana bilatzen ez duten pertsonak kontuan hartzen. Normalean hainbat motatan bana daitezke langabezia motak, bakoitzak bere kausak dituelarik:

  • Langabeziaren teoria klasikoaren arabera soldatak oso altuak direnean lan gutxiago sortzen da.
  • Horri jarraiturik, langabezia friktionala daukagu, eta hau gertatzeko lanpostu huts egoki bat existitu behar da, baina lan hori bilatu eta aurkitzeko denborak langabezia denbora batera bideratu behar du langilea.
  • Langabezia estrukturalak gertatzen direnean lanpostu hutsa existitzen da, baina langileek ez dauzkaten trebetasunak beharrezkoak dira lanpostu hori hartu ahal izateko. Hau gerta liteke ekonomiek industria espezializatu berrietara jotzen dutenean, hau gertatzean langileek aurretiaz zeuzkaten trebetasunak ez dira erabilgarriak egingo, eta enpresek trebetasun horien bila hasiko dira, eta langileek heziketa prosezu bat behar izango dute behar horiek asetzeko.
  • Langabezia mota asko ekonomiaren egoeratik at sortzen diren arren, langabezia ziklikoa ekonomiaren hazkuntza gelditzen denean gertatzen da. Okunen legeak langabeziaren eta hazkuntza ekonomikoaren arteko erlazio enpirikoa errepresentatzen du. Okun-eren lege honen bertsio originalak irabazi globalen % 3aren igoerak langabeziaren % 1a jaistea dakarrela azaltzen du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Makroekonomia Planteamendu makroekonomikoaMakroekonomia Oinarrizko kontzeptu makroekonomikoakMakroekonomia ErreferentziakMakroekonomia Ikus, gaineraMakroekonomia Kanpo estekakMakroekonomiaEkonomia jardueraEnpresaInbertsioInflazioKontsumitzaileLangabeziaLangileMikroekonomiaProdukzio-sistema

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Errubrika (hezkuntza)HerrialdeClara LemlichEuzkadi Buru BatzarraAulki ZuriakETB 1FazialGiltzurrunIrunJuan Jose IbarretxeRotten XIIIGang bangEspainiaAmets ArzallusEusko JaurlaritzaZergatik panpoxRomandiako TourCastellers de VilafrancaAlaitz eta MaiderParisko Notre-Dame katedralaLiburuaren Nazioarteko EgunaIraultza (talde armatua)Apirilaren 22Jose Antonio AgirreJulia FernandezKorrikaJose Maria ArizmendiarrietaLemoizko zentral nuklearraSu Ta GarErrioxako Autonomia ErkidegoaEaAgurainNataša MazaContact (1997ko filma)1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakMartin HámorGiza sexualitateAlbizturLore Martinez AxpeGoleatzaileBizkarretaMauleMovimiento SumarGerra HotzaLaukiArgantzonXIX. mendeaTxantxangorriBakartxo TejeriaWazemank (telebista saioa)UsenetGöteborgIon Ansa1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGetxoGo!azen (telesaila)AzkoitiaExistentzialismoWikiZazpiak BatApirilaren 21Poligono ganbilEuskaraAzido desoxirribonukleikoEkoizpen-prozesuBiba zuek! (telebista saioa)Iñigo UrkulluHauteskundeFestina auziaArrasateIbrahima BaldeSektore ekonomikoSindikatuAstigarMañueta🡆 More