Doraemon

Doraemon (japonieraz: ドラえもん?) , edo Doraemon, katu kosmikoa, Japoniako manga sail bat da, Fujiko F.

Fujiok asmatua. Gero, askotan gertatzen denez, anime telesaila oso ezagun bilakatu zen.

Doraemon Doraemon
Jatorria
Egilea(k)Fujiko F. Fujio (en) Itzuli
Argitaratze-data1969
Estreinaldi-data1973ko apirilaren 1a
Izenburuaドラえもん
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaShogakukan
Ezaugarriak
Genero artistikoascience fiction anime and manga (en) Itzuli, komediazko anime eta manga, fantasiazko anime eta manga, abenturazko anime eta manga eta komedia-dramazko anime eta manga
Hizkuntzajaponiera
Zatiak45 liburuki
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaShin-Ei Animation (en) Itzuli
Nihon Terebi Dōga (en) Itzuli
[[Kategoria:Shin-Ei Animation (en) Itzuli ekoitzitako liburuak]]
[[Kategoria:Nihon Terebi Dōga (en) Itzuli ekoitzitako liburuak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorleaDoraemon Nippon Television
Doraemon TV Asahi (en) Itzuli
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaDoraemon (en) Itzuli

dora-world.com
Facebook: DoraemonHKOfficial Twitter: doraemonChannel Instagram: dorachan_official Youtube: UChX6YTx96D5yEW7EUD7KdZQ Edit the value on Wikidata
Doraemon
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Sailaren protagonista Doraemon izeneko katu robotiko kosmikoa da, Nobita Nobi umea laguntzera etorkizunetik (XXII. mendetik) iritsia. Doraemonek poltsiko magiko bat du, eta hortik XXI. mendeko makina bat tresna ateratzen du, Nobitari laguntzeko.

Euskal Herrian, telesaila euskaraz ETB 1 kanalak eman zuen lehendabizi, eta oso ospetsua da; orain ETB 3n ematen dute.

Manga 1969an hasi zen argitaratzen, Fujiko Fujio egile izena erabiliz. Izen horren atzean bi sortzaile ziren: Hiroshi Fujimoto (Iroshi Fujimoto, 藤本 弘) eta Motoo Abiko (Abiko Motoo, 安孫子 素雄). Motoo Abikok alde egin zuenean Fujiko F Fujio izenaz izenpetu zituen mangak Fujimotok.

Animearen lehen atalak 1973an agertu ziren. 1979an anime sail berri bat hasi zen, eta 2005ean hirugarren bati ekin zitzaion. Bai manga eta bai animea ere ekoizten ari dira gaur egun.

Doraemoni buruzko hamaika produktu egin dira. Manga eta animeaz gain, filmeak, bideo-jokoak, jostailuak eta musikal bat ere ekoitzi dira.

Pertsonaiak

Protagonistak Doraemon eta Nobita dira. Nobitaren arazoak eta Doraemonek haiek konpontzeko proposatzen dituen soluzioak dira atalen argumentu nagusia. Bi protagonista hauek eta bere lagunek osatzen dute pertsonaia nagusien taldea:

  • Doraemon: etorkizunetik datorren katu itxurako robota da. Bere helburua Nobita laguntzea da. Horretarako makina eta tresna bitxiak gordetzen ditu bere 4 dimentsioko poltxikoan, sabelaldean. Jasankorra, lagunkoia eta azkarra da, baina ikaraturik dagoenean kontrola galtzeko joera du. Biziki gustatzen zaizkio dorayakiak.
  • Nobita Nobi: 10 urteko mutiko betaurrekoduna da. Alferra, buruarina, traketsa eta ahula da, gehienetan. Liburuak gorroto ditu, komikiak salbu. Akats horiek gorabehera, normalean zintzoa eta adeitsua da, gaiztotasunik gabea.
  • Shizuka Minamoto: Nobitaren lagunik onena da, eta mutikoaren maitasunaren fokua. Neskatila goxoa, garbia, esanekoa eta langilea da.
  • Takeshi Goda ("Erraldoi"): Nobitaren ikaskidea, handia eta indartsua da. Bere indarra baliatzen du nahi duena lortzeko, askotan lagunak jo zein mehatxatuz. Izaera zapaltzailea duen arren, lagunak babesteko prest ageri da kanpoko mehatxuen aurrean. Kantatzea asko maite du, ikaragarri gaizki egiten duen arren.
  • Suneo Honekawa: Nobitaren ikaskidea, txikia eta maltzurra. Gurasoak aberatsak ditu, eta maite du besteen aurrean hori dela eta harrotzea. Koldar xamara da eta ez ditu abenturak gogoko. Ordea, nahiko azkarra da eta maltzurkeriaz eta ingurukoak manipulatuz lortu ohi du nahi duena.

Hauez gain, hala ere, badira askotan agertzen diren beste pertsonaia batzuk: eskolako irakaslea, zuzendaria, Nobitaren eta haren lagunen familia-kideak...

Animearen ahotsak eta bikoizketa

Irusoin da animea euskarara bikoizten duena. Bikoizle eta aktoreak honakoak dira:

Pertsonaia Jatorrizko ahotsa Bikoizlea
Doraemon Nobuyo Oyama Ane Aseginolaza
Nobita Noriko Ohara Arantxa Moñux
Shizuka Michiko Nomura Begoña Huegun
Takeshi Kazuya Tatekabe Iñigo Puignau
Suneo Kaneta Kimotsuki Nekane Sarobe
Tamako Nobi (Ama) Dolores Diaz de Mendibil
Nobisuke Nobi (Aita) Masayuki Kato Martin Zabala

Telesaileko abestiak

Telesaileko kapituluen hasierako abestia, euskaraz

«

Goiz goizetan egunon eta gauetan gabon,
Ilargiko leihoan, Nobita eta Doraemon.
Zein pozik bizi diren amets batetik bestera,
bere lagun eta adiskideekin batera.
Katu kosmikoa magoa ere bada. Bai, egia da hori!
Rom pom pom, GORA ta GORA beti, Doraemon [bis].

»

Bukaerako abestia, euskaraz

«

Alai gabiltza denok
harantza ta honantza
lore tartean pozik
salto ta dantza.
Halaxe gabiltza bai
bilintzi-balantza,
LARALALALA LARALALALA
galdu gabe esperantza.
Gizon helduak, beti serio
umeak berriz noiznahi pio ta pio,
eskuak eman elkarri maitasunez
eta bizi gaitezen umore onez!
Ai amona, ai-ai aitona,
hementxe gaituzue bromaz-broma!
Bertan dugu Tokio, urruti Erroma,
guztiontzat bakea ta zoriona!

»

Erreferentziak

Kanpo estekak

Doraemon  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Doraemon PertsonaiakDoraemon Animearen ahotsak eta bikoizketaDoraemon Telesaileko abestiakDoraemon ErreferentziakDoraemon Kanpo estekakDoraemonAnimeJaponiaJaponieraLaguntza:Japonierako karaktereak instalatzeaManga

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ihes beteaIbon MartínEmma StoneUrdiñarbeGernikako ArbolaFilipinakNafarroako ErresumaZenbaki lehenInazio EizmendiVanesa GimbertPalomaresko istripu nuklearraKaze (MC)Izarren hautsaAlvaro de OrriolsEva BraunGrabitazio uhinAris F.C.Gabriela LoranKorrikaJiang LinFelazioMarcy-l'ÉtoileFoster (Missouri)Ken ZazpiMarcelino García ToralCSSGuo DanIranEhun metroGoroldioMontezuma Creek (Utah)RMS TitanicLekeitioContact (1997ko filma)Pakito ArriaranAgustin Arrieta UrtizbereaApirilaren 8Imanol PradalesMariCerastes cerastesAzalaSalomé SaquéAizkora probaJunior WellsAike (aintzira)EuropaIgeldo19 kameraGoienaTransportes PESAPirritx, Porrotx eta MariMototsAlbaniako historiaLaima ZilporytėMarifé ArroyoIker CasanovaJulen Guerrero CalvoVin DieselDoubseko TourraEperra (abestia)BoloniaBagdadWikiPortugalAurora polarJose Ignazio Ansorena1978Li JialunMugimendu SozialistaAntzinaroaJoxe Mari AgirretxeKanpezu🡆 More