Wikiteka

Wikiteka (ingelesez Wikisource) wikian dagoen testu eduki askeko Interneteko liburutegi digitala da, Wiki Fundazioak kudeatutakoa.

Wikitekak da proiektu osoaren izena, baita proiektu horretako ale bakoitzaren izena ere, non ale bakoitza hizkuntza desberdin bati dagokion. Beraz, hizkuntza askotako iturriek osatzen dute Wikiteka.

Wikiteka
Wikitekaren logoa

Proiektuaren helburua da denetariko testu eta itzulpen askeei ostatu ematea, hizkuntza askotan. Jatorriz, testu historiko garrantzitsuak edo baliagarriak artxibatzeko asmatu zen; izan ere, haren lehen testua Déclaration universelle des Droits de l'Homme izan zen, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, baina geroztik, eduki orokorreko liburutegi izatera pasa da. Proiektua 2003ko azaroaren 24an hasi zen ofizialki Project Sourceberg izenaz, Project Gutenberg famatuaren hitz joko bat. Urte berean beranduago, "Wikisource" izena eman zitzaion, eta bere domeinua lortu zuen zazpi hilabete geroago.

Proiektuan gordetzen dira jabari publikoan dauden edo lizentzia askea duten lanak, argitaratutako lan profesionalak edo iturri dokumental historikoak, ez nork bere buruaren alde jarritako produktuak, eta egiaztagarriak behar dute. Egiaztapena Internetez kanpora egiten zen hasieran, edo beste liburutegi digitalen fidagarritasuna ontzat hartuz. Egun, ordea, lanak Interneteko eskaneatze bidez babestuta daude, ProofreadPage luzapena erabiliz. Horrek proiektuko testuen fidagarritasuna eta zuzentasuna bermatzen du.

Wikiteka batzuek, hizkuntza banatakoak, orain lanak eskaneatzearen bidez babestuta egotea eskatzen dute. Oraingoz, hala da bederen hizkuntza nagusietan. Euskarazko Wikiteka 2018ko apirilaren 19 lortu zuen eu. azpidomeinua. Gehienak testuak diren arren, Wikitekak beste material batzuei ere ematen die ostatu, komikietatik hasi eta film edo entzuteko liburuetaraino.

Kanpo estekak

Tags:

IngelesInternetWiki Fundazioa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Lurraren atmosferaTxikipediaEkiloreMexikoEkain (leizea)AnimaliaTxistu (musika tresna)Euskarazko Wikipedia (webgunea)NarrastiNina JacqminTximeletaSantimamiñeThomas RowlandsonFrantziaOlinpiar JokoakGas naturalOhmen legeaEuskadi Ta AskatasunaEusko Abertzale EkintzaTreborIpar Atlantikoko Itunaren ErakundeaSkaPablo PicassoMundakaElbira ZipitriaSkabideanLehen sektoreArnaldo OtegiArtropodoIndustrializazioa Euskal HerrianAnfibioErromantizismoNerea IbarzabalAho sexuIbai HoriaBrigitte GarcíaInstagramHerbehereakBoleibolFaxismoPello Mari OtañoElektrizitatePinu-kaskabeltzDaniel DennettElena García ArmadaGaztelaniaUgaztunAsier SerranoRomagnako GiroaIratze2023ko Lombardiako GiroaEskubidePop Artea2021Eduardo TxillidaOrbaizetako olaEbroGabriel ArestiEuskalkiRamon SaizarbitoriaEstromatolitoLourdes PérezJamaat al-Tawhid wal-JihadPiluka ArangurenVietnamgo GerraFinlandiaSan Jurgi egunaGiza eskubideak🡆 More