Ostiral Santua

Ostiral Santua edo Ostiral Saindua Berpizkunde-igandearen aurreko ostiralean ospaturiko jaieguna da, kristau Aste Santuan.

Hirurren Paskoalaren bigarren eguna da. Egun horretan, Eliza Katoliko Erromatarrak Jesukristoren Heriotza gogoratzen du.

Ostiral Santua
Ostiral Santua
Diego Velázquezek 1632an egindako "Cristo crucificado" izeneko margolana.
Data
DataPazkoa baino bi egun lehenago.
2023Apirilaren 7
2024Martxoaren 29
2025Apirilaren 18
2026Apirilaren 3

Eguna

Eguna urtero aldatzen da, Berpizkunde-igandea udaberriko ekinokzio osteko ilbete pasa eta hurrengo igandea delako. Hona hemen gertukoak ditugun Ostiral Santuak:

Ostiral Santua
Urtea Data
1992 Apirilaren 17a
1993 Apirilaren 9a
1994 Apirilaren 1a
1995 Apirilaren 14a
1996 Apirilaren 5a
1997 Martxoaren 28a
1998 Apirilaren 10a
1999 Apirilaren 2a
2000 Apirilaren 21a
2001 Apirilaren 13a
2002 Martxoaren 29a
2003 Apirilaren 18a
2004 Apirilaren 9a
2005 Martxoaren 25a
2006 Apirilaren 14a
2007 Apirilaren 6a
2008 Martxoaren 21a
2009 Apirilaren 10a
2010 Apirilaren 2a
2011 Apirilaren 22a
2012 Apirilaren 6a
2013 Martxoaren 29a
2014 Apirilaren 18a
2015 Apirilaren 3a
2016 Martxoaren 25a
2017 Apirilaren 14a
2018 Martxoaren 30a
2019 Apirilaren 19a
2020 Apirilaren 10a

Irakurketak

Ostiral Santua 
Autungo (Saona eta Loira) katedralaren irudia Judasen suizidioarekin.

Mateoren Ebanjelioa

  • Mt 27:3-4. Judasen heriotza: "Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar zilarrezko txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien, esanez: Oker egin dut, errugabea heriotzara eramanez ".
  • Mt 27:11-14. Jesus Pilatoren aurrean: "Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion: Zu al zara juduen erregea?. (…) Eta ez zion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria".

Markoren Ebanjelioa

Ostiral Santua 
Ecce homo, Antonio Ciserik margotua, XIX. mendean.
  • Mk 15:6-15. Jesus heriotzara kondenatua: "Pazko jaiero preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena. Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina. (…) Pilatok erantzun zien: Nahi al duzue juduen erregea askatzea? (…) Eta Pilatok: Zer oker egin du, bada? (…) Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten".
  • Mk 15:16-19. Soldaduen isekak: "Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudutaldeko denak bildu zituzten. Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan. Eta agurka hasi zitzaizkion; Agur, juduen erregea!. Kanaberaz jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean ahozpez jartzen zitzaizkion."

Lukasen Ebanjelioa

Ostiral Santua 
Gurutzea eramaten, El Grecoren margolana (1580).
  • Lk 23:26-32. Guruzbidean. "Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan. Herriko jendetalde handia zihoan Jesusen ondoren, baita emakume asko ere bular-joka eta harengatik aieneka (…) Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zuten hiltzera".
  • Lk 23:33-43. Jesus gurutziltzatuta. "Buruhezur zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean. Jesusek honela zioen: Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren (…) Gaizkileetako batek gaineratu zuen: Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean. Jesusek erantzun zion: Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan".

Joanen Ebanjelioa

  • Jn 19:25-27. Jesus eta beronen ama. "Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: Emakume, horra hor zure semea. Gero, ikasleari esan zion: Horra hor zure ama. (…) ".
  • Jn 19:28-30. Jesusen heriotza. "Ondoren, Jesusek, guztia beteta zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: Egarri naiz (…) Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: Betea da dena. Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen".
  • Jn 19:38-40. Jesus hilobian ezarria. "Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori (…) Etorri zen Nikodemo ere -behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura (…) Jesusen gorpua bien artean hartu eta oihal-zerrendaz lotu zuten, tartean usainkiaz ezarriz, juduek hobiratzeko zuten ohiturari jarraituz"

Ospakizunak

Ostiral Santua ospatzeko, kristauek eukaristiak ez ezik prozesioak ere egiten dituzte. Guardian Jesukristoren iltzeen askapenak ospea du. Gurutze-bideak edo kalbarioak egiteko ohitura ere badago.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Ostiral Santua EgunaOstiral Santua IrakurketakOstiral Santua OspakizunakOstiral Santua Ikus, gaineraOstiral Santua Kanpo estekakOstiral SantuaAste SantuaEgunErromatar Eliza KatolikoaHirurren PaskoalJesus NazaretekoaKristautasunOstiralPazkoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Crash Landing on YouBurionagonatotorekagageazkoetxeaAne ElordiMary KennerItaliaAlfred HitchcockMalariaMikel ArtetaAl-GhazaliTuteraCookieLourdes IriondoAlaine AgirreKroaziaEustakio MendizabalHamaika TelebistaLagranCore tempHiperplasiaEuskaltzaindiaDemokrazia Euskal HerriarentzatMaiatzaren 7Richard Serra1870Maiatzaren 2Vicente LarreaIrabazi arte! (telesaila)Lokotx biltzeTxomin AgirreCortinarius subtortusUgaztunBisurteGonzalo BoyeBiztanleria aktiboJosé Gil FortoulRosalind PicardHauteskundeak UrduñanIruzurArabia SaudiGaztelaniaMonumentu Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak)Digestio-aparatuPello OtxandianoAlokutiboEmpire (Colorado)Nevadako egunak2004International Standard Book NumberNikki ReedAbenduaren 11Euskal Kantagintza BerriaCarrizosaLekarozko ikastetxeaBerriaSpreenLander GarroHattencourtDani AlvesXabier LizardiAzuritaSantiago AranaErrege Bardea1960ko Bertsolari Txapelketa NagusiaXHTMLLiam PayneFrancis Scott Key zubia (Baltimore)Britainiar InperioaLehen Mundu Gerra Euskal HerrianZirkulazio-aparatuMiou-MiouPornografia🡆 More